Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat saltsa ez dute sortu eta zenbat buruhauste koarta-tenpora dontsu eta ditxoso horiek! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.
Entziklopedia ditxosoari buruzko informazio orriak erakutsi zizkion mutilak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 117. orr.
Ehundik gora, 120tik gora aurkitu eta bildu ditut, martxo ditxoso eta dontsu honekiko errefrauetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.
Zu eta zure ditxosozko gimnasia! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 22. orr.
Baina ditxosozko paraplegikoa hor zegon, oraindik arrantzaka. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 11. orr.
Makina bat bider entzunda neuzkan estudiante garaian egindako ditxosozko bidaia hari buruzko batailatxoak, eta egun hartan berriro suertatu zen betiko leloa: [...]. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 24. orr.
Beti jakin genuen idazle bihurtzeko asmoa zuela, bere ditxosozko nobela horrekin zuen tema. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 59. orr.
Erabat idatzita nuela buruan nobela ditxosozkoa; konpromisoetatik libre egotea behar nuela lanean jartzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.
Etengabe jarduten baitzuen ea noiz arduratu behar nuen hilarri ditxosozkoaz itaunka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.
Alabaina gure Agur ditxosozko honek ikusiak ditu bereak eta bost. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 115. orr.