Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziztrin 1 izond balio edo itxura gutxikoa. ik zirtzil; purtzil. (pertsonak)

Nondik datorkik harrokeria hori, sorkari ziztrin bat besterik ez haizen horri? ile kizkurreko gizon ziztrin bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 946. orr.

Begi txit santu haiek ez dute bekatarien artean inor ikusi ni baino ziztrin, kaxkar eta bekatariagorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 962. orr.

Ni haur elbarri bat baizik ez nintzen, arraioa, inori axola ez zitzaion peoi ziztrin bat.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 36. orr.

Bulegoetan paperak kopiatzeko erabiltzen diren funtzionario ziztrin horietakoa bailitzan tratatzen zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Ezin du ulertu zein printze ahaltsuk erabaki duen lurjabe ziztrin eta eskolagabe haien artean bizitzen jartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

-Menditar ziztrin batek, lau sos balio ez duen bidelapur batek, oraindik bibotea atera ez zaion mukizu batek zaldia lapurtu dit, irain egin dit.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 26. orr.

Lapur arrunt ziztrinak baino ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Rohango Zaldizkoek ia mukizu ziztrinak dirudite haien aldean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 51. orr.

Ziri ederra sartu zidak Sobakevitxek, doilor ziztrin horrek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 203. orr.

Zu horren polita eta ni berriz honen ziztrina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.

2 (bestelakoez)

Oilo ziztrin bat ere ez daukat etxean, horraino iritsi naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.

Zizare ziztrin nazkagarria!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Zergatik besteek gora egiten dute eta nik arrastaka ibili behar dut har ziztrin baten antzera?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.

Hortxe bizi da, etxe ziztrin horretan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Gela ziztrin horretan, hiru hankako ohe estu bat hormara hurbildu, eta lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Sagar ziztrin pare bat ere ez diezu emango?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Hiri ziztrina, denda ziztrinez eta jende ziztrinez betea, nik utzi nuen hiria bezalakoa.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Ibiltaria ardiei begira gelditzen da -zein erraz aurkitzen duten belarrik ziztrinena!-, eta ondorenean goraka egiten du arin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Labana ziztrin bat bera ere ez neukan eskura, sarrailarako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.

Dotorezia kontuetan hain zen kaskarina, ezen inoiz oihalik garestienak ziztrinenekin batera adabarazten baitzituen jantzi berean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Gaur ikusi dut iragarkia, ordu txikietan, tokiko telebista ziztrin horietako batean: [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 105. orr.

Gainerako guztiak beharrezko ez diren errepikapenak, alferreko azalpenak, ezeztapen eta erantzun ziztrin eta hutsalak maiz, erretorika eta poetika jokoak baino ez dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

Hara ailegatzeko bide ziztrin bat besterik ez dago.  Berria - Harian   2005-10-08

Aski arraroa zen ingelesek trebatu gabeko gizonak aukeratzea... baldin eta lan ziztrin baterako ez bazen, jakina.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 70. orr.

Ezkondu eta gero, baserriko irabazi ziztrina osatzeko-edo, fabrikan hasi zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.

Lanpostuak, neurri batean behintzat, txarrak eta ziztrinak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Gaztaroko episodio ziztrin horrek ez duela zerikusirik nire bizitza zitalaren gorabeherekin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 14. orr.

Tirada urriko eta banaketa eskaseko edizio ziztrin batean.  Berria - Kultura   2004-11-13

Motorraren edozein matxura ziztrin aski da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Hogeita sei urte ziztrin eta hemen hago Donostiara doan autobus patetiko batean sartuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

Zilegi zirudien pentsatzea gau batez bederen, gau ziztrin batez bederen, afaria iragarri aurretik joan zitekeela senarra bere burua txukuntzera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.

Bere kirol ibilbideko garaipen onenak egin zion ihes, segundo ziztrin bategatik.  Berria - Kirola   2004-06-22

Plazer istant ziztrin, minimo eta soilik a posteriori idealizatu hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.

Deusetarako balio ez duen justizia ziztrin hori.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.

Beren bizitza ziztrinen helburu bakarra gure zibilizazioa hondatzea duk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 96. orr.

Zergatik kondenatu heure burua hil artean giro ziztrin horretan bizitzera?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 378. orr.

Lotsagarria izan da limosna ziztrin batekin hain arazo larria estali nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Jokalariak hilabete mordoa daramate euro ziztrin bat jaso gabe.  Berria - Kirola   2004-03-18

Halako zera ziztrin bat ikusten zien etxerako epeka erosi zituen altzari politei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

3 (adizlagun gisa)

Arratsean, ziztrin jokatuko nuen baldin eta lanerako hautatzeko agerian utzi behar izan nituen gaitasunek ezertarako ez zidatela balio izan pentsatu izango banu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 14. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Izatez, asmo onekoa da, bere ziztrinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume ziztrin (3); etxe ziztrin (5); gela ziztrin (4); gelaxka ziztrin (3); gol ziztrin (3); lan ziztrin (3); peoi ziztrin bat (3); puntu ziztrin (4); segundo ziztrin (3); taberna ziztrin batean (3); urte ziztrin (3); zizare ziztrin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus