Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

purtzil 1 izond kaskarra, hutsala, arbuiagarria.

-Ene ahizpa Emiliani, zeina baita emazteki ezin nobleagoa, guti zen, beraz, zuretzat, baina emazteki purtzil hori ez...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 359. orr.

Emagaldu batekin elkartu zara, emakume purtzil batekin...  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.

-Tori, bai, bostehunekoa, baina utikan hemendik, ene etxean sarrera debekatua baitute zu bezalako atso zahar purtzilek...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 67. orr.

Bere lan bakarra harat-honat ibiltzea, tipo purtzil eta gixotekin hitz egitea xuxurlaka eta ni bazkaltzera eramatea espezial jaten zen jatetxe italiar batera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

Eta Méhudindarrak larrutzen zituzten, andrazko purtzil horiek, gizonen dirua besterik nahi ez zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Hi ume-purtzila haiz ene ondoan!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Salataria, purtzila, saldua, zikina, utik!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 184. orr.

Kontuz ibil hadi, purtzila, ez hago-eta ohituta!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

2 (gauzei buruz)

Sukaldeko mahaiaren gainera bota zuen paper purtzilari begiratu zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

Orduan, laurek elkar hartu zuten Quenu-Gradelletarren saltoki purtzil hartan gertatzen zenaren berri batak besteari jakinarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

Hura onuragarria zela sinets dezagun, zertzelada purtzil tustoa ezabatzen du, etsaikeriekin batera, denak lagun ginela eta funtsean bakoitzak bereizkeria zantarrik ez zuela esanez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Arimaren ilunpea, gogo-nahastea, gai purtzil eta lurkoietarako lera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Zuen askatasun purtzil ganorabako horrek?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 57. orr.

• 3 iz purtzileria.

Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren: ez zuten doterik behar [...] eta eskean bildutako purtziletatik bizi ohi ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.

Salerosketa-gune batean, beste hainbat purtzil-saltzaileren artean, jai-egunetako giro zaratatsuan...     «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Telefonoa ohe-mahaian dago, purtzil eta txirtxileria baso baten erdian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

4 mari-purtzil ik mari 32.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mari purtzil (4); purtzil hori (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus