Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zorioneko umea, ongi hasi eta hobeto bukatu zuena! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.
Hona zorioneko gizon bat: urrutitik begiratuta ere, pentsatuko dugu sufritu eginen zuela eta bizi izan den norbait dela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.
Ez dezagun ahantz ere Makabeoen liburuan aipatzen den zorioneko emakume hura: [...]. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.
Hainbeste erokeriatan sartuta ibili ostean, zorionekoa naiz oraindik bizirik nagoela-eta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Ala zorioneko zara zeure monstruositatean? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.
Frantses bitxi batean zorionekoa nintzela erran zidan, goiz hartara arte gela guztiak hartuta eduki baitzituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.
Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena; bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da. Elizen arteko biblia EsZ 28,14
Zorionekoa, bere mendekoen artean, nagusien artean balego bezain apal ageri den zerbitzaria! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.
Zorionekoa zu, ez baitut zuri liskar gehiagorik egiteko astirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.
Hortaz, berriro esango diat; zorionekoa hi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.
Zorionekoak zure zerbitzariak, beti zure aurrean daudenak, zure jakinduriaren entzule! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.
Zorionekoak zuzentasunagatik sufritzen dutenak. Elizen arteko biblia 1 P 3,13 tit
Ziur daude munduko mespretxuen bidez zorioneko izatera iritsiko direla. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.
Edota agian inoiz injustua gerta daiteke gaiztoak zoritxarreko izatea eta zintzoak zorioneko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.
Oi zeinen zorioneko eta bedeinkatuak diren, ordea, Jainkoa maite eta Jaunak berak Ebanjelioan esana betetzen dutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.
Zorioneko dago Xarrien, bai. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.
Zorioneko nengoen; bozgorailuek, konektatu gabe egonik ere, aldean zuten kablea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.
Zorionekoa sentitu zen, hogeita bost urteko gizon gazte eta lerdena bere maiteñoa eta maitalea izateko zortea zuelako. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 49. orr.
Zorioneko jo izan du ordura arte bere burua. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.
Zorioneko dabil. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Mutikotxo zorionekoa zaitugu, alajaina! Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.
Gehiago dira etsipen uneak, zorionekoak baino. Berria - Kirola 2006-03-16
-Zorioneko aroa eta zorioneko mendeak haiek, lehengo zaharrek "urrezko" izendatu zituztenak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.
Zoritxarreko arazo beste zorioneko zerbitzu dago bertan. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Duela bost milioi urte, zorioneko egun batean tente jarri eta bi hankan ibiltzen hasi ginen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.
Zorioneko neure ausardiez oroitzen naizelarik ere, ezin ausart ninteke horiek baliatzera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Gaixotasun eta atsekabe hauek zorioneko altxor horren bahikuntza dira. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.
Zorionekoak, ordea, zuen begiak, ikusten dutelako, eta zuen belarriak, entzuten dutelako! Elizen arteko biblia Mt 13,16
Zorionekoak egun haiek...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.
Etxeko taldeari estreinako partidan irabaztea zorioneko kolpea izan daiteke. Berria - Kirola 2004-07-03
Zureak porrot egin bazuen ere, bada ezkontza zorionekorik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.
Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.
Izanen duzula Valmonten itzulera zorionekoaren kausa nagusia izatearen poza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 418. orr.
Zorioneko zakila baino ez du buruan, eta ni bere zakilarekin joan egitea, eta ditxozko eiakulazio goiztiarra. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.
Badakizu nolakoa den zorioneko burokrazia. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.
"Zorioneko presa!", bota nuen nire artean. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.
Zorioneko txartelak, bere langileen gaineko informazio iturri paregabeak diren neurrian baizik ez zaizkio interesatzen gure gizonari. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 49. orr.
Utziko diat zorioneko liburua irakurtzen -erantzun nion Mateori. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.
Erosi nuen bada zorioneko liburua, eta harekin batera etsipen dosi berri bat. Berria - Harian 2006-01-26
Zer demontre ote zen zorioneko txostena? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.
Nik zure lekuan hitzak neurtuko nituzke, nik dakidala ez dut-eta zorioneko dirua aipatu telefonozko solasaldi laburrean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.
-Tira, Ximu, gorde kemenak hire zorioneko kamioneta aurkitzen dugunerako, eta gida ezak gisan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.
Plazan hara eta hona ibili gara, zorioneko posterdendaren bila. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.
Ez ziaten ezer irakatsi hire zorioneko polizia-eskolan? Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Akiles horrek herrena izan behar zuela nahitaez, bestela aise harrapatuko baitzuen zorioneko dortoka hura. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.
Orain bi aste edo, nire bezeroa zorioneko ilehoriarekin oheratu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
-Oraingo erregina Elisabet honen ahizparekin, Mari izeneko zorigaiztokoarekin ezkondu zuan, ba, zorioneko Filipe hau. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 65. orr.
-Zorioneko Inkisizioa! -esan nuen nire artean, eta Martin Mihurubikoaren gogora antzeko zerbait etorri ote zenentz egin nuen, begitartean izu keinu bat agertu baitzuen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.
Baina hori al da poetek hainbestetan goraipatzen duten zorioneko maitasuna? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.
armada txit zorioneko (13); txit zorioneko (15); txit zorioneko hartan (3); zorioneko bere (3); zorioneko egun (8); zorioneko egun batean (4); zorioneko hartan (6); zorioneko izan (6); zorioneko izango (3); zorioneko nengoen (3); zorioneko salbuespenak (3)
armada txit zorionekoa (7); bai zorionekoa (4); zein zorionekoa (4); zorionekoa bere (6); zorionekoa da (6); zorionekoa dela (3); zorionekoa hi (3); zorionekoa izan (9); zorionekoa izan naiz (3); zorionekoa jaunaren (3); zorionekoa jaunari begirune (3); zorionekoa naizela (3); zorionekoa nintzen (6); zorionekoa zen (4); zorionekoa zu (10)
zorionekoak bakean sufritzen (4); zorionekoak bakegileak (4); zorionekoak bihotz (4); zorionekoak bihotzez behartsu (3); zorionekoak gara (5); zorionekoak gogoz behartsu (3); zorionekoak gu (5); zorionekoak hasitako bideari (3); zorionekoak hildakoak (3); zorionekoak ikusi (3); zorionekoak izan (3); zorionekoak jainkoaren nahia (5); zorionekoak zuek (12); zorionekoak zuek ikusten (4); zorionekoak zure (9); zorionekoak zure borondate (4); zorionekoak zuzenagatik erasotuak (4)