Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Solidarioek zinpekoa "bortizki jo" zutela zabaldu zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 54. orr.
Zinpekoen arduradun zen Protecsa enpresaren aurkako salaketa jartzea erabaki zuten. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.
EHUn dagoen giroa horren tenkatua ez egotea lortu beharko luke, hainbeste zinpeko eta polizia gabe. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Guardia Zibilak, Foruzaingoak eta zinpekoek zaindu dute ingurua eraikitzen hasi zirenetik, inor ez hurbiltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-02
-Kontularia naiz, eta zinpeko kontularia izatea espero dut. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.
«Susmoak baino gehiago» dira, hala ere, zinpeko guardien azalpen idatzietan oinarritzen baita txostena. Berria - Kirola 2004-09-17
Obrak zaintzen zegoen zinpeko guarda lotu zutelako. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Zinpeko guardiak gogor ari ziren bezeroetako baten kontra, eta, une batean, auto batek bezero hori jo zuen, eta bertan hil zen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 126. orr.
Zinpeko zaintzaileen ahalegin kalapitatsuak alferrikakoak izan ziren. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 176. orr.
Arineketan hastekotan zen zinpeko zaindari horietako bat baino ez zela ohartu zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 257. orr.
Zinpeko zaindaririk ez harmailetan, beharrik ere ez. Berria - Kirola 2004-07-29
Zinpeko adierazpen bat bidaliko ziola eskaini zion. Preso egondakoaren beraren edo presoaldi kiden zinpeko testigantza frogatzat hartua izatea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Ez al da zure erantzukizun gorena, zure ardura nagusia, zure zinpeko eginkizuna, horien bizia errespetatzea ez ezik, euren bizia salbatzen saiatzea indar, kalipu, kemen eta adimen guztiarekin? Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 117. orr.
Uste dut pentsaera horretatik sortu dela oraindik ere egun Ingalaterran duten usadioa, alegia zinpeko guztiek iritzi berekoak izan behar dutela heriotza-zigorra emateko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.
Indarkeria eta armen erabilera larrigarri gisa hartu dituzte zinpekoek. Berria - Euskal Herria 2004-05-20
Beste inoiz ere eten behar izan zuten auzi-saioa, zinpekoetako batek komunera joateko baimena eskatu zuenean, esate baterako. Berria - Harian 2005-06-16
Joan zen astean, Marc Dutroux pederastia sareko buru izan zela ebatzi zuen zinpekoen epaimahaiak. Berria - Gaiak 2004-06-23
Atxilotu, auzipetu, eta hortik aurrerakoa beraiek eman nahi dioten egurraren arabera etorriko da, eta hori epaile-zinpekoen baitan egongo da. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.
Hiru akusatuen defentsak abizen euskaldunekorik ez zuen nahi zinpeko epaimahaikideen artean, eta halaxe eskatu zion auzitegiari. Berria - Harian 2005-06-16
Akusatuen deklarazioak entzun eta gero, Armadaren kuartel batera eraman zituzten zinpeko epaimahaia osatzen duten hamabi lagunak. Berria - Gaiak 2004-06-11
Zigor Auzitegiak ez zuen ebazpenik plazaratu nahi izan 2001eko ekainaren 29an, lege-haustea izatekotan izaera politikoa zuela argudiatuta, eta horiek soilik zinpeko epaimahai batek juzka zitzakeela. Berria - Mundua 2004-03-20
Zinpeko epaimahai batek errugabe jo zituen Diallo tirokatu zuten lau polizia zuriak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.
zinpeko epaimahai (5); zinpeko epaimahai batek (3); zinpeko epaimahaia (9); zinpeko epaimahaia eratzeko (4); zinpeko epaimahaiak (4); zinpeko epaimahaiarekin (3); zinpeko epaimahaiaren (4); zinpeko guardia (6); zinpeko zaintzaile (5)