Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ene izaite guztia inarrosiz, bospasei segundoz, bozkarioak zorigaitzari gaina hartu zion! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.
Zeruko zorion osoaz eta infernuko gizakiaren zorigaitz osoaz. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.
Zorigaitza zorion bihurtzen zaio, eta oinazea maitasun. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.
Bekaiztiari deus ez zaio atseginagorik besteen zorigaitza baino, eta deus ez zaio jasangaitzagorik besteen zoriona baino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Begien aurretik pasatzen zirenengan gizartearen kontrasteak zekuskien, zoriontasuna eta zorigaitza islatuak, aberastasuna eta miseria. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.
Izen garbi jakinen eremuan, jaun-andreok, zoriontasuna ez dena zorigaitza da, eta tristura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Emakume batentzat edertasuna zorigaitza izan daiteke batzuetan, batez ere Aurora bezalako emakume gaztea bazara. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 82. orr.
Zorigaitza berehalaxe etorriko zaiela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.
Jasan behar ote dut, bada, nire herritarren gainera datorren zorigaitza ikustea? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 142. orr.
Eta, hara non, ni zoriontasunean nengoela, zorigaitza, erasokor, inguruka zebilkidan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 299. orr.
Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 33. orr.
Hirian hainbat zorigaitz gertatu duk, Merry. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.
Behin berriro konbentzitu nintzen ezen herri madarikatu honetan zorigaitza zelatan dagoela, noiznahi eraso egiteko pronto. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 48. orr.
Inolako zorigaitzik opa ez bazioten ere, haren egoera zinez larria izatea espero zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.
-Zorigaitzari maitasunez egiten zaio aurre: garaipena eskuratu, eta bozkarioa itzuliko digu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.
Ona txarraz ordaintzen duenak ez du inoiz zorigaitza etxetik botako. Elizen arteko biblia EsZ 17,13
Zorigaitza zekarren bele bat zen, haren presentziak airea kutsatzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.
Heldu zen azkenik nire zorigaitza ekarri behar zuen eguna. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.
Desohorea ere jasan behar nuen?, nire alabak ere zorigaitza ekarri behar zidan? Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 91. orr.
Noiz arte jardun behar digu gizon horrek zorigaitza sortzen? Elizen arteko biblia Ir 10,7
Hirian hainbat zorigaitz gertatu duk, Merry. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 164. orr.
Zorigaitz honek 100 zauritu ere eragin ditu. Berria - Mundua 2004-07-17
Zorigaitzak jota nago, eta ez dakit zergatik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 12. orr.
Abiadura Handiko bizimodura itzuli beharraren zorigaitzak harrapatuko zintuela pentsatze hutsak nekea eragiten zizun. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 16. orr.
Zorigaitzak emakume ederrenei ere eransten dien patetismo puntu horrekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 14. orr.
Horiek guztiak itxaropen ezainak zirela, hurkoaren zorigaitzez doilorki baliatzea bailitzateke. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.
Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak. Elizen arteko biblia Sal 6,8
Ez naiz ni Israeli zorigaitza dakarkiona. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,18
Ez nuen aldez aurretik ikusten horrek zekarkidakeen zorigaitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 310. orr.
Baina zein asturugaitzez egintza laudagarri bakoitza bihurtzen zait bertze zorigaitz baten seinale? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 230. orr.
Ez da inor ere bizirik geldituko, bidaliko diedan zorigaitzak jotzean. Elizen arteko biblia Jr 42,17
Euskal Herriak mina eragiten zion, galtzen ari zen urte eder haiek ikusteak zorigaitzera zeraman. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 70. orr.
Zorigaitzera eraman dik gurekin topo egin izanak! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 371. orr.
Nire zorigaitzerako, korridorearen hondoan azaltzen ikusi nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.
Zure zorigaitzean kontsolamendurik eduki nahi baduzu ahaztu itzazu zu baino hobeto daudenak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.
Hansek, ostera, zorigaitzean eta atsekabean hazitakoaren irribarrea bueltatzen ei zion. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 59. orr.
Zorigaitzaren tolesduretan ezkutatzen da zoriona, hala nola harribitxia meatzearen arrailduran. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 77. orr.
Herri honi zorigaitz handi hau bidali diodan bezala, hala bidaliko dizkiot agindu dizkiodan on guztiak ere. Elizen arteko biblia Jr 32,42
Haren herriak bizi duen zorigaitz nagusia errusiarren ideien menpe egotea dela gogoratu zuen. Berria - Kultura 2004-02-08
Zorigaitz beltzak jota nagoelako ari nauk une honetan opilak jaten. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 134. orr.
Zorigaitz itsu baten itzal hormatuak bazter guziak estaliak, zerua hustu balitz bezala eta lur guzia suntsitu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 36. orr.
Izan ere, zorigaitz gogorra zuten gainean. Elizen arteko biblia 1 M 2,30
Halako munduan, indar hutsarena zen zuzenbidea, eta sufrimendu eta zorigaitz gordinaren erasopean bizi behar zuten gizakiek. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.
Desohorea zorigaitzik handiena baitzen, eta ahulezia deliturik handiena. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.
Menturaz zorigaitzik handienaren bezperan nago! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.
Gorroto burrunba isil hark zorigaitz zehazgabe bat iragartzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Zorigaitz osoa eta perfektua, ordea, ez da besterik, Jainkoa ezin ikustea, ezin maitatzea eta ezin gozatzea baizik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.
Bere haurretatik hiru galtzeko zorigaitz izugarria nozitu zuen. Berria - Kultura 2004-02-17
Euskal herrietan Ezin-izaki horri gertatu zaion zorigaitz ikaragarriena baita bi izen dituela! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.
Iluntasuna eta oraindik etorriko zaizkigun zorigaitz okerragoak ere areagotzen diren heinean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 102. orr.
Bigarrenari, berriz, momentuko zorigaitzaren itsumenak gerokoa lausotzen dio. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.
Ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.
Nola baita ere egiazko gaitza eta itxurazko gaitza egiazko gaitza ez dena, gisa berean, bada, itxurazko zorigaitza, egiazkoa ez dena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.
Izan ere, sardina lata irekitzea ate bat zabaltzea bezala baitzen, ohiko giro itogarria utzi eta zorigaitz agerikoaren lasaitasunean kokatzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Estatuak eskatzen du ordena hori finkoa izan dadila, despotismoan gertatzen diren zorigaitzak gerta ez daitezen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.
Zorigaitz horiek guztiak gorabehera, ondo zebilkion burua Girolamori; ondo baino hobeto, zera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.
Esku guantedunak zeru aldera altxatuta, bere zorigaitzak kontatzen zizkion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 205. orr.
Era berean, Hark gizonengana erakusten dituen egintzetan zorigaitz handiak aurkitzen ditugu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 135. orr.
Ortzia eror ez dadin edo beste zorigaitz batzuetarik begiratuak izateko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 19. orr.
Justine edo bertutearen zorigaitzak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Zein erraz egin nintzakezun zoriontsu -irriño bat, xera bat-, eta zein aise kondenatzen ninduzun desesperantzaren zorigaitzetara! Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.
Ezin izango dute handik lepoa atera, ez eta burua tente ibili ere, zorigaitz-egunak izango baitira. Elizen arteko biblia Mi 2,3
ELB sindikatuak joan den uztailaren 27an prefetari gutun bat bidali zion eskatuz departamendu osoa «laborantzako zorigaitz gune» izendatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Berri ez dakit pozgarri edo zorigaitz-iragarle hura ekarri zuen telegrama larunbatean heldu zen, eguerdi aldera. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.
Haren kontra presentatzen den Stoiber jaunak zion arras ondorio zorigaitzak dituela gobernuaren politikak. Herria 2002-08-15
Ene soziabilitate naturala zauritua izan zen, ene zortzi urteetarik hamar urteak arte, haurtzaroko urte zorigaitzenak Baigorriko Saint Joseph ikastetxean iragan izan bainituen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.
Horrelaxe jokatzen zuen Mikel Strogoffek ere bere zorigaitzeko lagunekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 288. orr.
Zorigaitzeko amodio batek abaildua, bertze kontsolamendurik ez nuen zu ikustea baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 179. orr.
Berari eta bere zorigaitzeko fruituari ziur-ziur itxaroten dien miseria. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.
Zorigaitzeko halabeharrak eraman zuen harenganaino. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 174. orr.
Ene arreba hilik jaio baitzen, zorigaitzeko 1572ko San Bartolome egunean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 107. orr.
Gogoan diat bere desgrazia gertatu zitzaion egun zorigaitzekoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.
Valmont jaunaren ikustaldi zorigaitzekoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.
Baliteke estatu zorigaitzekoren bat beste herrialdeetan diren salerosgaiez gabetuta egotea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Ez da izan gerra zorigaitzekoagorik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.
Ni neu ere egoera luze eta zorigaitzekoan bizi beharrean izango naiz. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 78. orr.
Whittaker andrearen adeitasunezko jokamolde jasanbera hura ez zen mugatzen soilik beraren ahaide zorigaitzekoenengana. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 60. orr.
Bazekien heriotzak eragindako tristura ez dela lurreko ilusiorik txarrena baino, zeren hilak utzia baitzion zorigaitzeko izateari eta sufritzeari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Zure ama gajoa oso zorigaitzeko sentitu zen zu trenean utzi eta hoteleko gela hutsera itzuli zenean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.
Zorionekoak zorigaitzekoari begiratzeko moduan agertzen duen gehiagotasunak, edo behekoak goikoari dion bekaitzak ezin dute eraginik izan epaiketa batean. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.
Jainkoa zorigaitzekoen babesa denez, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 143. orr.
Zorigaitzekoak gu! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Zorigaitzekoa gizona! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Baina, zorionez -edo zorigaitzez-, ez zen halakorik gertatu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 166. orr.
Zorigaitzez, teilatutik erori da eta han berean gorputz gelditu. Herria 2005-03-31
Zorigaitzez ez da lana bururatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.
-Zorigaitzez, Jaun marexala -ihardetsi zion Ermitak- ezin gira joan. Herria 2005-11-10
Zorigaitzez Joanesentzat, poloniar hura han zegoen ondoan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 164. orr.
Banuen ere Parisen lagun on bat, zorigaitzez gazterik joan zitzaiguna, Michel de Certeau, jesuita argia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.
Sortzez Aihertarra, ainitz urtez Isturitze Etxeberrian egon da laborari gisa, etxe hortarat ezkondu baitzen zorigaitzez gazterik alargundua zen Xabinarekin. Herria 2003-11-20
Soldadutzan ere, zorigaitzez, ifernu bera ezagutu bainuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 166. orr.
Orobat iruditzen zait -lehen eta orain- gauzak, zorigaitzez, holaxe ote diren. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 75. orr.
Guduak ez ziren, zorigaitzez, hola gelditu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.
Bere hiru semetan, zorigaitzez, bakar batek ere ez zuen lagundu nahi izan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.
Ez dezakegu zorigaitzez erran, teoria zaharkitu horiek ez dutela gehiago jende "aitzinatu" asko liluratu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Ez zuen zorigaitzez luze iraun berpizkunde horrek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.
Huts egin nian, zorigaitzez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 246. orr.
Ginabordako Mari Migel Zuberoara ohildu zuen, soldaduen, Donejakueko erromesen eta Donapaleuko funtzionarioen zorigaitzez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.
Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.
Zorigaitzezko istripu baten ondorioz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 126. orr.
Etxean, zorigaitzezko Matusaleme, Cain, Abel, Noe eta Job baino ez ziren aipatzen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 14. orr.
Bozkariozko soberaniaren eta zorigaitzezkoaren artean, zalantza oinaze krudela da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 94. orr.
zorigaitz bat (5); zorigaitz baten (3); zorigaitz eta (6); zorigaitz gertatu (3); zorigaitz guztiak (6); zorigaitz guztien (3); zorigaitz handia (5); zorigaitz osoa (3)
bere zorigaitza (5); gure zorigaitza (3); hau zorigaitza (4); nire zorigaitza (5); zorigaitza ekarri (5); zorigaitza ekarriko (4); zorigaitza izan (4); zorigaitza sortzen (3); zoriona eta zorigaitza (3); zure zorigaitza (3)
bertutearen zorigaitzak (6); zorigaitzak kontatzen (3)
nire zorigaitzaren (4); zorigaitzaren berri (5)
zorigaitzen bat (8); zorigaitzen bat gertatuko (3)
baina zorigaitzez (4); bainan zorigaitzez (3); eta zorigaitzez (13); zorigaitzez ez (11); zorigaitzez ez da (4); zorigaitzez ez dugu (3)