Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorigaizto (475 agerraldi, 122 liburu eta 78 artikulutan; orobat zorigaixto g.er.) 1 iz zoritxarra, zorigaitza. ik zori 11.

Orain hemen ere zorigaiztoa zain ote dudan beldur naiz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Hondamendiak bi klasetakoak dira: geron zorigaiztoa eta besteren zoriona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.

Beste mutil bat, beste mutil bat, lehenaz gain, nire zorigaizto eta oinazeak areagotzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.

Halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 32. orr.

Ez du batere arrazoirik beren zorigaiztoa Lurmutur Hiriko marmarren plazaraino iritsi dela uste izateko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 160. orr.

Prometheoren gutiziak zorigaiztoa bere baitan dauka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

Gero zorigaiztoa etorri ohi zaigu gu aldaroka ibil gaitezen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Nik ez zioat zorigaiztorik ekarri inori: ez zioat ezin alarguni lapurretarik egin, ez diat inoren hondamena ekarri, soberan zegoenaz bakarrik probetxatu nauk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Nola jasan dezaket nik neure herritarrak hondatuko dituen zorigaiztoa ikustea?      - 0. orr.

Zerbait esan badut, esan bide dudanez, zu mindu zaituena, arren sinesteko baino ezin dizut erregutu, alegia nire zorigaiztoak bultzatu nauela horretara eta ez nire asmoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.

Baina gu biok sufritzen ari garen bitartean, arduraduna, hiltzailea loriaturik eta lasai demonio bizi da, gure zorigaiztoak zoriona ekarri izan balio bezalaxe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Izan ere, umezurtzak ziren amaren aldetik, baina patuaren zorigaiztoa baino indartsuagoak zirela erakutsi zuten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Extremadurako Itzuliko zorigaiztoa ahazteko asmoa du Jon Odriozolaren taldeak.  Berria - Kirola   2006-05-10

Zorigaiztorik ere bada, Fred eta Margaret Parsons senar-emazteek berri txarrak jaso zituzten joan den hilean, semea ez zela-eta gehiago etxera itzuliko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Egungo Espainiako txapeldunak [...] bi urte oso gogor pasatu ditu, zorigaiztotik ihes egin ezinik, baina poliki-poliki pasatako garai gazi horiek ahaztuz doa.  Berria - Kirola   2004-02-05

Ez dagoela ihes egiterik mundua mehatxatzen duen zorigaiztotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.

Nire zorigaiztorako, aski izan zuen egutegia erakutsita: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 66. orr.

Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Nortasun sendoegia zuen nahigabearen edo zorigaiztoaren haize ezin igarrizkoek beraren bidea galarazteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Pena handia nuen nik zorigaiztoan aitonarik gabe gelditua nintzelako, batez ere aitona Alejandro gabe, amonak xamurtasun handiz aipatzen baitzuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

Zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.

Zorigaiztoan otu zitzaion amore ematea!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazuten Raymonden zorigaizto saminaren berri eta gupida errukibera nazkagarri halako bat sentiarazten zien.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Italiako hegoaldeko zorigaizto historikoa iraultzeko.  Berria - Kirola   2006-03-24

Bakartasuna edo tristura baino gehiago, zahartzaroaren zorigaizto izoztua zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Beldurrez kuzkurtuta egon naiz babeslekuan, hala egon gara gu guztiok, bakoitza bere kasa, nor bere zorigaizto bakartian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Horretan saiatuko gatzaizkizue biziki, jakiten [...] non auskalo dagoen zazpi gonbidatu maite hauen zorigaizto zornetuaren maratila.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 127. orr.

Ahalik eta zorigaiztorik eta oinazerik larrienak opatu dizkiegu biei.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

Egindako gaiztakeriengatiko damua ere egongo zen, eta arrakastatsuengan arrunta omen den senitarteko zorigaiztoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Gure gaurko zorigaiztoak ez du izanen lekurik inon.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

3 (pluralean)

Zorigaiztoak, mindurak, izua, saldukeriak, hilketarik zitalenak...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Ezbeharrak, zoritxarrak, zorigaiztoak, atsekabeak, nahasmenduak, gerrak, urperatzeak, lazeriak eta katastrofeak.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Gero eta handiagoa egin zen nire testuek utzitako zorigaizto handien eta txikien andana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 185. orr.

4 (izenondo gisa)

Aire grisean, bele-saldo bat zihoan hegan, armada zorigaizto hari segika, haren hondarrak amorruz jateko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Nahi duzuna ez lortzea baino zorigaiztoagoa da komeni ez zaizuna lortu nahi izatea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

5 (adizlagun gisa)

Ahal duguna egiten dugu froga gainditzearren, nork bere gisan, motz, zorigaizto eta liskarti beti, eta isildu egiten gara.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 17. orr.

6 zorigaiztoko izlag zorigaitzekoa, zoritxarrekoa.

Han zetzan zorigaiztoko ama, esan ezin ahalako atsekabeak hartuta eta tristura izugarrian murgilduta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.

Zorigaiztoko aita hura korridorean jarri zen gero, eskuak begietan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Ez du, baina, arimak hori zalantzan jartzen, zorigaiztoko izaki zoriontsu bizi nahi baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 331. orr.

Noiz arte jardun behar du zorigaiztoko herri honek nire aurka marmarrean?  Elizen arteko biblia   Zen 14,27

Bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Zorigaiztoko bala bat txistuka abiatu dela jadanik berarengana, eztarri deiadarkari hori behin betiko isilaraztera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Ingelesen aldeko zorigaiztoko penalti batek 2-2 utzi zuen markagailua.  Berria - Kirola   2004-09-16

Aldi hartan bizia galdu zuena 22 hilabeteko nini txiki bat izan zela, zorigaiztoko bonba baten ondoan pasatzeagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.

Odolez tindatutako zorigaiztoko eguna.  Berria - Harian   2006-02-22

Ezquerroren aukeraren ostean etorri ziren Athleticen zorigaiztoko bi minutuak.  Berria - Kirola   2004-09-17

Zorigaiztoko bidaldi horrek galdu nau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

Hala eta guztiz ere argi dago zorigaiztoko grina hori dela nire alaba oinazetan daukana.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

Ezin dut jasan zorigaiztoko eldarnio etsigarri hau.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.

Ez zekiela egun horretan zer pasa zitzaion, zorigaiztoko istripua izan zela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Auroraren desagertzearen drama berdin nozitu zuten biek, etsipen eta itxaropen berberak, zorigaiztoko aurreikuspen berberak, amairik gabeko larrimin berberak sufrituz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Han berean ikusi nituen, barreiaturik eta sakabanaturik, neure zorionaren zorigaiztoko hondakinak, neure ditxaren desditxak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Ez dator erantzunik bost urteko haur zorigaiztokoarentzat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 242. orr.

Ez dut haurdunaldiz, haurrez eta zikinkeriaz betetako bizitza zorigaiztoko bat nahi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

-Gizon ilun eta zorigaiztokoa -erantzun zuen Peterrek-, prestatu zeu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Neure amodio zorigaiztokoa garaitzeko indarra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.

Suge moduko bat, oilarraren arrautzatik sortua, Basiliskoak begi okerra zuen, eta begirada zorigaiztokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

Zumezko kaioletan sartzen genituen txori zorigaiztokoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Aukera izan beharko nuen neure buruari esateko egiten ari nintzenak ondorioak izanen zituela... ondorio zorigaiztokoak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 245. orr.

Hau zen egoera K.a. 431ko data zorigaiztokoan, anaiarteko gatazka sortu baitzen greziarren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

Auzuneko kronika biziduna zen, batez ere albiste zorigaiztokoena, eta eskandaluetan trebatua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Beharbada hemendik aurrera nirea bezalako istorio turistiko zorigaiztoko gehiago irakurtzea tokatuko zaizue.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.

Berarekin eraman zituen etxeko neskame-morroiak eta familiako bi maitale; bi emakume menperatu, izutu eta zorigaiztoko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 34. orr.

7 (predikatu gisa)

O, zein zorigaiztokoa naizen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Ai, Vania, zorigaiztokoa hi!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Triste eta zorigaiztoko naiz, ordea, orain.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 63. orr.

Ezin zorigaiztokoagoa nauk, Charlie gabe, Tommo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 68. orr.

Gizonezkoei ez zaie gustatzen, emakumeok kontatzea, zorigaiztokoak garela euren erruz. Inork ere ezingo du arrazoiz esan nahiago duela ez izan zorigaiztoko izan baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 79. orr.

Nahi zuenean zen zorigaiztokoa anaia.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Dagoeneko nahikoa zorigaiztokoa da garai hau berez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Ez dagoela ezbeharrik erabat zorigaiztokoa denik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 16. orr.

Esan ohi zuen goizez alai izaten zela eta arratsaldez izugarri zorigaiztoko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Orain, aldiz, zorigaiztokoena zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 50. orr.

Hauts hori hartuz gero, laneguna azkarrago joaten da; bat ez da horren zorigaiztoko sentitzen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Halakoetan, aieneka adierazi ohi nien zein zorigaiztokoa eta abandonatua sentitzen nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.

Ez bazaude inoren boterepean, orduan arrazoimenak dio zeure buruaren jabe zarela eta kasu honetan, edo oker jokatuz zorigaiztoko egingo zara gizalegez. Florentek Lisaren sen guztien kontra egiten zuen talka, zauritu egiten zuen, izu-laborrian jartzen zuen, zorigaiztoko bihurtzen zuen benetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.

Ezbehar hori 1518an izan zela, eta harrezkero hirurogeita hamar urte, zazpi aldiz hamar!, igaroak direnez, zorigaiztoko datorrela aurtengo urtea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 149. orr.

Gauean, batez ere, paraje hori tristea eta zorigaiztokoa gertatzen da.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

8 (izen gisa)

Betiko gauzen maitasunak zoriontsu egiten dituenak betiko legearen arabera bizi dira, nire ustez; zorigaiztokoak, aldiz, lege tenporalaren uztarripean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 119. orr.

Zorigaiztoko haiek, errusiarrak edo siberiarrak, militarrak edo zibilak, milaka batzuk ziren, eta osatzen zuten andanak hainbat verstako luzera zeukan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 286. orr.

Horiexek izan ziren ganora galdutako zorigaiztoko horri esan nizkion azken hitzak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

Zorigaiztokoen hegaldiak isiltasunean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 35. orr.

Ireki ahoa hizgabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,8

-Oraingo erregina Elisabet honen ahizparekin, Mari izeneko zorigaiztokoarekin ezkondu zuan, ba, zorioneko Filipe hau.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 65. orr.

Betiko ahanzten genituen bai etxe hura eta bai aita ahozabala eta zorigaiztokoen miseria ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

9 zorigaiztoz adlag zoritxarrez, zorigaitzez.

Zorigaiztoz, goi ipar-mendebalaren aldetik sartzen zitzaigun haizearen mende.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.

Poe gaixoak, mozkor bihurturik eta eroturik Baltimore-ko estolda batean hil baitzen, Rufus Griswold aukeratu zuen, zorigaiztoz, testamentu-betearazle literaturari zegokionez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Zorigaiztoz, hain gaude gu horretara eginak, aginduak ematera eta onartzera makurtuak esan nahi dut, ez da harritzekoa mutxurdinaren joera duen ama ezkonduren bat tentazio horretan erortzea.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

10 zorigaiztozko izlag zorigaiztokoa.

Oso ezohiko egoera da hau, eta zorigaiztozkoa.  Berria - Gaiak   2006-03-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus