Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asturuzalea den jendeari baizik ez zaizkio zoritxarrak edo ezbeharrak hamahiru zenbakiko egunean gertatzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.
Zoritxarren, oinazeen eta irainen menpe jartzen gaituelako. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.
Oraintxe nator Porta de Ferrotik, zoritxarren eta miserien erakusketa bat bezalakoa da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.
Jacques kontramaixuak lehen segadako gutunak denen bistan banatu zituen egunean, hasi ziren sindikalistaren zoritxarrak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
Don Carlosen zoritxarrak gureak bihurtu ziren; eta Don Carlosen pozak, gure pozak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 70. orr.
Mota guztietako zoritxarrak gertatuko zaizkio. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 105. orr.
Ez gara konturatzen zoritxar bat gertatzen ari zaigun bitartean, badugula beste norbait guri lagundu nahian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.
Gabriellen zoritxarra gertatu zen asteburuan? -galdetu zuen isilaldiaren buruan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 104. orr.
Inor ez legoke zoritxar horretatik salbuetsirik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.
Istripu hori zoritxar anonimo bat baizik ez zen komandantearentzat, zerga estatistiko bat balitz bezala edo. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 142. orr.
Zure senarraren eta zure gonbidatuen aurrera nator, zoritxar asko jasan ondoren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 35. orr.
Are zoritxar gehiago etorriko zaigula. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.
Zoritxar gehiago, ikara gehiago niretzat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.
Gogoratu zenbat zoritxar dagoen munduan, eta poztu zaitez zoritxar horiek zuri gertatzen ez zaizkizulako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 223. orr.
Hamaika larrialdi eta zoritxar pasarazi didazu. Elizen arteko biblia Sal 71,20
Bidean zoritxarren bat gertatuko balitzaio, agure hau Hilen Egoitzara jaitsaraziko zenukete atsekabez. Hala ikusi zituen Arturrek zetozkion zoritxarrak. Elizen arteko biblia Has 42,38
Baina gure zoritxarrak ere baditugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.
Beraz, egin ezak lo; laster amaituko dituk hire zoritxarrak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 152. orr.
Zoritxar hauek bidali dizkizuenak berak salbatuko zaituzte eta poza emango betiko. Elizen arteko biblia Ba 4,29
Hilabete behar izan nuen lehenengo zoritxar hartatik sendatu arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.
Zoritxar guztiak oroituta, tristerik zeuden denak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Hala da, ezin ohi dira zoritxarrak oro saihestu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 32. orr.
Eleberri huntako protagonistak Otsabideko jendeak dira, beren zorion eta zoritxarrekin. Herria 2005-05-19
Jasan dituzten zoritxarrengatik garrasi eta oihu, hori Frantzian, Errusian, Italian eta Alemanian egin dezakete, baina guk oraindik ez dugu horretarako eskubiderik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.
-Eta, zoritxarra zoritxarraren gainean, lasto-izpirik ez etxalde osoan! -ekin zion berriro Pliushkinek-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.
Arazoak eta zoritxarrak ez direla banaka etortzen esan ohi da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 82. orr.
Askoren zoritxarra beste askoz gehiagoren kontsolagarri ez al da? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.
Gizon kokildua ematen zuenak ausart joka lezake zoritxarren aurrean, edo handi-mandia errukarri agertu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 138. orr.
Horregatik, oraintxe ere zoritxarrez josiak eta Jaunaren madarikaziopean gaude. ik beherago 9. Elizen arteko biblia Ba 1,20
Susmoa eta zurrumurrua zen erbesteratuta edo zoritxar ilunen batengatik ihesean etorria zela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 149. orr.
Ondorengo gizarte-kataklismoa zoritxar handia da inplikaturiko guztientzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
Dibongo urak odolez beteak daude, baina oraindik ere zoritxar handiagoak bidaliko dizkiot Diboni. Elizen arteko biblia Is 15,9
Agintzen dizkiguzuen zoritxar saihestezin horiei dagokienez, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.
Zintzoen zoritxar propioak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Gizon etsitua ematen zuen, besteren zoritxar beti berdin eta beti berrituak sortzen zion ondoezaren aurrean sor agertzen ez zekien gizona. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.
Horrelako zoritxar batek berez dakarren atsekabeaz gain, erantzukizun berrien zama datorkio Paxkali bizkar gainera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.
Apaizek interpretatzen zituzten egutegiak, eta kalendarioaren arabera esango zizuten sortu berriak zer-nolako zorion edo zoritxar izango zuen bere bizitzan. Zergatik erabaki du Jaunak hain zoritxar handia bidaltzea? Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 30. orr.
Hau zoritxar alua! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.
Lotsagarri da gaizki hezitako semearen aita izatea, eta ez zoritxar txikiagoa alaba baldin bada. Elizen arteko biblia Si 22,3
Bete egin duzu, gure eta gure gobernarien aurka eman zenuen hitza, beste inon ere ikusi ez den bezalako zoritxar izugarria Jerusalemera bidaliz. Elizen arteko biblia Dn 9,12
Hura zela-eta pentsatu zuen bazela garaia zoritxar hondorik gabea norbaitekin partekatzekoa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.
Hain miragarriro apainduak daude eroapenaren bertuteaz, non inolako zoritxar, atsekabe edo nekek ez baitu hausten haien adorea, ez gogoa aldatzen ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.
Horregatik ekarri die Jaunak halako zoritxarra. Elizen arteko biblia 1 Erg 9,9
Iragan da lehen zoritxarra! Baina beste bi falta dira oraindik. Elizen arteko biblia Ap 9,12
Aukeran jartzen dizkizuet gaur bizia eta zoriona, heriotza eta zoritxarra. Elizen arteko biblia Dt 30,15
Gora osasuna eta doala pikotara zoritxarra! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.
Ez haute beti joko zoritxarrak eta atsekabeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 285. orr.
Neu naiz argiaren egilea eta ilunpearen sortzailea, neu zorionaren egilea eta zoritxarraren sortzailea. Elizen arteko biblia Is 45,7
Beraz, zoritxarra eta pobrezia gauza bat bera dira. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.
Orain, ordea, zoritxarra eta mina besterik ez diat, gogor egin baitut borroka gizonen kontra eta itsasoa. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 40. orr.
-Maisu handia da zoritxarra, ezbairik gabe -dio Rousseauk-, baina gogotik ordainarazten ditu irakaspenak maisu horrek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 100. orr.
Arima bekatarien zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.
Bera bizi zen tradizioaren arabera mundura neskatxa ekartzea, zoritxarra ekartzea zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 78. orr.
Kalte egiten zizutenak neuk zigortzen nituen: zoritxarra zetorkien gainera. Elizen arteko biblia Jr 2,3
Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du, mandatari leialak sendabidea. Elizen arteko biblia EsZ 13,17
Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du, haren irrika guztia ezerezean amaituko. Elizen arteko biblia EsZ 22,8
Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra. Elizen arteko biblia Ba 5,1
Zoritxarra bidaliko dizut; desagerraraziko ditut zure ondorengoak eta suntsituko Akaben etxeko gizasemeak oro. Elizen arteko biblia 1 Erg 21,21
Zeu izan behar niri zoritxarra dakarkidana! Elizen arteko biblia Epa 11,35
Herrirako bidean jarriko da, mingostasunez hasieran, onartu egiten baitu bere arazoa ez dela koldarkeria, zoritxarra baizik eta horrexegatik utzi behar izan duela bere zaldun "ogibidea". Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 197. orr.
Hainbeste maite zenuen alaba bakarra urkatu egin da, zoritxarrak jota. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.
Dardara egiten al duk zoritxarrak jotako agure zahar horren aurrean? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.
Neu ere bat nator zeurekin horretan, geuk irekitzen baitiogu askotan atea zoritxarrari. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 87. orr.
Nahigabetuen eredu izateko jaioa naiz ni, eta zoritxarraren geziek beren norakoa erdiz erdi nigan izan dezaten. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Jerusalem, erantzi nahigabe eta zoritxarraren soinekoa, jantzi betiko Jainkoak damaizun ospearen soineko ederra. Elizen arteko biblia Ba 5,1
Erbestealditik libre gelditu direnak zoritxar handian eta egoera lotsagarrian daude Juda eskualdean. Elizen arteko biblia Ne 1,3
Geroztik, behin baino gehiagotan galdetu izan diot neure buruari, gizon hark ez ote zuen adimena zoritxar iturri, hain baitzen argia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.
XIX. eta XX. mendeetako sarraskietan eta zoritxar-katean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 138. orr.
Ez sartu nire herriko hiriburuan haren zoritxar-egunean! Elizen arteko biblia Ab 1,13
Bere aterpean gordeko nau zoritxar-garaian. Elizen arteko biblia Sal 27,5
-Herri batzuek zoritxar-zaporea diten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.
Zoritxar-mehatxuak. Elizen arteko biblia Dt 28,15 tit
Ez dut zoritxar-igarle izan nahi baina seguru nago datozen urteetan halako beste bat izango dugula. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Ahaztea komeni zitzaigula, egun batez bederen, betiko zoritxar-igarleek aipatzen dutena. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 87. orr.
Gainera hustu zien bere haserre-sua, bere sumin, amorru eta suntsipena: zoritxar-mandatari taldea. Elizen arteko biblia Sal 78,49
Zoritxarreko aita lurrean iraulka zebilen, Jainkoaren santu Frantziskori etengabe dei egiten, negarrez eta oihuka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.
Gari merkatuko langile batekin ezkontzekotan zegoen, baina zoritxarreko mutilari zaku bat irin gainera erori eta bizkarra hautsita hil zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.
Hainbeste zoritxarreko andre etxegabe, sala beltz batean abandonaturik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.
Zoritxarreko abereak itsutu egiten zituzten tximistargiek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.
-Zoritxarreko atea da hau -esan zuen Halbaradek-, eta badakit heriotza zain daukadala beste aldean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.
Zoritxarreko egun hartako arratsean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 58. orr.
-Zoritxarreko gauza bat gertatu da, izugarrizko zoritxarra -Liebkind Bendel yiddishez hasi zen-. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.
-Oso gazte, zoritxarreko ezkontza... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.
Gapera bidean izandako zoritxarreko erorketa hark ondorio fisiko eta psikologiko larriak eragin zizkion Belokiri. Berria - Kirola 2004-06-17
Eta dena zoritxarreko telefono dei baten erruz gertatu zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 44. orr.
Kartzela-lagunak tristurak jota zeuden, euren zoritxarreko gatibutzaz aieneka. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.
Zoritxarreko ustekabe bat gertatu baitzen, gure harremanen nondik norakoak erabat aldatuko zituena. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 71. orr.
Zergatik nahi duzu hasi zoritxarreko borroka? Elizen arteko biblia 2 Erg 14,10
Zoritxarreko borrokaizuna Don Kijoteri gertatu zitzaiona. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.
Andrearen bihotzean zoritxarreko zalantza sortu zen berriro. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 55. orr.
Oi Jerusalem, zoritxarreko hiri, ekaitzak astindua, inork kontsolatu gabea! Elizen arteko biblia Is 54,11
Garai hartan, zoritxarreko 1938an, Beanesko harana kartzela zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.
Gazte-gazterik, haren aita Grazianen manupean ibilia zen, Tafalla aldean, 1521 zoritxarreko hartan erregeren alde lehen aldiz armak hartu zituelarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.
Gizon zoritxarreko eta haragikoia, zergatik esaten diguzu gezurra Espiritu Santuari eta niri? Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.
Ez zenuke ahaztu behar beti kezkatan dabilela bere anaia gazte zoritxarreko hori dela eta. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 67. orr.
Ez zuen jende zoritxarrekoa gogoko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.
Lisboako jende zoritxarrekoa heriotza beltzez hiltzen uzteko prest zegoen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.
Argitaletxeak erabaki du gertaera zoritxarreko hau ahaztea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.
Nondik zetorkion Adelari poz hura zoritxarrik zoritxarrekoenean, madarikaziorik madarikatuenean? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 222. orr.
Heriotza dohakabea, diogu, ezen ez zoritxarrekoa, une egokian ikusiko den bezala. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 362. orr.
Zoritxarrekoa izan zen margolaria ikusi, eta maitatu, eta esposatu zuen eguna. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 83. orr.
Ordura arte, naturaltasun guztiz, zorionekoa izan den bizitza, naturaltasun berberaz zoritxarrekoa izaten hasi da. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 69. orr.
Gaztetxoa nintzen arren, ongi bai ongi ohartzen nintzen zein zoritxarrekoa izan zitekeen gizon hura. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.
Orain zuek bezalakoxea naiz, zikina, galdua, zoritxarrekoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.
Haren ustez, «zentzugabekeria eta astakeria» da Urkulluk esandakoa; «erabat zoritxarrekoa, ulertezina eta salagarria». Berria - Euskal Herria 2006-01-13
Honelaxe nintzen ni zoriontsu edo zoritxarreko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 119. orr.
Gizaki orok zoriontsu edo zoritxarreko izan behar badu, ez al da erokeria izango zera esatea, alegia, gau eta egun etengabe egiaren bila diharduen gizakia zoritxarreko dela? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 38. orr.
Sendo nengoen fedean, "Bai zoritxarreko naizela!" esatean ere. Elizen arteko biblia Sal 116,10
Ikusten duzu, bada, jauna, ondo zoritxarrekoak garena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.
Miguel Buen Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Camachoren adierazpenak «zoritxarrekoak» izan ziren. Berria - Harian 2005-01-13
Gehienak ez dira horren zoritxarrekoak hala ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.
Ez zituen nekazariak maite, ez zoriontsuak eta ez zoritxarrekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
-Ai ene, zoritxarrekoa zu! Elizen arteko biblia Ez 16,23
Ezein gorputz, gorputz izateagatik, ezin da zoriontsu izan, ez eta zoritxarreko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 161. orr.
Zoritxarrekoa familiaren legea arbuiatzen zuena! Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.
Zoritxarrekoa Lancelot eta biok elkartu zineten eguna Zoritxarrekoak beren buruak bazkatzen dituzten Israelgo artzainak! Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 45. orr.
Zoritxarrekoak bekatu larrian hilko direnak! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.
Zoritxarrekoak zuzengabeko legeak ematen eta jasanezineko dekretuak idazten dituztenak! Zoritxarreko sentitu arren, ez dute mundu honetatik alde egin nahi, bai ordea, euren miseriak uxatu. Elizen arteko biblia Is 10,1
Baina hain zoritxarreko sentitzen bada, guk ba al dugu eskubiderik bera geldiarazteko? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 487. orr.
Jokalari mitikoak bere gain hartu du urteen poderioz galtzaile eta zoritxarreko bilakatu den taldea. Berria - Kirola 2004-02-04
Ez zitzaizkidan hain zoritxarreko iduritzen irteera ordu beranduak edo bi asteburutan behingo lana. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.
Berariaz gizonak zoritxarreko egin izana leporatzen zien: alegia, aurpegia zerurantz itzularazi eta animaliarik gehienek duten gaitasunaz gabetu izana, lauhankan ibiltzen baitira haiek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 40. orr.
Charles, etorri, aski dut, zoritxarrekoegia naiz! Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.
Gizaseme bat omen daukan hirekin, Troioako gerran ibili zirenetan zoritxarrekoena. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.
Jakinaren gainean jarriko dinat saldu dunan zoritxarreko hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.
Gutuna bidali didaten zoritxarreko horiek izugarrikeriak kontatzen dizkidate. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 274. orr.
Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekin eta erruki izan behartsuari? Elizen arteko biblia Jb 30,25
Zoritxarrekoari mesprezioa, estropezu egiten duenari zartadak. Zoritxarrekoarentzat egun guztiak txarrak, zoriontsuarentzat etengabeko festa. Elizen arteko biblia Jb 12,5
Zenbat komentu ez dira gainezka bete, hainbeste eta hainbeste zoritxarrekoren ondra zela kausa. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 42. orr.
Zoritxarrez, ezin da gauza bera esan Nafarroan edo Iparraldean dugun egoeraz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 42. orr.
Zoritxarrez, dagoeneko inork ez du zalantzarik ñimiñoena ere horretaz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.
Zoritxarrez -Obabari buruz idazterakoan ere aipatu nuen-, begiramen edo decorum hori ez da jadanik mundu honetakoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 146. orr.
Zoritxarrez-edo, txikiak zituen begiak, eta, horren ondorioz, denbora izugarri luzea ematen zuen igurtzitze-lan horretan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.
Ez dugu zoritxarrez holakorik ikusiko. Herria 2005-05-19
Behin zoritxarrez sekta honen partaideen artean eztabaida bat sortu zen jaten ari zirenari buruz. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.
Baina, zoritxarrez, gure esku ez dauden gorabeherengatik... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.
Bero handia egin zuen, zoritxarrez, egun hartan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 100. orr.
Ondoren etorri zen aro liberala zoritxarrez ez zen izan prozesuaren bukaera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.
Gorputza, zoritxarrez, oso modu bitxian eraikia dago ingeniariaren begietarako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.
Kantitate horiek, zoritxarrez, ondo heldu izan balira ere, txikiegiak dira esportazioaren lanak zuritzeko. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 41. orr.
Egia da Sedanori nitaz kontatzen diodan oro iruditzen zaiola neurosi obsesiboari lotua, baina, zoritxarrez, arrazoi izateko itxura guztia du. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
Formulako puska batek arazoak sortzen zituen: baldin eta, zoritxarrez, erroaren azpiko kopurua: (q/2) 2 (p/3) 3 negatiboa bazen, ezin erabilizkoa zen formula! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.
Bai baitira, ugari zoritxarrez, jende oro etengabe zordun nahiko luketen banpiroak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.
Dokumentuak atera nituen karteratik handik pixka batera, lanerako asmotan; zoritxarrez, baina, orduan banatu ziguten salda beroa, eta orduantxe bai ez zegoela aleman hura geraraziko zuenik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Ez naiz inguru honetan bizi, baina mundua txikiegia da; eta mihiak, zoritxarrez, luzeegiak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.
Gure plataforma laburra eta estua da zoritxarrez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.
-Berri txarrak ditut, zoritxarrez. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.
zenbat zoritxar (3); zoritxar asko (4); zoritxar batek (3); zoritxar egunean (8); zoritxar eta atsekabe (4); zoritxar gehiago (3); zoritxar guztiak (8); zoritxar guztien (3); zoritxar handia (6); zoritxar haren (3); zoritxar hau (8); zoritxar hauek (4)
bai zoritxarra (3); gure zoritxarra (5); haien zoritxarra (3); hau zoritxarra (10); zoriona edo zoritxarra (3); zoriona eta zoritxarra (4); zoritxarra baizik (3); zoritxarra besterik (3); zoritxarra da (3); zoritxarra ekarri (3); zoritxarra ekarriko (6); zoritxarra ekartzen (5); zoritxarra izan (4); zoritxarra opa (3); zoritxarra zoritxarraren (5)
bere zoritxarraren (3); beren zoritxarraren (3); nire zoritxarraren (4); zoritxarraren berri (3)
bere zoritxarraz (6)
eta zoritxarrean (4)
zoritxarren bat (17); zoritxarren bat gertatuko (7)
bere zoritxarrerako (7); gure zoritxarrerako (6); nire zoritxarrerako (4)
gazte zoritxarreko (3); gizon zoritxarreko (4); hain zoritxarreko (3); oso zoritxarreko (3); zoritxarrik handiena (5) bere zoritxarreko (7)
zoritxarreko egin (3); zoritxarreko egoera (3); zoritxarreko egun (9); zoritxarreko egun hartan (5); zoritxarreko eta (4); zoritxarreko eta haragikoia (3); zoritxarreko gertaera (3); zoritxarreko hori (4); zoritxarreko horiek (3); zoritxarreko hura (5); zoritxarreko istripu (3); zoritxarreko izan (3); zoritxarreko izatea (3); zoritxarreko jokaldi (3); zoritxarreko neskaren (3); zoritxarreko neskaren azpiko (3); zoritxarreko sentitzen (9)
zoritxarrekoa izan (8); zoritxarrekoa izan zen (3); zoritxarrekoa ni (4); zoritxarrekoa zu (8)
zoritxarrekoak bekatu larrian (4)
baina zoritxarrez (23); zorionez edo zoritxarrez (10); zorionez eta zoritxarrez (3); zoritxarrez bere (3); zoritxarrez diot (3); zoritxarrez ez da (5); zoritxarrez ez dute (3); zoritxarrez oraindik (5)