Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorion (6563 agerraldi, 272 liburu eta 1631 artikulutan) 1 iz gogobetetasunezko egoera. ik zori 12. (ikus beheko konbinatorian zorion izenaren agerraldi maizkoenak).
2 pl adkor urtemuga.

Nere jardungaia Koldo Mitxelena izan zen, eta haren jaiotegunaren 81. urteurrenean atera zen, hots, haren (hil-ondorengo) urtebetetze edo zorionetan, orain -txit ongi- esaten den bezala, nahiz akademiak -txit gaizki- galarazirik daukan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 75. orr.

Etxeko laugarren alaba Mattina behin gaitzeko malko-uholdean lehertu zen, buhameek Parisko osabak bere zorionetarako igorri panpina ustez ebatsi ziotelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Egun batez Antton-ek galdegin zuen zeruan zorionak ospatzen direnez? Erran ginakon: Behar ba!  Herria   2005-03-03

Segur naiz orain zuk zerutik eta guk hemendik horri pentsatuko dugula bakotxaren zorionen egunetan.  Herria   2005-03-03

3 zorioneko ik zorioneko.
4 zorionez ik zorionez.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ainitz zorion (69); ainitz zorion desiratzen (10); anitz zorion (4); bere zorion (11); bere zorion osoa (5); goresmen eta zorion (16); gure zorion (9); lertxundiren zorion perfektua (5); nire zorion (6); osagarri eta zorion (18); osasun eta zorion (4); suerte eta zorion (10); zer zorion (8)

zorion agiantza (5); zorion ainitz (10); zorion ainitz desiratzen (5); zorion bat (5); zorion beren (16); zorion beren bizian (4); zorion beroenak (11); zorion betea (8); zorion betean (11); zorion bila (5); zorion desiratzen (11); zorion desiratzen diotegu (6); zorion eta goresmen (6); zorion eta goresmenak (6); zorion eta osagarri (11); zorion eta suerte (4); zorion gehiago (5); zorion handia (11); zorion hoberenak (10); zorion hori (12); zorion hura (6); zorion iturri (5); zorion izan (5); zorion osoa (12); zorion osoan (4); zorion perfektua (14); zorion publikoaren (4); zorion uneak (5); zuen zorion (6)

bakea eta zoriona (4); bere zoriona (12); betiereko zoriona (25); betiko zoriona (28); gure zoriona (7); haren zoriona (6); hau zoriona (5); izateko zoriona (6); nire zoriona (26); orai betiko zoriona (9); poza eta zoriona (5); zer zoriona (8)

zoriona da (9); zoriona eginez (4); zoriona ekarri (5); zoriona eta kontsolamendu (7); zoriona eta zoritxarra (4); zoriona ez da (7); zoriona ezagutu (5); zoriona izan (11); zoriona izango (4); zoriona nahi (4); zoriona opa (6); zure zoriona (6)

umearen zorionagatik (4)

aitameri eta zorionak (5); elkarri zorionak (6); goresmen eta zorionak (9); goresmenak eta zorionak (11); gure zorionak (6); nire zorionak (5)

zorionak aitameri (5); zorionak beraz (17); zorionak beraz gazte (4); zorionak bieri (5); zorionak bikote (7); zorionak burrasoeri (5); zorionak deneri (7)

zorionak eman (54); zorionak eman behar (5); zorionak eman zizkien (8); zorionak eman zizkion (13); zorionak eman zizkioten (5); zorionak emanez (11); zorionak emango (5); zorionak emateko (9); zorionak ematen (23); zorionak ematera (7); zorionak eskaintzen (7); zorionak eskaintzen ditugu (5); zorionak espos (28); zorionak espos berrieri (20); zorionak espos gazteeri (6); zorionak eta bizi (13); zorionak eta goresmen (4); zorionak eta goresmenak (9); zorionak eta urte (4); zorionak ezkondu berrieri (6); zorionak ezkont berrieri (9); zorionak ezkont gaieri (4); zorionak familia guziari (9); zorionak familiari (4); zorionak familieri (4); zorionak gazte hauier (4); zorionak gazte hoieri (4); zorionak gazte horieri (8); zorionak guzieri (6); zorionak ina (9); zorionak kuple (7); zorionak kuple gazte (5); zorionak mutiko (4); zorionak sortu (31); zorionak sortu berriari (17); zorionak sortu berrieri (13); zorionak zuri (14)

bere zorionaren (7); betiko zorionaren (5); nire zorionaren (10); zorionaren alde (5); zorionaren bila (6); zorionaren zorionez (5); zure zorionaren (5)

betiereko zorionean (5); erabateko zorionean (4); familia guziaren zorionean (5); gazteak zorionean (4); handi dadila zorionean (4); osasunean eta zorionean (8); zorionean bizi (12); zorionean bizi ditela (4); zorionean daude (11); zorionean dira (4); zorionean ditugu (7)

bere zorionerako (9); gure zorionerako (4); nire zorionerako (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus