Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kontatu egin nion, braustadan, neure lagunarena, nola ezin izan zuen gehiago eutsi eta nola aurkitu genuen: ate hertsien atzean, beharrik, zeren bestela zopiloteek asto hila bezalaxe zirtzikatuko baitzuketen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.
Une bakar batez ere tutik sinetsi ez arren, bera kontsolatu egin behar, dagoeneko amildua, zirtzikatua eta Ezezaguneraino ikaztua sentitu izan banintz bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.
Txakurrek alde egindakoan, ate gabeko etxe bat izanen dute, beren jantziak, liburuak eta gauzak oro lurrean nahas-mahasean zirtzikatuak, eta abokatu batengana joanen dira lasterka. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.
Kiratsa darie, besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik, itsusiak ere badira, eta beti saldoka topatzen dituzu, uxatzen ere nahiko lan lanean ari baldin badira, alferrik dituzu orduan zure bozina-jotzeak oro: gehienez ere hegoak astindu eta sarraski zirtzikatuaren inguruan hasiko zaizkizu jauzika. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.