Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zorioneko 1 izlag zoriontsua. ik zorionez 2. (pertsonak)

Zorioneko umea, ongi hasi eta hobeto bukatu zuena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 410. orr.

Hona zorioneko gizon bat: urrutitik begiratuta ere, pentsatuko dugu sufritu eginen zuela eta bizi izan den norbait dela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Ez dezagun ahantz ere Makabeoen liburuan aipatzen den zorioneko emakume hura: [...].  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Hainbeste erokeriatan sartuta ibili ostean, zorionekoa naiz oraindik bizirik nagoela-eta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Ala zorioneko zara zeure monstruositatean?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.

Frantses bitxi batean zorionekoa nintzela erran zidan, goiz hartara arte gela guztiak hartuta eduki baitzituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Zorionekoa beti begirunez jokatzen duena; bihotz gogorrekoa zoritxarrean jausiko da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,14

Zorionekoa, bere mendekoen artean, nagusien artean balego bezain apal ageri den zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 127. orr.

Zorionekoa zu, ez baitut zuri liskar gehiagorik egiteko astirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Hortaz, berriro esango diat; zorionekoa hi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

Zorionekoak zure zerbitzariak, beti zure aurrean daudenak, zure jakinduriaren entzule!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Zorionekoak zuzentasunagatik sufritzen dutenak.  Elizen arteko biblia   1 P 3,13 tit

Ziur daude munduko mespretxuen bidez zorioneko izatera iritsiko direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 290. orr.

Edota agian inoiz injustua gerta daiteke gaiztoak zoritxarreko izatea eta zintzoak zorioneko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Oi zeinen zorioneko eta bedeinkatuak diren, ordea, Jainkoa maite eta Jaunak berak Ebanjelioan esana betetzen dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Zorioneko dago Xarrien, bai.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

Zorioneko nengoen; bozgorailuek, konektatu gabe egonik ere, aldean zuten kablea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Zorionekoa sentitu zen, hogeita bost urteko gizon gazte eta lerdena bere maiteñoa eta maitalea izateko zortea zuelako.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 49. orr.

Zorioneko jo izan du ordura arte bere burua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 153. orr.

Zorioneko dabil.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

Mutikotxo zorionekoa zaitugu, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Gehiago dira etsipen uneak, zorionekoak baino.  Berria - Kirola   2006-03-16

2 (bestelakoak)

-Zorioneko aroa eta zorioneko mendeak haiek, lehengo zaharrek "urrezko" izendatu zituztenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Zoritxarreko arazo beste zorioneko zerbitzu dago bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Duela bost milioi urte, zorioneko egun batean tente jarri eta bi hankan ibiltzen hasi ginen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Zorioneko neure ausardiez oroitzen naizelarik ere, ezin ausart ninteke horiek baliatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Gaixotasun eta atsekabe hauek zorioneko altxor horren bahikuntza dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

Zorionekoak, ordea, zuen begiak, ikusten dutelako, eta zuen belarriak, entzuten dutelako!  Elizen arteko biblia   Mt 13,16

Zorionekoak egun haiek...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.

Etxeko taldeari estreinako partidan irabaztea zorioneko kolpea izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-07-03

Zureak porrot egin bazuen ere, bada ezkontza zorionekorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Giza pentsamendua haren ernaldien ustekabe zorioneko bat baizik ez da, zoko batean gertatutako ustekabe igarokor, antzemanezin, lurrarekin batera desagertzera kondenatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Izanen duzula Valmonten itzulera zorionekoaren kausa nagusia izatearen poza.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 418. orr.

3 askotan aipatu delako, arazoak sortzen dituelako edo kideko arrazoiren batengatik nekagarria edo gogaikarria gertatzen dena. ik ditxoso 2.

Zorioneko zakila baino ez du buruan, eta ni bere zakilarekin joan egitea, eta ditxozko eiakulazio goiztiarra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 200. orr.

Badakizu nolakoa den zorioneko burokrazia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

"Zorioneko presa!", bota nuen nire artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.

Zorioneko txartelak, bere langileen gaineko informazio iturri paregabeak diren neurrian baizik ez zaizkio interesatzen gure gizonari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 49. orr.

Utziko diat zorioneko liburua irakurtzen -erantzun nion Mateori.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.

Erosi nuen bada zorioneko liburua, eta harekin batera etsipen dosi berri bat.  Berria - Harian   2006-01-26

Zer demontre ote zen zorioneko txostena?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.

Nik zure lekuan hitzak neurtuko nituzke, nik dakidala ez dut-eta zorioneko dirua aipatu telefonozko solasaldi laburrean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

-Tira, Ximu, gorde kemenak hire zorioneko kamioneta aurkitzen dugunerako, eta gida ezak gisan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Plazan hara eta hona ibili gara, zorioneko posterdendaren bila.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 261. orr.

Ez ziaten ezer irakatsi hire zorioneko polizia-eskolan?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.

Akiles horrek herrena izan behar zuela nahitaez, bestela aise harrapatuko baitzuen zorioneko dortoka hura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 98. orr.

Orain bi aste edo, nire bezeroa zorioneko ilehoriarekin oheratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

-Oraingo erregina Elisabet honen ahizparekin, Mari izeneko zorigaiztokoarekin ezkondu zuan, ba, zorioneko Filipe hau.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 65. orr.

-Zorioneko Inkisizioa! -esan nuen nire artean, eta Martin Mihurubikoaren gogora antzeko zerbait etorri ote zenentz egin nuen, begitartean izu keinu bat agertu baitzuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 194. orr.

Baina hori al da poetek hainbestetan goraipatzen duten zorioneko maitasuna?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus