Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientifiko 1 izond zientziari edo zientziei dagokiena; zientzia-metodoaren araberakoa. ik zientzia 3.

Teoria zientifikoen eragingarritasuna errealitatea azaltzerakoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Iraultza zientifikoen egitura.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Arrazoiaren exijentzia berriak bete nahi zituen teologia zientifiko bat lantzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

Beti saiatu zen, gainera, astrologia zientziarekin ezkontzen, astrologiarentzat esplikazio zientifikoak aurkitzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 51. orr.

Badakigu, ongi jakin gainera, zer-nolako eztabaidak dauden metodo zientifikoaz.  Berria - Harian   2006-05-06

Haiek jainko-atributuen azterketa zorrotz eta zientifikoa nahi zuten, teologia bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 305. orr.

Berpizkunde garaian sortzen hasi zen pentsamendu zientifikoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Platonen pentsamendu morala, politikoa eta zientifikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Biei otu zitzaien eratorketa enpirikoa ezin da bateratu, ordea, guk dauzkagun apriorizko ezagutza zientifikoen errealitatearekin, hots, Matematika hutsarekin eta Natur Zientzia orokorrarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Horrek eragin zuzen-zuzena du EHUren produkzio zientifikoan.  Berria - Harian   2005-02-25

Objektibotasun zientifikoaren postulatua.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

Harro-harro kontatzen zuen hori izebak Errekarteko sukaldean, euskaldun arrazaren nagusitasunaren froga zientifikoa balitz bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 96. orr.

Anjaren "sexu zientifikoa'' ekarri zidan, nolabait, gogora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Mitologia horren mesederako hainbat eta hainbat dira malgutasunaren eragin positiboa azpimarratzen duten ikerketa eta txosten zientifiko eta teknikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Antzinateko testu filosofiko eta zientifikoen altxor oparo baino oparoagoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Sail zientifikoan egin den lanarekin ere ez nago gustura Liongo polizia zientifikoko eta Terrorismoaren kontrako Dibisioko kideak eta artezilariak aritu ziren etxea arakatzen eta hainbat kaxa atera zituzten bertatik.  Berria - Harian   2005-12-17

Brigada zientifikoko Lupe Latasa ertzaina.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

Erakunde zientifiko amerikano batek erizain titulatu bat behar du bidaia batean parte hartzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.

Intuizio zientifikoak huts egiten ez bazion, huraxe zen La Jollako neskarik motxin-beroena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Iritzi hori ez zuela zera zientifiko batean oinarritzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

Teoria honek ez duela inolako oinarri zientifikorik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Bilkura zientifiko batean ezagutu nuen Carl Bennett.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Egiazaletasuna obligazio etikoa (deontologia) eta komunitate zientifikoaren harremanetako zutabe bihurtzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Ez zegoen arrazoi zientifikorik aukera hori baztertzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Ebidentzia zientifikorik ez dago egun norberaren zilbor-hesteko zelulak gordetzea baliagarria dela esateko.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Gaia filosofikoagoa da zientifikoa baino, gertuago dago kosmologiatik biologiatik baino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 44. orr.

Datuak zientifikoak dira, baina hauen gainean jasotako teoriak metazientifikoak dira.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

XX. mendearen hasieran, kontrazepzio enpiriko hori zientifiko bihurtzen saiatu ziren zenbait mediku.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Ez zait oso zientifikoa iruditzen; gehiago da balorazio subjektiboen gainean egindako metodologia.  Berria - Kultura   2004-10-30

Evgenia Stepanova Erradiazio Medikuntzaren Zentro Zientifikoko kideak.  Berria - Gaiak   2006-03-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa )

Zuk jasotako aldizkari zientifiko-filosofiko ugarietako batean ager zitekeen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.

Arrisku zientifiko-teknologikoaren fenomenoari eta, modu orokorragoan, zientzia-teknologia-gizartea-izadia harremanei buruzko zenbait lanen egilea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Egungo politika zientifiko-teknologikoen inguruan pil-pilean dagoen eztabaidak zientziaz eta teknologiaz itun sozial berri bat beharrezkoa dela adierazten du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Garapen zientifiko-teknikoaren eta garapen sozialaren arteko erlazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Römische Geshichte obraren egilea, hiru liburukitan Erromaren historia ematen duena; metodo historiko zientifiko modernoaren aitzindaritzat hartu ohi da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 293. orr.

• 4 iz zientzia-gizona.

Zientifikoarentzat hori da objekziorik larriena: "nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

Kubatar hau, Sergio izenez, Siberian duten zientifikoen hirira etorri zen ikastera, han maitemindu zen eta Errusian gelditu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.

Garai guztietako zientifikoak artegatu dituen galdera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

5 ez-zientifiko izond

Zer irizpideren arabera baztertzen diren zenbait enuntziatu, diskurtsoarentzat ez egokitzat hartuta edo ez-esentzialtzat eta marjinaltzat edo ez zientifikotzat hartuta.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Geratzen fenomeno ez zientifikoak Terminologia ideologiko ez-zientifikoa Valentzian ez ezik, beste zenbait herrialdetan ere erabiltzen hasi dira.  Berria - Mundua   2006-04-08

Biologia eta fisikaren arteko harremanak ez dira batere errazak izan, biologiaren behar metodologikoak edo azalpenezkoak askotan ez zientifikoak bailiran ikusi baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Valentziera independentea eta erabat bestelako ortografiarekin proposatzen dute, betiere interpretazio alderdikoi, ez-zientifiko eta kontraesankor batetik.  Berria - Mundua   2004-11-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari zientifiko (4); azterketa zientifiko (6); datu zientifiko (3); diskurtso zientifiko (4); egia zientifiko (3); ezagutza zientifiko (3); garapen zientifiko (3); hipotesi zientifiko (4); ikerketa zientifiko (11); ikuspuntu zientifiko (3); interes zientifiko (3); izen zientifiko (3); lan zientifiko (7); praktika zientifiko (3); teoria zientifiko (8); zehaztasun zientifiko (4)

zientifiko gisa (3); zientifiko guztiak (3); zientifiko teknologikoaren (4)

aurrerapen zientifikoa (3); azalpen zientifikoa (7); balio zientifikoa (4); egia zientifikoa (5); euskal komunitate zientifikoa (3); ezagutza zientifikoa (11); hautu zientifikoa (3); ia zientifikoa (5); informazio zientifikoa (4); izen zientifikoa (9); komunitate zientifikoa (6); lege zientifikoa (3); oinarri zientifikoa (5); oso zientifikoa (6); teoria zientifikoa (11)

zientifikoa izan (8); zientifikoa izango (3)

zorroztasun zientifikoa (4)

azterketa zientifikoak (3); datu zientifikoak (3); ikerketa zientifikoak (6); polizia zientifikoak (4); teoria zientifikoak (7)

era zientifikoan (3); ezagutza zientifikoan (3); literatura zientifikoan (3)

azalpen zientifikoaren (4); azterketa zientifikoaren (4); diskurtso zientifikoaren (3); euskal komunitate zientifikoaren (3); ezagutza zientifikoaren (10); ikerketa zientifikoaren (6); komunitate zientifikoaren (5); teoria zientifikoaren (4)

zientifikoaren arabera (3); zientifikoaren azterketa (5); zientifikoaren produkzioa (3)

ikerketa zientifikoek (3)

helburu zientifikoekin (4)

diskurtso zientifikoen (4); ezagutza zientifikoen (3); ikerketa zientifikoen (4); iraultza zientifikoen egitura (4); teoria zientifikoen (7)

zientifikoen arteko (3); zientifikoen egitura (5)

batzorde zientifikoko (4); ezagutza zientifikoko (3); politika zientifikoko (3)

brigada zientifikokoak (3)

oinarri zientifikorik (11); zientifikorik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus