Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antxetak jira eta bira zebiltzan jendetza ilun, zikin eta zirtzilaren gainetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.
Iruinsemeak ipotx zirtzil baten gisara ikusi zuen bere burua, armada gaitz horren erdian. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.
Soldadu axolagabe zirtzil bilakatu omen ginen, eta berak jarraraziko omen gintuen sasoi betean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 154. orr.
Zertan ari da jende zirtzil hori? Elizen arteko biblia Ne 3,34
Eta nor naiz ni, har guztiz zirtzila eta zure morroi ezereza? Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.
Beren maitasun, nahikunde eta desira guztiak sorkari zirtziletan jarriz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.
Koinatua diat suge zirtzil hori, baina ez nikek haren askatasunaren ordainean sos bat ere pagatuko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.
Halakoa, ezer onik egin ez eta besteen egite onak lardaskatuz, guztientzat pertsona zirtzil eta mespretxagarri bihurtzen baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
CFDTk «nagusi zirtzilen egitate larriak, errespetu falta eta bortizkeria soziala» gaitzetsi zituen. Berria - Ekonomia 2004-03-05
Ala Jainkoa, zirtzil horrek ere bazian ehiza bukaerako turutari itxarotea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.
Zirtzil edo alfer talde bat bagina bezala tratatzen gaituzte. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 387. orr.
Bat-batean eta ustekabean zalu igarotzen baita lekutako herrixka zirtzil baten aldamenetik bere urrezko tresneriarekin, zaldi ezinago ederrekin eta kristal dirdaitsuekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.
Opel Corsa zirtzil bat zen, zuria, modelo zaharrenekoa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 27. orr.
Altzari artistiko finenak eta trepeta zirtzilenak nahas-mahas. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.
Bi dama zituen poema zirtzil horrek protagonista. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 163. orr.
Aski azalpen zirtzila eta funtsik gabea zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.
Enplegu zirtzil bat eman zioten, urtean hogeita hamar edo berrogei errublo lansari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.
Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Ez duk asmatzen ahal zer prezio darabilten alokairu zirtzil batengatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.
Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Egunaz edo berdin gauaz, aro ederrez edo euri zirtzil baten pean. Herria 2005-03-03
Oinutsik dabiltza, jantzi zirtzilez janzten dira eta hutsa da jaten dutena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.
Aita, berriz, hiritik urrun bizi dut, txiro, lurrean lo eginez eta arropa zirtzilak jantziz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.
Beretzat tunika zirtzil eta latz bat atondu zuen, eta uhala kendu eta soka bat hartu zuen gerrikotzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 508. orr.
Blusa zirtzil batez jantzia, sukaldeko morroi bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.
Oraindik hotz egiten baitu zirtzil hauek jantzirik abiatzeko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 123. orr.
Neska ohean etzan, eta soinean zeuzkan zirtzilak erantzi zizkion segidan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.
Bai zentzugabea nik negu osoa halako zirtzilak jantzita eman izana! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.
Itasoan, ontzikoek arropa guztiak kendu eta zirtzilez jantzi ninditean, oraintxe ikusten nauan gisan, esklabutzat erabiltzeko asmoz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 104. orr.
Zirtzil zikinez jantzi zuen; orein baten larru zaharkitu bat ipini zion gainean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 96. orr.
· Aurkitu du hainbat urtetan amesten zuen harri filosofikoa, edozein zirtzil urre bihurtzeko formula. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.
Euriteetan, serio-serio paseatzen ziren, zirtzila zerion guardasol ikaragarri handi baten azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.
Gertakizun haren ondoren hasi ziren indioei ikasitako teknikaz arto-hostozko zirtzil haiek egiten, eta zirtzilen trukean erosten zituzten aldian aldiko kapritxoak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
Zirtzil-saltzaile hura bilatuko bagenu... Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 49. orr.
· Soldaduburuak, apal gaineko arto-zirtziletan erreparaturik, haien prezioaz galdetu zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.
Indioenak bezalako arto-zirtzilak! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.
Ihauterietako pertsonaiak, Hartza, Zirtzilak eta Antzerkilariak. Herria 2005-09-29
Zirtzilak aldiz Zanpantzarren adixkideak dira, neguaren mezulariak, nola nahika doatzi eskuin ezker, lizunkeria eta gaixtakeriaren sustatzaileak dira, gorriz eta beltzez jauntziak, arrabots ainitzekin. Herria 2003-02-27
Berez, zirtzila herritar zikin bat da, basa eta gaizki ikasia. Berria - Kultura 2006-02-25
Uztaritzeko 12 bat gaitero eta 30 bat danbor jotzailek lagundurik, 80 bat zirtzilek karriketan dantzatuko dute. Berria - Kultura 2004-02-20
Aurtengo ihauterien gaia izanen da "Zirtzilak Zintzoen kontra". Herria 2003-02-27
Mari-zirtzil alaena! -oihu egin zuen ahots batek leihotik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.
-Etorri hona, mari-zirtzil alaena... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.
-Hara, laztana, neuk esango diat, baina uste diat mari-zirtzil banda osoa bat datorrela: bihotz-bihotzez eskertuko diagu beti... beti-beti. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 116. orr.
Mari-agintzaile bat haiz eta mari-zirtzil bat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.
arropa zirtzilez (3); mari zirtzil (4)