Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorionez 1 adlag pozgarri denez; ordu onean. ik beharrik.

Zorionez, beste behin ere bera izan zen aurrea hartu zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Zorionez, Mary Ann eta Helen azaldu dira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Zorionez, ordea, ongi bukatu ziren gauzak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

Zorionez, euskara mintzo dute etxean beti, xaharretarik eta azken ttipittoraino, agian luzazko.  Herria   2002-09-19

Esperantza, zorionez, gaisotasun sendaezina delako.  Berria - Harian   2005-07-29

Baina, zorionez, eta zorionez diot, honetan gauzak gainetik behera aldatu dira eta gaur egun jende anitz dago ongi prestatua Euskaltzainditik kanpo.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 129. orr.

Zorionez -kasu honetarako zorionez behintzat- behin egonda nago zezenetan, eta horrelaxe adierazten diet.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 182. orr.

Nik uste dut hemen, euskal hirian, zorionez ez genukeela horrelakorik izango.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Hara, Giulietta, ezbeharren bat gertatzen bazaizu, hau esatea besterik ez duzu: zorionez, okerragoa izan baitzitekeen. Baditugu, zorionez, nahi gabeko haurdunaldia eteteko bitartekoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 278. orr.

Batzuentzat zorionez, beste batzuentzat zoritxarrez.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 48. orr.

Zoritxarrez edo zorionez, ohi ez bezalako ikastetxe batera igorri zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Baina, zorionez -edo zorigaitzez-, ez zen halakorik gertatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 166. orr.

Zaldi bat aski zuen, eta, zorionez, eskuratu ahal izan zuen zaldi hori.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.

Segidan zetorren, zorionez, itzulpena: [...].     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 410. orr.

Zure gutun zorrotzak izituko nindukeen, andrea, baldin, zorionez, ez banu hemen segur izateko arrazoi gehiago kausitu zuk gaztigatu bezala beldur izateko baino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 66. orr.

Ez gara ezer asko, baina, geuretzat zorionez, garbi izan dugu zer izan nahi genuen, eta ez da gutxi.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 42. orr.

Gerora, ebakuntzaren ondoren, ez bizkarretik, besotik baizik, heldu beharko zion, makuluak, zorionez, ez baitira gorputzaren atal naturalak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 110. orr.

Bururatu zitzaion Jardines del Moro deritzon parkean orga museoa zabalik egon zitekeela oraindik; baina, zorionez, hura ere itxita zegoen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Keesing jaunak onez hartu zuen, zorionez, broma.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Zapartatu balitz, ondorio lazgarriak izan zitazkeen, bainan zorionez huts egin du.  Herria   2003-11-20

Reala akziodun txikien esku dago zorionez.  Berria - Harian   2005-06-30

Harrizko muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa, belar txarrez estalia, eta Baedeker-ak aipatzen ez zuena, zorionez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Ilehori ugari baitago; eta deigarriak... asko, zorionez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Tximista-kolpearen punpa antzeko batek iemstxika lurrera bota zuen, baina zauririk gabe jaiki zen zorionez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

2 zorionezko izlag zorioneko.

Lege humanitarioak egiteko proiektuak taxutzen zituen, arau horien bitartez oinazezko hiri hau aldatu eta zorionezko hiria sortuko zelakoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Zorionezko eta pozezko denborak haiek, Mantxako Don Kijote, zaldun txit ausarta, munduko plaza erdira atera zeneko egunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 66. orr.

Garai hartan, zorionezko eta lilurazko aldi bat bizi izan nuen berriro, aurrekoaren aldean oso bestelakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Azkenean elgarretaratzen direlarik zer besarkadak, zenbat zorionezko nigar!  Herria   2002-09-19

Zorionezko desirek lagun ditzatela uros bizitzen.  Herria   2001-11-01

Lurrean balitz zorionezko paradisu bat, hemen litzateke; hauxe litzateke, eta ez besterik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 95. orr.

Neska batez ero-ero maitemindurik, zorionezko estasi gisako batean ezkondu zen harekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 164. orr.

Zorionezko agiantzak espos berrieri eta goresmenak.  Herria   2004-04-29

Goresmenak, eta zorionezko agiantzak familia huni!  Herria   2002-10-10

Zentzuz kontrakoa zen zorionezko zenbakiak diru-txanpon biribiletan gauzatzea eta zoritxarrezkoak, berriz, kartzela egun eta gauetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Urte berria izan dadila jainkoaren laguntzarekin osagarri eta zorionezkoa.  Herria   2004-12-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus