Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientzia (orobat zienzia g.er.) 1 iz helburu eta metodo jakin baten arabera gauzatzen diren sailen multzoa; horrelako ezaguera-sail bakoitza. ik jakintza.

Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta: literatura, filosofia, zientzia eta teknika.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Harentzat, aljebra ez zen zientzia, metodoa baizik: metodo unibertsala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Segur aski ere, zientzia da gizartearen historiako kultura eraikin politena, ederrena, baliosena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Zientzia da xakea, baina baita poesia ere, eta hiria, eta labirintoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

-Zenbaki oso eta arrunten zientzia da aritmetika: 1, 2, 3... Aljebra, berriz, ekuazioen zientzia da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Trigonometria itzalen zientzia dela esaten da batzuetan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri dena eta posible dena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

Izan ere, zientzia gogoeta etikoaren aurretik ibili da beti.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Kontzientziarik gabeko zientzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

Galileo zientziaren alde hil zitekean, baina zientziaren alde bizitzea erabaki zian, eta, hargatik, zientzia irabazten atera zuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 264. orr.

Zientzia egitea ez da merkea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Azken batean, zelan operatzen du zientzian indukzio hedatzaileak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Mende hau izan da, XVI.a Berpizkundearena izan zen gisa, zientzia eta teknologiaren mendea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 17. orr.

Duda-mudan jartzen dira zientziaren eta teknikaren abantailak, ekologia goraipatzen da, kapitalismoa maiseatzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Ez al zen zientziaren ikuspegitik zentzugabe samarra herriaren bidegabekeriak ikusita sartzen zitzaion amorru hura?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Zientziaren Filosofia estandarraren orientabideak zientziagintzaren berariazko emaitzari begiratzen dio, hots, teoria zientifikoei.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Nola, halere, jokatzen ziren esperantzaz beterik geroari buruz, ikusiz zer urrats haundiak egin zituen zientziak XX. mendean.  Herria   2005-09-29

Modua errazteagatik edukia sinpletzeak ez luke barkamenik izan behar zientziaren munduan, iruzur egitea bailitzateke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Hark ezarri ditu sendo bere lekuan betiko Egia eternoa eta azkeneko Ongia, mendebaleko kultura eta zientziako razionalitatearen harroin metafisikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta zientziako artikulu guztiak ere euskaraz?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Aita kuxkuxean ibiltzen zen nire liburuetan, historia, geografia eta zientziakoetan batez ere.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Zientziak huts egiten zionean, emakume intuizioaz baliatzen zen Marga nire inteligentzia maskulinoak eragotzia zuen lekuraino iristeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Logika eta Zientziaren Filosofiako katedraduna da.  Berria - Harian   2005-12-17

Zientziaren eta humanitateen artean zubia eraiki behar zela.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Zientziak eta letrek elkarrizketari ekin diogu, beharturik bada ere eta elkarrenganako mesfidantza gora-behera.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Nobeletan aurkitu dut zientziaren poesia.  Berria - Kultura   2004-05-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zientzia modernoaren benetako hastapena, hain zuzen, galdera mota bat egitetik -nondik dator unibertsoa?, zerez egina da materia?, zer da bizitza?- beste honelakoak egitera pasatu izanak markatzen du: nola gertatzen da harri bat erortzea?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 169. orr.

Sobietar genetistekin eztabaidan ari zela, ez zituen sekula kontuan hartzen zientzia esperimentalaren datuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Zientzia matematiko berri hori sortzen lagundu zutenen zerrenda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Mendebaldeko zientzia ekonomikoaren gurasoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Ez da ikusten zientzia semiologiko baten beharra edo baliagarritasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Zientzia kognitiboaren baliabideen laguntzaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

Arrazoimenaren zientzia teoretiko orotan apriorizko judizio sintetikoak barnebiltzen dira printzipio gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Hurrengo mendeko Mistika handiaren iragarlea zen agerpen goiztiar horri zientzia eskolastikoaren gogoeta eta espekulazioa gehitu behar zitzaizkion.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Arrazoimen hutsak eskura ematen du arimaren irakaspen transzendentalerako ideia (psychologia rationalis), munduaren zientzia transzendentalerako ideia (cosmologia rationalis) eta, azkenik, baita Jainkoaren ezagutza transzendentalerako ideia ere (theologia transscendentalis).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 150. orr.

Zientzia sakratua mespretxatzen edo gutxiesten zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.

Kantek bere garaiko zientzia fisiko-matematikoaren -batik bat, newtondarraren- sistemarekin erkatu gura zuen filosofia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Horregatik, oinarrizko zientzia denez, osotasun hau bilatzera behartua dago.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik zientifiko.

Zientzia-irakasle batek aintzat hartu zuen fixazio hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.

Ezagutzen dut -eten zion Zientzia-kontseilariak, sabel handia igurtziz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.

2003ko azarotik 2004ko apirilera 1.252 zientzia albiste argitaratu ziren Euskal Herriko bost egunkaritan: Gara, Berria, Diario Vasco, Deia eta El Correo.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Zientzia aldizkarietan ezin da onartu ikerketa faltsu edo iruzurrik.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Zientzia-ezagutzaren eta garapen teknologikoaren eredu klasikoen irakurketa kritikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Bada herritar sail bat oso gogoko ez duena zientzia-ikerkuntzak berezko duen aurreikusezintasun hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Beti garatzen ari den mundu baten umea da gizakia, hau da, zientzia-aurkikuntzek frogatu dutenez, gizakiaren aurrekoa da mundua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Zientzia-lan batek eragiten duen harridura har liteke, ia, haren garrantziaren neurritzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 25. orr.

Zientzia-teoria horren arabera psikologia zertzeko egokienak iruditzen zaizkion muga metodologikoak ezartzen saiatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Zientzi ikuspegi modernoa sortu ez balitz ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.

Horrekin batera, inoiz baino indartsuago ageri zaigun zientzia mailan ere, zientziaren kontrako mugimendu akademikoak sortu dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 20. orr.

Izadia ala gizartea, zein nagusitzen da zientzia-gertakariaren eraketan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Igarrezintasun hori, hain zuzen, zientzia-ekinbidearen izateari berari dagokio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 24. orr.

Zientzia-produkzioaren izaera komunitarioa azaldu nahi izan zuen Kuhnek, bereziki zientzia-garapenaren dinamikaren berri eman ahal izateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Arreta gutxi jarri zion ezagutza eta zientzia-jarduera gauzatzen den testuinguru sozialari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Ikertzaile horiek hainbat zientzia-esparrutatik zetozen: biologia, fisika, medikuntza, mikrobiologia, kimika, kristalografia, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 28. orr.

Hartan, Georges Pompidou buru zuen gobernuaren zientzia-politika kritikatzen zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Zunda automatikoa? Zientzia misio tripulatua?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Zientzia-teknologiaren erregulazioaren (kontrol publikoaren) arazoari helduko diogu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Zientzia itxurako berriketa nahasgarriarekin liburu bat saldu zion Rudolf II.ari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Umore onean egin zuten atzo CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko XII. sarien banaketa.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Indiako Zientzia Institutuko ingeniari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Zientzia eta Teknologia Fakultatea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Ameriketako Estatu Batuetako Zientzia Akademia Nazionaleko eta Amerikako Zientzia eta Artearen Akademiako kide da.  Berria - Gaiak   2004-10-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Newtondar Natur Zientzia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zientzia ezagutza-ekoizle gisa ezaugarritzen duen irudiak hortxe dirau.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

6 (pluralean)

Prentsa guztian, bizitzaren zientzietan aurrekaririk ez zuen lorpentzat jo zen berria.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Aldi berean zientzien arteko elkar lankidetza gero eta beharrezkoago da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 120. orr.

Bat letretakoa eta bestea zientzietakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Txekoslovakiako Errepublika Demokratikoko Zientzien Akademiak antolatua da zeremonia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Parisko Zientzien Errege Akademia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.

Bilbon Zientzietako Eskolan egindako ikasketak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 186. orr.

Zientzia enpirikoentzat funtsezkoa zen kausa-efektu erlazioaren oinarria ez dela razionala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Algebra eta fisika bezalako zientzia zehatzak eta naturalak baino "informalagoa" edo "bigunagoa".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Arrazoimenaren zientzia teoretiko orotan apriorizko judizio sintetikoak barnebiltzen dira printzipio gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Zientzia berezietan, biologian esaterako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Zientzia errealak era axiomatikoan garatu nahi izateak ez dauka oinarririk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

7 (pluralean hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Espainiako zientzi ikerketen kontseilu nagusiko ikerlaria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

8 (pluralean hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Enpresa-zientzietako eskolan da irakasle.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 63. orr.

Humanitate eta hezkuntza zientzietan eta enpresa zientzietan euskarazko lerroak baino ez ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Teoria zientifikoak aipatzen dituzte, teoria hauek nolakoak eta zein diren ezertarako jakin gabe; gizarte zientzietara ekartzen dituzte, inolako arrazoirik gabe, zientzia naturaletan erabiltzen diren kontzeptuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 170. orr.

Oraindik baditu komunikazio-zientzietako eraikineko giltzak. Giza zientziak termino fisikoetan deskribatzen ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Espekulazio-zientzietan aditua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Psikologiaren, neurofisiologiaren zein beste natur zientzien metodoak eta emaitzak erabiliz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Adi ezazu, honetaz, matematika-zientziek zenbat irakasten diguten, eta eskaintzen dizkiguten baiespenak ere zein garrantzizkoak diren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Ekonomia zientzietan, alabaina, ezinbestekoa da aipatu dugun dualtasun hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 110. orr.

Bere erlijioan eta ohituretan beteginik agertzen dena, filosofi zientziak ikasi eta haien sekretuak dakizkiena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Gizarte Zientzien Euskadi Ikerkuntza Saria.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

9 zientziazko adlag zientifikoa.

Ongi finkatutako eta denek onartzen duten zientziazko kontzeptu bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

"Nire zoriona, berriz, Jainkoaren ondoan egotea da", hauetan guztiotan jakintzaren bidezko hurbiltzea da, hots, zientziazko oharpena, eta ez lekuzko hurreratzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Osabak fede izugarria zion zientziari, halako moldez, non liburu bat ere skribatzen ari baitzen, frantsesez, zientziazko hainbat gairi buruz: matematika, astronomia...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

Ez da alemanerazko libururik irakurri behar, zientziazkoak eta idazle klasikoenak ez badira-.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Behin, zientziazko karreraren bat egiten ari ziren bi ikasle fortunatu zitzaizkidan gertuan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.

10 natur zientzia

Hemen, Natur Zientzia printzipio enpirikoetan oinarritzen den heinean besterik ez dut hartu nahi aintzat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Natur Zientziak (Physica) apriorizko judizio sintetikoak barnebiltzen ditu bere baitan printzipio gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Programa horren arabera epistemologiak natur zientziaren ezagutzaren baieztapena juzgatu nahi du apodiktikoki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Handik hara, Natur zientzia modernoen garapenak darrai, alde batetik, eta Zuzenbide naturalaren, moral naturalaren, erlijio naturalaren garapen teorikoak, bestetik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 106. orr.

· pl Leesek natur zientzien arloan kokatu zuen hizkuntzaren ikerkuntza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Psikologiaren, neurofisiologiaren zein beste natur zientzien metodoak eta emaitzak erabiliz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Beraz, giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea, geroago, mailaka, Matematikan, bai halaber natur zientzietan eta, azkenean, Metafisikan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Natur zientzietan, zientzialariak laborategietan behaketa kontrolatuak egin ditzake eta bere hipotesiak egiaztatu: gizarte-zientzietan, ordea, nekez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Claude Dendaletxe mendizale, geologoa eta natura zientzietan aditua denak, besteak beste, 25 bat liburu idatziak ditu orain arte.  Berria - Kultura   2006-04-07

Lehen orduan korear hizkuntza eman dugu, bigarrenean natur zientziak, eta hirugarrenean aritmetikako kontrola izan dugu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

11 zientzia-fikzio

Eleberriak, saiakerak, polizi-eleberriak, zientzia-fikzioa, bidaiak, eskulanak, etab. COUn nengoela, zientzia fikziozko ipuin batzuk egin nituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 69. orr.

Zientzia fikziozko eta fantasiazko bildumak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Sobrinok estrategia aldatu bide zuen hurrengo urteko Larrosa minerala zientzia fikzio itxurako eleberri laburrarekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 162. orr.

Zientzia fikziozko pelikuletan loaldi infinituak egiten dituzten astronauta horien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.

Duela 20 urteko zientzia fikziozko filmetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

-Zuk, maitea, zientzia-fikzio sobera irakurtzen duzu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.

12 zientzia-gizon (14 agerraldi, 9 liburu eta artikulu 1ean; orobat zientzi gizon g.er. eta zientziagizon g.er.) ik zientzialari.

Ez zegoen galarazirik bera zein zen irakastea eta ez zitzaion ezein zientzia-gizoni ezkutatzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 158. orr.

Zientzia-gizonek gauza nabarmen horien existentzia trinkoki ezarri eta uste hutsezko gauzan existentziarik eza erakutsi behar izan zuten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Zientzia-gizonak inolako aurreiritzirik gabe jarri behar du frogen aitzinean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 257. orr.

Jakin beharko huke ezen, zientzi gizona naizen neurrian, parabolaren sekeretu guztien berri dakidala eta, ondorez, kanoi-tiroarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

Marokoko aissaua bat, jainkoaren ohoretan bere burua aizkora batez hausten edo kristalak irensten ari dela, edo mandinga gaixo bat bere gerripekoarekin, izaki fin eta ikasiak dira; izadia aztertzen duen zientzia-gizona, aldiz, izaki arrunt eta gisagabe bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Azterketa kausal batean, berriz, bilatuko litzateke zer neurritan mugatu ahal izan duten zientzia-gizon-emakumeen kontzientzia aldaketa politikoek, edo prozesu ekonomikoek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 185. orr.

13 zientzia-jarduera (orobat zientziajarduera g.er.)

Jarduera horren ibilbide normalaren desbideraketak (erabilera desegoki, edota maltzurrari dagozkienak) salatzera mugatuko litzatekeen diskurtsotik harago, zientzia jarduera normalari (hau da, onartutakoari) berezkoa izango litzaizkiokeen ezaugarriei heltzen die.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Ordura arte zientzia ulertzeko modua tradizio enpirista positibistaren barruan kokatua zegoen, zientzia jarduera neutral bat bezala ikusten zen, mugarik gabeko baikortasun baten inguruan.  Berria - Kultura   2004-02-05

Kuhnek zientzia-jardueraren azterketarako marko berri bat ezarri zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Arreta gutxi jarri zion ezagutza eta zientzia-jarduera gauzatzen den testuinguru sozialari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Zientzia-jardueran zehar zientzialariarengan jarrera aktiboa eta pasiboa bereizten ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

14 zientzia-praktika (orobat zientziapraktika)

Datu eta eraikin teorikoen arteko joan-etorri horrek zientzia-praktikaren arrabola (the mangle of practice) osatzen du: bai agentzia materiala (izadia, objektua) bai giza agentzia (gizartea, subjektua) elkarrekin lotzen dira ezinbestez zientzia-praktikan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

Azken buruan, planteaturiko arazoek ikerketaren jomuga zientzia-ezagutzaren argipenera baino gehiago zientzia-praktika errealaren azterketara bideratzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Zientzia-praktika aztertzen duten ikuspegiek gizartea zientzia-emaitzaren lortze-prozesuan bertan txertatzen duten moduan [...] teknologiaren eraketa-prozesuan gizarteak ere zeresanik baduela adieraztea da gure asmoa atal honetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aranzadi zientzia elkarteak (19); aranzadi zientzia elkartearen (4); aranzadi zientzia elkarteko (13); arte eta zientzia (4); benetako zientzia (5); bere zientzia (5); gauezko zientzia (4); giza zientzia (6); gizarte zientzia (5); gure zientzia (6); mendebaldeko zientzia (7); natur zientzia (13); nature zientzia aldizkarian (4); nature zientzia aldizkariaren (5); sasi zientzia (4); science zientzia aldizkarian (4); unibertsitateko zientzia (13); unibertsitateko zientzia politikoetako (5)

zientzia akademia (5); zientzia akademiak (4); zientzia akademiako (4); zientzia albiste (4); zientzia aldizkari (8); zientzia aldizkariak (8); zientzia aldizkarian (23); zientzia aldizkarian eman (16); zientzia aldizkariaren (13); zientzia aldizkariaren arabera (4); zientzia aldizkariaren azken (7); zientzia aldizkarietan (4); zientzia alorreko (5); zientzia arloko (4); zientzia bakarra (4); zientzia bat (30); zientzia batek (7); zientzia baten (26); zientzia bera (7); zientzia berezi (4); zientzia berri (5); zientzia dibulgazioa (4)

zientzia egiten (4); zientzia ekonomikoak (4); zientzia elkartea (4); zientzia elkarteak (22); zientzia elkartearen (5); zientzia elkarteko (16); zientzia espainolaren (6); zientzia eta filosofia (5); zientzia eta kulturarako (25); zientzia eta teknika (6); zientzia eta teknologia (50); zientzia eta teknologiaren (21); zientzia ezagutza (9); zientzia ezagutzaren (7); zientzia fakultatea (4); zientzia fakultateko (9); zientzia fikzio (9); zientzia fikzioa (19); zientzia fikzioaren (7); zientzia fikzioko (8); zientzia fikziozko (22); zientzia fisiko (5); zientzia gai (4); zientzia gisa (15); zientzia gizona (5); zientzia guztiak (5); zientzia guztien (11); zientzia guztien artean (4); zientzia guztietan (4)

zientzia ikasketak (4); zientzia ikerketa (5); zientzia ikerketarako (6); zientzia jarduera (5); zientzia lan (4); zientzia liburuak (5); zientzia mailan (4); zientzia modernoa (5); zientzia modernoak (8); zientzia modernoaren (5); zientzia modura (4); zientzia naturalak (6)

zientzia ororen (5); zientzia politikoak (12); zientzia politikoaren (4); zientzia politikoen (5); zientzia politikoetako (13); zientzia politikoetan (9); zientzia praktika (6)

zientzia zer den (6)

arteak eta zientziak (4); giza zientziak (8); gizarte zientziak (4); natur zientziak (25); zientziak berak (4); zientziak bere (9); zientziak eta teknologiak (12)

dogmak zientzian (5); ekonomia zientzian (4); natur zientzian (4)

filosofiaren eta zientziaren (4); gure zientziaren (4); logika eta zientziaren (4); natur zientziaren (8); zientziaren alde (9); zientziaren alorrean (5); zientziaren azken (4); zientziaren azterketa (12); zientziaren barruan (4); zientziaren eliza (4); zientziaren emaitzak (4); zientziaren eta teknologiaren (33); zientziaren filosofia (30); zientziaren filosofiak (8); zientziaren filosofiako (4); zientziaren filosofian (8); zientziaren filosofiaren (19); zientziaren filosofiari (6); zientziaren garapena (5); zientziaren historia (4); zientziaren historian (6); zientziaren ibilera (7); zientziaren inguruko (6); zientziaren irudi (5); zientziaren izenean (9); zientziaren kutxagunean (7)

zientziari buruzko (13); zientziari eta teknologiari (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus