Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtzilatu, zirtzika(tu), zirkikatzen (13 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean) 1 du ad birrindu, desegin. ik zirtzikatu; zirtzildu.

Hirurok, talde iraultzaile bateko burkideek, poliziak asmatutako gezur eta esamesetan asfixiatuta bukatu genuen; ez bonba batek zirtzilatuta edo tiro batek lurrera botata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

Txikituta eta zirtzilatuta nagon ospitaleren bateko ohean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 86. orr.

Borrokan egin dinagu, bi aulki erori eta kristalezko atea zirtzilatu egin dun.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

Balak kristala zirtzilatu eta bihotzari erdian jo zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

Heriotzaren haranean ibilia zen zaldiz, zirtzilaturik eta dardarka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.

Haginka zirtzilatu nahi banindu bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 123. orr.

Saio guztiak, esperantza guztiak, ispilukeria guztiak, behin eta berriz apurtzen eta zirtzilatzen dira kalexka hauen egunerokotasunaren, ezdeusaren, epika faltaren kontra.     «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

-Lehorrean eta siku -izan zen jasotako erantzuna, Santosena ematen zuen ahots zirtzilatu batez-, ondo-ondoan aditzen ditut haren marrantatxo alaiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus