Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirtzildu, zirtzil(du), zirtziltzen (30 agerraldi, 14 liburu eta artikulu 1ean) 1 da/du ad birrindu, desegin. ik zirtzikatu; zirtzilatu.

Susmoa baitut, mendetako susmoa, ongia eta gaizkia norberaren baitako mugarriak direla, eta gaizkiak, gehienetan, neurri guztiak hautsiz eta gaindituz, ongia menderatu, azpiratu eta zirtzildu egiten duela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 205. orr.

Fama da deabru zaharrak metodo berriak darabiltzala Salamancako unibertsitateak sinbolizatzen duen sistema katolikoaren ortodoxia zirtziltzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.

Esan ziona laburtu zuen oraingoan, etsaien adorea apaltzeko, haien morala beheratzeko, haien espiritua zirtziltzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

Erraiak kiskaltzen ari zitzaidan zalantza zirtzildu nahi izan nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

Edozein modutan, kontua da ordurako guztiz zirtzildua zegoela denda: ez zen gelditzen oinetako bakar bat osorik, betunik gabeko paretarik, erreminta bat bere kirtenarekin, ezer bere tokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Ez zutela etsi Angelok zeukan irrati klandestinoa aurkitu eta zirtzildu zuten arte. Maitasunaren txalupa eguneroko bizitzaren aurka zirtzildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Eta lepoa zirtzilduko diat...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.

Ulisesek ziklopeari begi bakarra zirtzildu zionean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.

Konpontzeko zeuden oinetakoak eta konponduta zeudenak, denak zirtzildu genituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Lurrean estalkiak zirtzilduak, intsektuz beteak, zikinak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

2 (arropez edo mintzatuz)

Ahuspez gelditu zen Museoko zuzendaria, trajea ordurako zirtzildu eta zikindua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 216. orr.

Arropa guztia zirtzilduta zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 251. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Itxurarekiko balizko kezka hura ez zetorren bere artilezko jertse zirtzilduarekin, bere utzikeriarekin, bere zarpailkeria orobatekoarekin bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.

Iduri zuen bere aurpegiari halako distira bat zeriola, zeinak jantzien urradurei inportantzia kentzen zien eta bai alkandorako petxera nabarmen higatuari eta marra zuri eta gorriekiko korbatari, iduneko zirtzilduaren inguruan.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.

Garagardo botila eta sardina-pote zirtzilduak pilatzen diren lekua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 211. orr.

Beren itxura zirtzilduengatik ez balitz, inork ez luke esango bisitari haiek turistak ez direnik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus