Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bedeinkatu dut Jauna, neure nagusi Abrahamen Jainkoa, zuzeneko bidetik ekarri nauelako. Elizen arteko biblia Has 24,48
Orain arte bederen ez zuten zuzeneko bidairik segurtatzen Angelu barnean, auzo gune batetik bestera. Herria 2003-10-30
Ni ere ibilaldien eta munduko bakearen alde nengoela, nahiz eta zuzeneko ekintzaren kontua ez nuen batere argi ikusten. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.
Zuzeneko esperientziaz egiaztatu ahal izan zuten uraren indar mirarigilea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 871. orr.
Zuzeneko informazioez baliatu zen Zelano. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.
Bezero ziren printzerriak probintzia bihurtuta zeuden, eta probintziak, berriz, zuzeneko eta zentralizaturiko administrazioaren organo bilakatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Indiako britainiar gobernuak Ingalaterrako Lege Arrunta sartu zuen [...] bere zuzeneko agintea ezarri zuen Indiako lurralde guztietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
PAN Palestinako Aginte Nazionalari luzatzen dizkioten zuzeneko diru laguntzak eten egin zituzten atzo Ameriketako Estatu Batuek eta Europako Batzordeak. Berria - Mundua 2006-04-08
Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari, zuzeneko finantzaren berrindartzea jarraitu zitzaion 1990eko hamarraldian. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.
Zuzeneko zergak, sarreren gaineko zergak edota oinordetzen gaineko zergak, hauek izan daitezke, besteak beste, errenta eta aberastasunaren desberdintasunari aurre egiteko tresna aproposak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.
1975ean, hirugarren sektoreak nazioarteko zuzeneko inbertsioen munduko stockaren %30 inguru baino ez zuen hartzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Zuzeneko eta diru-zorroko inbertsioetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.
Hargailu bakoitzak bereganatutako argiaren uhin-luzeren zuzeneko adierazgarria da kolorea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.
Anarkistak dira, batik bat, orduko errepresioaren zuzeneko helburu. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 95. orr.
Asmakuntzek ez dute zuzeneko inolako eraginik zientziaren garapenean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 173. orr.
Ugaria da frantziskotar iturrietan Bibliaren erabilera, ez bakarrik zuzeneko aipamenetan, baita zeharkako erreferentzietan ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.
Banekian ziur gertaera hark nirekin zuela zerikusia, zuzeneko eta zorigaiztoko zerikusia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.
Ekonomian zuzeneko eta zeharkako efektuen eragina zaila baita aurreikusten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.
Garai hartan pinturari zegokionez nagusi zen irizpidearekin duten zuzeneko edo zeharbidezko lotura aztertzen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.
Gizakien interes materialetan oso zuzeneko eragina baitu ezagutza arlo honek. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.
Baionak, heldu den larunbatean Montpellier menderatu beharko du neurri bateko lasaitasuna ukan ahal izateko, Montpellier ere zuzeneko aurkaria baitute lapurtarrek. Berria - Kirola 2006-02-19
Espainiako Estatuak autonomia erkidegoen zuzeneko parte-hartzea galarazteko erabiltzen dituen argudioei aurre eginez, [...]. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
Horiek bai harreman zuzeneko eta lagunartekoak, bereziki garbiak kanpo-kontsultetako gaixoekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.
Dena Jainkoari dagokio jabego bete eta zuzenekoa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.
Handik ordu erdi batera nire nagusi zuzenekoarekin nintzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 107. orr.
Ustez jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.
Bere ekintzen bidez adierazten du gazteak jokaera garbi eta zuzeneko izango ote den. Elizen arteko biblia EsZ 20,11
Ez zuen batere zailtasunik zentzumen-mugimenaren mailan; alegia, maila konkretuan, zuzenekoan, animaliantzekoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.
3.850 langile ditu, zuzenekoak. Berria - Ekonomia 2004-11-24
Bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.
Konderriak oinordetzazkoak izan zirenean, kondearen basailu haiek ez ziren izan erregearen basailu zuzenekoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.
Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu; beste hitzetan, familiaren ondorengoak denak ziren zuzenekoak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Ez gara zuzeneko emanaldietara joaten, ez gara konturatzen zein zirraragarria den norbaitek musika edo antzerki arloan guri zuzeneko emanaldi errepikaezin bat eskaintzeko prest egotea. Berria - Kultura 2006-01-06
Bospasei zuzeneko kontzertu. Berria - Harian 2005-08-02
Ideia hori are gehiago indartu du telebistak, zuzeneko transmisioaren bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.
Goizeko ordu batean, badakizu, zuzeneko programa horietako bat, bere arazoak nola konpondu ez dakien jendeak deitzen duena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.
Ongi amaitutako berbaldia arrakastatsua da zuzeneko emanaldi orotan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.
Lokal askotan zuzeneko musikaren gehigarria dute. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.
Urte osoan hemen programatzen ez diren zuzeneko musika berrien erakustaldia ikusteko parada. Berria - Kultura 2004-08-17
Badakizue, zuzeneko saioen arazoak dira horiek. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 24. orr.
Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.
Bartzelonan urtarrilean emandako kontzertua zuzeneko disko batean argitaratu du Fermin Muguruzak. Berria - Kultura 2004-05-28
Ez da Benito Lertxundi zuzeneko diskoen zalea. Berria - Kultura 2004-12-01
Irratiak ez zuen gezurrik esan, zuzeneko antzezpen sinesgarri baterako bide baino ez zen izan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 73. orr.
Irratsaioen eta zuzeneko irakurketen bitartez. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.
Reggaearen, rhytm n'blues-aren, dancehallaren eta lovers rock-aren elementuekin egiten du bere musika, beti zuzeneko instrumentazioa erabiliz, ez baitu gustuko soinu elektronikoa. Berria - Kultura 2006-05-04
Telebista kate guztien eta webgune ugariren aurrean zuzeneko 51 minutuko agerraldia egin zuen. Berria - Mundua 2006-02-02
Kirol taldeekin harremanak garatu, zuzeneko kirol saioak antolatu. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
Ez da atzo goizekoa zuzenekoak bailiran saltzen dizkiguten telesaio aurrez grabatuen asmakuntza. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.
Bazekien eta edozertarako aukera nuela berez, programa zuzenekoa izanik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.
Diskoa gauza bat da eta zuzenekoa beste bat. Berria - Kultura 2006-02-16
Nola moldatu zarete zuzenekoa prestatzeko? Iaz kaleratu zuen azken lana, Altxerri tabernan grabatutako zuzenekoa. Berria - Kultura 2004-11-17
Ohikoena, hamarretan emititzekoa den saioa zortzietan grabatu eta "zuzeneko faltsua" bezala ondoren emititzea izaten da, akats eta guzti, akats hauek ikaragarriak izan ezean behintzat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 53. orr.
Euskal tradizioa eta gaskoia uztartzen ditu, eta Mendebaldeko Pirinioen bi aldeetako dantza eta doinuak eskaintzen ditu zuzeneko bizi-bizian. Berria - Kultura 2004-06-18
Zuzeneko indartsua prestatu nahi dugu, eta horretarako egingo dugu lan. Berria - Kultura 2004-06-15
1989an egin genuen azken zuzenekoa. Berria - Kultura 2006-03-12
· 1.400 talde aurkeztu dira eta zuzeneko atalean europar talde ugari izango dira. Berria - Kultura 2004-02-28
Kode sinple batzuk aski ziratekeen bizitzaren alderdi zuzen-zuzenekoei buruzko informaziotik partekatu beharrekoa tratatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.
Eta hara non, di-da, eskuinez zuzen-zuzeneko muturreko bat jaurti dion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 164. orr.
Haren ikuspegiak, nire irudiko, balio berezia du, munduaren ikuspegi zuzen-zuzenekoa eta kontzeptu landu gabea helarazten baitizkigu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 238. orr.
Bere testigantza, beraz, zuzen-zuzenekoa da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1146. orr.
komertsio zuzeneko (3); nazioarteko zuzeneko inbertsio (3); nazioarteko zuzeneko inbertsioa (3); nazioarteko zuzeneko inbertsioak (15); nazioarteko zuzeneko inbertsioei (4); nazioarteko zuzeneko inbertsioen (55); zuzen zuzeneko (4)
zuzeneko diru (4); zuzeneko disko (20); zuzeneko disko hau (3); zuzeneko diskoa (13)
zuzeneko ekintza (6); zuzeneko elkarrizketa (3); zuzeneko emanaldi (8); zuzeneko emanaldia (11); zuzeneko emanaldiak (8); zuzeneko emanaldien (3); zuzeneko emanaldietan (18); zuzeneko emanaldietara (3); zuzeneko eta zeharkako (9); zuzeneko harremana (6); zuzeneko harremanik (3); zuzeneko hiru (4)
zuzeneko inbertsio (7); zuzeneko inbertsio gurutzatuak (3); zuzeneko inbertsioa (5); zuzeneko inbertsioak (19); zuzeneko inbertsioei (4); zuzeneko inbertsioen (55); zuzeneko inbertsioen fluxuen (4); zuzeneko inbertsioen munduko (4); zuzeneko inbertsioen parte (5); zuzeneko informazioa (3); zuzeneko kideek (6); zuzeneko kideen (3); zuzeneko laguntzak (3); zuzeneko lan (3); zuzeneko lan bat (3); zuzeneko lotura (3); zuzeneko musika (18); zuzeneko musikarekin (6)
zuzeneko osagai (4); zuzeneko parte (4); zuzeneko parte hartzea (3)
zuzen zuzenekoa (3)