Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinauste (orobat zin hauste) iz egin den zina haustea.

Erabateko nahaspila da dena: odol-isurketa eta hilketa, lapurreta eta iruzurra, ustelkeria, desleialkeria, gizarte-gatazkak, zinausteak.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,25

Jainkoari egiten zaion dei solemnea, kontzientzia behartzen duena egia esatera, zinauste zigorpean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Zeren eta printze horrek izpirituko krimen asko onartu baitzituen, hala nola, Napoliko apezak mindu zituzten haren zin hausteak, sakrilegioak eta heresiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 140. orr.

Halako maitasuna bainuke nik zin-hauste eta saldukeria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus