Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zin 1 iz Jainkoaren, norbere ohorearen edo kidekoen izenean egiten den hitz ematea.

Zin batek ondorio berberak ekarri behar dizkie hitza eman duten norbanako guztiei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 236. orr.

Asaldura baten mende daudelakoa egiten dute, edo sumindura baten mende, isilarazi beharrekoa erregu kartsuen bidez, gezur, zin eta promesen bidez.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 34. orr.

Ez nire promesak ez nire zinak sinesten dituzu: hots bada!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Hau da zinaren eragina: naturaz emandako hitza haustera jarrita dauden gizonek izan dezatela beldurtzeko motibo handiago bat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 95. orr.

Zuk jokatu duzun bezalaxe jokatuko dut nik ere zurekin, zina mesprezatu eta ituna hautsi baituzu.  Elizen arteko biblia   Ez 16,59

Zartailuz trataturiko gizateria, oinpean erabilitako justizia egunen batean mendekatzeko egin zituen zinak berpizten zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Zin hari zor niolako, halatan, leialtasuna... zeren zin hura behin hautsi izanak ez baitzemaidan berriro hausteko eskubidea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 343. orr.

Boz hark erran zidan ezen ene ohorea [...] jokoan zegoela eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez bainengoen zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.

Leial eta fidel, zin guztiak beteko ditu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Hara, gaur beteko dut zin hura!  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,30

Ez duzue atsedenik izango harik eta zina bete arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 59. orr.

Guk eutsiko diogu eginarazi diguzun zinari, zuk honako baldintza hauek betetzen badituzu: [...].  Elizen arteko biblia   Jos 1,17

Salatzailearen esku zegoen salatuaren zina onartzea, kaltea edo iraina barkatzea haren esku zegoen bezala.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 206. orr.

Jesusen Bihotzaren irudiari begira zina errepikatzeko eskatu zion emakume zaharrak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 33. orr.

Kandela piztuak eskuan ditugula zutitu eta bataioko zinak berritu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 254. orr.

Ez dut neure zinaz eta zurekiko zerbitzuaz libratu nahi, zuk bizirik irauten duzun artean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 117. orr.

Diputatu karguaren zina bukatzean kartzelara eraman zuen esaldia bota zuen: [...].  Berria - Mundua   2004-04-22

Har ezazu orobat neure ezein egintza ezkutatuko ez dizudalako zina.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 333. orr.

Noiz eta gure sekeretuaren zina odolez sinatu baikenuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Hitzaren bidez makurtarazi zuen zigortzailea, gure arbasoekin egindako zin eta itunak gogoraraziz.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,22

Zin horrek ez zuen zerikusirik gerora ezarri ziren omenaldiekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Ez daude zin horri lotuta, inor ez baitago zilegi ez dena egitera derrigortuta.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 87. orr.

Uko egiten diot zin horri, eldarnioan egina baita.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

Zin horretan fidaturik, atera ziren gotorlekutik. Zein interes izan dezake pertsona honek zure zin horretan?  Elizen arteko biblia   1 M 6,61

Zin hark behartzen eta obligatzen ninduen osabari eman hitza ahalik eta hobekien betetzerat eta osabarekin leial izaiterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 197. orr.

Euskaldunaren beste seinale bat da zintzotasuna, egiaren errespetua, hitzaren balioa eta zin eginaren giltza, hots, zinaren beharrik eza ere, oro har.  Herria   2005-07-07

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Banekien, bai, ene gaixo batekin era hartan jolastu nahi izatea zin hipokratikoaren kontrakoa izan zitekeela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Nork esan lezake nola erreakzionatuko duen batek, emandako zin intimoa profanatzearen ikusle gertatuta?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 255. orr.

Promes horren gaineko zin solemne batek ez ziola beroni buruzko azalpen gehiago ematen uzten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Zuen zin desorekatuak sekula baino eskubide gehiago ematen dio horretarako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 236. orr.

Zeren eta osabarekin sekeretu batek lotzen baininduen, eta odolezko zin batek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

Nik ezin dut hautsi halako zina.  Elizen arteko biblia   Tb 9,3-4

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horregatik, toki hari Beer-Xeba deritzo -hau da, "Zin-Putzu"-, bertan biek zin egin zutelako.  Elizen arteko biblia   Has 21,31

Hots, Ofelia, ez sinetsi haren zin-agintzak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

Ez, esku hau zin-lekuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

Are kontu handiagoz epaitu dituzu zeure seme-alabak, berauen gurasoei, zin eta itun bidez, promes ederrak egin zenizkielarik.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mesprezatu eta ituna hautsi duelako.  Elizen arteko biblia   Ez 17,19

Etengabe berritzen zenidan aspaldi emandako maitasun-zina, eta nik hona etortzerik ez banuen zu niregana joango zinela ziurtatzen zenidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Hipokrita agerrarazten bertutea [...] ezkon-zinak bilakarazten dadolarien juramentuak bezain faltsu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Zubietako berreraikuntza zinaren 150. urteurrena ospatzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarikazio-zina ordaintzeko dirua harturik, Balaamengana joan ziren eta Balaken mezua adierazi zioten.  Elizen arteko biblia   Zen 22,7

Aitor-zin hartaz konturatu ziren epailariak eta honela zioten: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 184. orr.

• 5 izond zinezkoa.

Hartzen dut xede zin bat zu gehiago ez ofentsatzeko eta zure borondateari amore emateko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 140. orr.

6 zinetan (41 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean) adlag benetan, zinez.

Zinetan hartzen zuten poeta izatearena.  Berria - Harian   2005-12-06

Bere jatorrizko aberria aitortzen zuen garbi, eta, honen abizena eramanez, zinetan goraipatzen zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

Harrigarria da zinetan, esnearen eta hortzaren artean, gizonak miloika urtetan ikertu duen lotura miragarria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Bai, zinetan, oro diot irakatsi, baita atsegintasunak ere!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

Gure aitak ez zuen inoiz ulertzen zein ziren zinetan iraultzaileak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Ez dago aspalditxotik zinetan euskal herri dei daitekeen zerbaiten antzik duen gauzarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Irrigarria zinetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 286. orr.

Esaldi zinetan ergelak, amets ergelenean ere amesten ez dituzunak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Susmoa hartzen zuen informatzaile ospetsu hura, zinetan, ez ote zen izanen esku-irakurle bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 179. orr.

7 zinez (2673 agerraldi, 194 liburu eta 1016 artikulutan) benetan.

Zinez, ez dugu zorte onik Euskaldunek Frantziako buruzagiekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Zinez, jauna, ez duzu ikusi?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 114. orr.

Zinez egoera arraroa baitzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 185. orr.

Bai, egun zinez ederra izan da aurtengo Herri Urrats.  Herria   2004-05-13

Baina, zinez, ez zuen haietan arreta handirik jarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Mutil gazte zinez eder galantak eseki egin zuen entzungailua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 122. orr.

Zinez berezia eta zinez hunkigarria.  Herria   2003-03-10

Doktor Nafarrari ezarri zioten gaztigua zinez garratza izan zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Nazio horiek zinez izpiritu diferenteak badituzte ere, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

Jendea zinez artega eta bere onetik aterea ikusi dut, opor hasiera honetan oraindik ere urtean zeharreko egonezina kendu ezinik balute bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 62. orr.

-Gauza zinez larriak gertatzen ari dira gure erresuman -abisatu zuen-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Porrot zinez erabatekoa da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 532. orr.

Zirrararen zirraraz, zinez maitemindua sentitu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.

-Zinez oporretan joan den seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

Zinez izatea daukan izakia; bere baitan era aldaezinean dirauen substantzia signifikatzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Zinez, jauna, mila esker.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 235. orr.

"Udaberria Parisen!”, dio berak irriz, eta zinez ulertezina da zergatik ari den beti barrez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Arnheimen tesia interesgarria da zinez, hark atxikitzen dion orokortasunagatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 143. orr.

Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Zinez geneuzkan harrapaturik barruko soldadu errepublikarrak, beren gotorleku monastikotik inora ezinik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Gudukatzea beharrezkoa zen beraz, ikusteko nor zen zinez hoberena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.

Damu dut, zinez, zu mindua.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.

Bai, zinez uste dut balio duela istorio horiek idatziz kondatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 82. orr.

Bainan zinez pentsatzen dut badirela jendeak dohain bereziak dituztenak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 10. orr.

Gizalegekoa da ostatu eskaintzea; ez zait batere gogaikarri, zinez esaten dizuet.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Hola ez dago, zinez, azterketa patxadaz gainditzeko modurik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 161. orr.

Inork ez dizula zinez laguntzen, inor ezin duzula hartu zinezko laguntzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.

Egiaztatzeko ea zinez sekretuki bidalia zion bere txostena Erregeri, ala Erromako edo Trentoko bideetan ateraia zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Merkatu giroa zinez.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 238. orr.

Xoragarria zinez!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Amaren harrotasuna biderkatzen zuen nekatto polita ematen zuen, zinez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Pozak airean nengoen, zinez: bai karta hura jaso nuelako, eta bai Zesareori egindako opariagatik ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 150. orr.

8 zinezko ik zinezko.
9 zinpean adlag zinaren azpian.

Torturapean egindako aitorpenak ez du balio, baldin eta hura amaituta gero erruztatuak ez badu berriz zinpean baieztatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Emazteak laineza eta harrokeria horregatik errieta egin zionean, adierazpen horiek zinpean egin zituela gogorarazi zion Wrightek, egia esan beste erremediorik ez zuela izan.  Berria - Kultura   2004-12-07

Norbaitek, ikusiz nahiz entzutez lekuko izan eta, zinpean aitormen egitera deitua izan delarik, dakiena aitortzen ez badu, bekatu egiten du eta errudun bihurtzen.  Elizen arteko biblia   Lb 5,1

Besteren lekukotasuna onartezina da, hitzen aipamena egiten zaion lekuko hori ez baitzen zinpean mintzo eta ez baitago epailearen aurrean galdeketa egin diezaioten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

10 zinpeko ik zinpeko.
11 zin hausle ik zinausle.
12 zin egin ik zin egin.
13 zin eginarazi ik zin eginarazi.
14 zin eragin ik zin eragin.
15 zin eta zin

Eta, sinisten ez badu, zin egingo diot nik; eta bera ere zin eta zin hasiko balitz, berriz eta berriz egingo diot nik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

· Beharbada, eta zin eta zin hau dela bide, berriz ni mandatari bidaltzeko gogoak kenduko dizkiot erabat  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 125. orr.

16 zin hauste ik zinauste.
17 zin-hitz (orobat zinitz g.er.)

Jabeak haren zin-hitza onartuko du, eta hark ez du ordaindu beharrik izango. Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza.  Elizen arteko biblia   Ir 22,10

Ez dezala aurretik egin agintzaririk ez zinitzik, ongi pentsatu gabe eta itsumustuka.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Saminaren zein bozkarioaren, bi-bien indar-olde bortitzak sentimenduokin batera ditu suntsitzen bihotzeko zin-hitzak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Saulek honelako zin-hitzez mehatxatu baitzuen jendea: "Madarikatua ilunabarra baino lehen, neure etsaiez mendeka nadin arte, zerbait jan dezana!".  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,24

Nire ahaideengana joan eta ez badizute emaztea eman nahi, zin-hitzetik aske geratuko zara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Frantziskok eta beronen lagunek zin-hitz nagusiz berresten dute betiko adiskidetasun eta leialtasun ituna dama Pobretasunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

Erlijio-zinitzak -mendetasuna, pobrezia eta garbitasuna- goratu eta aginduez gaindiko beste perfekzio-botoak ere bai.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

18 zin-zinetan zin-zinez.

Antje ttikia hartu eta airean jaso nuen, zin-zinetan bahitu nuen nire besoen artean, eta lasterka hasi nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Hara Santxo Panza, zaldun ibiltariaren hitza zin-zinetan damaizut, bi egun pasa baino lehenago [...] eskuratu behar dut, edo nire eskuek ez dute onik izango.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Hartu nuen zure karta, nire bihotzeko Santxo, eta, kristau katoliko naizenez, zin-zinetan esaten dizut, oso gutxiren beharra nuen pozak zoratzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 192. orr.

19 zin-zinez adlag

Eta zin-zinez beldur naiz ez ote duen osasuna galduko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 313. orr.

-Zin-zinez, jaialdi koskor hau xarmangarria da! -esan zuen Alcide Jolivetek atsegin antzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Handik beha paratzen nintzen anitzetan, ameslari, iduriturik ezen itsasoa zin-zinez zela libertatearen lurraldea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.

Hassanek ez zuela esandakoa benetan sinisten, baizik eta sinistu egin nahi zuela, zin-zinez saiatzen zela horretan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Espainia ez da egundo sinesgarri izan guretzat (sekula izan ote da, zin-zinez, inorentzat?).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Zeren ene gihar-hezurrek ez baitzuten orduan, zin-zinez, ardit bat ere balio.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Baina horra non jaun bizkondea zin-zinez handi agertu den.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.

20 zin-zinezko izlag

Funtsean Euskal Herriko Erdi Aro anakronismoz jositako batean kokaturiko zin-zinezko euskaltasunaren krisia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.

Harik eta sugeak borrokan hasi eta Aaronenak egiptoarrenak irentsi zituen arte, frogatzen zelarik, gisa hartan, ezen israeldarren Jainkoa zela egiazko eta zin-zinezko, eta ez egiptoarrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

21 zinak eta minak estuasunak, arazoak.

Zinak eta minak ikusi zituen Idisoro zaharrak Napumoceno jauna konbentzitzeko ez zela bere asmoa inor iraintzea. Haren zinak eta minak!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 85. orr.

Zazpi orenen buruan oraino trantze berean zegoen, zinak eta minak ikusiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 206. orr.

Eta orduan izan zen triskantza, eta orduan izan ziren zinak eta minak eta oihu erdiragarriak!”Argitu" zerbitzua, hain zuzen erakustokia hetsi baino urte pare bat lehenago sortua da, ezagutu ditu beraz museoa hetsirik zen 12 urte beltzak eta hala ere garatu da zinez eta minez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.

Bera hilda, ordea, nork maite hau hi zinez eta minez?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 239. orr.

Nola sentitu nuen nik mementu hartan osaba Joanikot, neure zinezko eta minezko aita balitz bezala, ene aita eta ene laguna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

Hain baitira haren hitzak zinezkoak eta minezkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 424. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zin bat (4); zin batek (4); zin baten (3); zin faltsua (3); zin hau (10); zin hau egin (5); zin hitz (5); zin hitz hau (4); zin hitza (17); zin hitzak (5); zin hitzetik (5); zin hitzetik aske (4); zin hitzez (5); zin hori (8); zin horretan (3); zin hura (3)

zin zinetan (5); zin zinez (23); zin zinezkoa (3)

bere zina (4); egindako zina (4); gezurrezko zina (3); karguaren zina (24); karguaren zina egin (12); karguaren zina egingo (3); karguen zina (3); konstituzioaren zina (4); leialtasun zina (10); leialtasun zina egin (3); madarikazio zina (3); nire zina (4); presidente karguaren zina (7); zina bete (5); zina hautsi (5); zina mesprezatu (4)

egindako zinak (4); zinak egin (3); zinak eta minak (7)

zinaren bidez (3)

zinetan esaten (3)

aberatsa zinez (4); argia zinez (3); bai zinez (31); berezia zinez (3); ederra zen zinez (3); ederra zinez (9); egiaz eta zinez (3); gaitza zinez (5); gazte zinez eder (3); goxoa zen zinez (3); hain zinez (6); handia zinez (3); harrigarria da zinez (3); harrigarria zinez (3); hau zinez (7); herriak zinez (3); hori zinez (21); horiek zinez (5); horrek zinez (4); hots zinez (4); hots zinez ikusgarri (3); hunkigarria zinez (5); ikusgarria zinez (3); partida zinez ederra (3); zeren zinez baitzen (3)

zinez aberatsa (9); zinez aberatsak (3); zinez agertu (3); zinez ari (9); zinez arraroa (8); zinez arraroak (4); zinez arratsalde (3); zinez arratsalde goxo (3); zinez artixta (3); zinez atsegin (6); zinez atxikia (4); zinez bainan (4); zinez bainengoen (3); zinez baitzegoen (3); zinez baitzen (4); zinez baitziren (4); zinez balio (10); zinez balio du (3); zinez balios (4); zinez balios bat (3); zinez baliosa (3); zinez behar (12); zinez behar du (3); zinez beharrezkoa (4); zinez bere (5); zinez berezia (7); zinez berri (3); zinez besta (9); zinez bi (3); zinez bitxia (7); zinez bitxia da (3); zinez bizi (8); zinez biziki (4); zinez da (14); zinez diot (11); zinez diotsuet (12); zinez diotsut (19)

zinez eder (12); zinez eder bat (3); zinez ederki (5); zinez ederki iragan (3); zinez ederra (37); zinez ederra da (3); zinez ederra izan (5); zinez ederra zen (3); zinez ederrak (8); zinez egia (3); zinez egiten (3); zinez egun (6); zinez erakargarria (3); zinez ere (5); zinez esan (18); zinez esan daiteke (5); zinez esan dezaket (7); zinez esaten (6); zinez esaten dizut (3); zinez eskertuko (3); zinez eskertzen (3); zinez espero (4); zinez estimatzen (4); zinez eta (56); zinez eta benetan (6); zinez eta egiaz (8); zinez eta minez (9); zinez euskal (6); zinez ez (12); zinez ezin (5); zinez ezin onetsia (3); zinez gaitza (3); zinez gaizki (3); zinez gau (4); zinez gauza (3); zinez giro (3); zinez gizon (5); zinez gogorra (3); zinez gogotik (3); zinez gogotik ari (3); zinez goxo (4); zinez goxoa (7); zinez goxoak (3); zinez gure (5); zinez gustatu (5); zinez gustatzen (3); zinez hain (3); zinez hala (4); zinez halako (3); zinez handia (5); zinez haren (3); zinez harrigarri (4); zinez harrigarria (14); zinez harritzekoa (4); zinez harritzen (3); zinez hartu (4); zinez hartu behar (3); zinez hauta (3); zinez herrikoia (3); zinez holako (3); zinez hor (4); zinez hori (4); zinez hunkigarria (7)

zinez ikusgarri (4); zinez ikusgarri koloretsu (3); zinez ikusgarria (5); zinez ikusgarriak (3); zinez ikusi (3); zinez ikustekoa (4); zinez interesgarria (5); zinez izan (15); zinez izan baitzitekeen (3); zinez izan behar (3); zinez izigarria (6); zinez izugarria (4); zinez jende (6); zinez joko (4); zinez konturatu (3); zinez lan (5); zinez langile (3); zinez langilea (4); zinez larria (4); zinez latza (3); zinez maitatua (3); zinez maite (23); zinez merezi (8); zinez meza (3); zinez mingarria (3); zinez miresgarri (3); zinez miresgarria (6); zinez nahi (12); zinez neure (3); zinez ni (3)

zinez ohargarria (3); zinez ona (7); zinez onak (4); zinez ongi (7); zinez ontsa (4); zinez ote (5); zinez paregabea (4); zinez partida (11); zinez penaturik (3); zinez pentsatzen (5); zinez plazer (3); zinez pollita (9); zinez s (3); zinez saiatu (3); zinez sentitzen (5); zinez sinesten (5); zinez sinetsi (3); zinez tristea (3)

zinez ulertezina (3); zinez uste (25); zinez uste du (4); zinez uste dut (5); zinez uste nuen (3); zinez xoragarria (4); zinez zegoen (3); zinez zela (3); zinez zer (9); zinez zer den (3); zinez zerbait (4); zinez zinez (3); zinez zoriontsu (5)

zinezko eta minezko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus