Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jakintza (904 agerraldi, 113 liburu eta 141 artikulutan; cf zientzia 3343 agerraldi, 164 liburu eta 659 artikulutan) 1 iz helburu jakin bat eta metodo berekia duten ezaguera sailen multzoa; horrelako ezaguera sail bakoitza. ik zientzia; jakite.

Jakintza liburutegietan dago bildua.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Jakintza gizarteratzeko beste bide batzuk.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

Zientzia eta jakintzaren zabalkuntza egiteko orduan zer hizkuntza erabili behar dugun.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

Jakintza eta zientzia egiazki dei daitezkeenaz ezer ez badakite ere beren burua gizon espekulatibotzat dutenek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

Genetikak ongia baino gaizkia ekarriko duela uste dute, zientzialariak jakintza zuzen erabiltzeko gai izango ez direla arrazoituz.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Isidorok bere garaiko jakintza guztia eraberritu nahi izan zuenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

Lady Madelineren eritasunak aspalditik zuen auzitan jarria sendagileen jakintza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Hala sortu zen aritmetika, zenbakien jakintza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Baina etimologia edo hitzen erroen jakintza ez da biziki segurra...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Oro har, sailkapenaz eta bereziki landare eta animalien sailkapenaz diharduen jakintza.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Latinez Morala edo grekoz Etika deitu jakintza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Ahotik belarrira irakasten zitean beren jakintza pitagorikoek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Sanchezek, jendea sendagile berriaren jakintzan sinesten hasia zela ikusirik, […].  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.

Jakintzaren historialaria den G. Sartone-k bere Introduction to the History of Science ospetsuan dio […].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.

Jakintzaren arbola Barojaren idazle-bizitzaren betearen beteko eleberria da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.

2 (izenondonekin)

Zeren benetako jakintza espekulatiboak esperientziaren objektuak baino ez baititu ukitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Matematikariek mekanika esaten diotena jakintza teoriko bat dela, eta ez eskulana.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.

Vitruviok neurri handi batean grezieraz emanda zeuden jakintza praktikoak eta nozio teorikoak transmititu behar zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Estrukturalismoa bezalako jakintza berriak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Ekonomia politiko modernoa garai hartantxe sortu zen jakintza berezi gisa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Minari buruz ikertuz hirugarren pertsona batek lor dezakeen jakintza zientifiko guztia eskuratu arren, horrekin bakarrik Mirenek ezin izan du mina zer den erabat ikasi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Irakurketa haiei esker jabetu nintzen bibliotekako orduak zirela jakintza akademikoaren iturri nagusia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Aristotelesen jakintza unibertsalaren proiektua gauzatzea erabaki zuen Demetriosek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Epe laburrean, agian, historia irabazleek idatziko dute, baina jakintza historikoa, epe luzean, gehiago aberasten dute galtzaileek.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 144. orr.

Jakintza teologikoa estimatzen eta errespetatzen bazuen ere, errezeloz begiratzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Zazpi urtez munduko lau hegaletan ibilia zen, mistizismoa, Kabalah eta jakintza ezkutuak ikasten: Egipton, Thailandian, Indian...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.

Judutasunaren jakintza mistikoa, batez ere Erdi Aroan zabaldu zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

Antzinakoen jakintza arkitektonikoaren altxorra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Jakintza erabilgarriaren transferentzia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 149. orr.

3 (izenlagunekin)

Askotako jakintza espezializatuak izatea eta indar handiko kodeketa sinbolikoz baliatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 177. orr.

Oinarrizko jakintza horiek ez dira gizateria osoaren ondarea bakarrik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 94. orr.

Horrexek bihurtzen du matematika ereduzko jakintza Goi mailako jakintzak direla eta.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Epe luzerako jakintzaren garapenaren aurka.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 202. orr.

Helburutzat itxurazko jakintza hori argitara ekartzea eta gainditzea duen Kanten Dialektika transzendentala aldi berean ordu arteko Metafisika ororen gaitzespena da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Munduari buruzko jakintzak mundua urrundu, eta hari buruz geroz eta eredu abstraktuagoak, matematikoagoak emateko joera hartzen baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 198. orr.

Esoterismoan eta ezkutuko jakintzetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 9. orr.

Zerutar jakintzaren jarduera guztietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Geroxeago, gizonezkoei buruzko beste solasaldi batean, nire "jakintza-gizon baten bizitokiaren" esana aipatu baitzuen hitzez hitz, nik zientzia, eta izpiritua oro har, monopolio maskulinotzat omen nuelako frogatzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Errealitateari buruzko jakintza forma kodetuan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Laborategi baten helburua jakintza mota zehatz bat ekoiztea baldin bada, unibertsitatearen zeregina ez da jakintza mota batera mugatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Unibertsitatean era askotako ikerkuntza egiten da, nolakoak diren helburuak eta nolakoak jakintza esparruak ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Ekonomia, jakintza esparru gisa, oso da zabala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Jakintza arlo guztietan iker daiteke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Horrelaxe sortu zen Hizkuntzaren Filosofia jakintza-arlo berezi gisa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 126. orr.

Ataletan banaturiko jakintza-arlo bat izan da enbriologia luzaroan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 65. orr.

Ikerketa egitea beti da jakintza iturria.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Balio handiko jakintza ondarea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.

Jakintza-liburu bakar batek ere ez du hori argitzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Jakintza-gosea arbuiatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 554. orr.

Quinek jakintza-sistema holista defendatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza jakintzaren alor guztiek darabilte hizkuntza, hizkuntza hori arrunta, kimikoa edo matematikoa izan daitekeen arren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Landare jakintzan euskaldun nagusiena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 109. orr.

Historia-jakintzak zalantzan uzten gaitu gizabanakoei buruz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Hizkuntza jakintzaren barruko dualtasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Knox doktorea ospetsu bilakatu zen lankideen artean bere anatomia-jakintzarengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.

Kimika bera nahiz haren auzo-jakintzak (fisika, geologia, biologia...).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

6 jakitea, jakinduria.

Euskal Herrian, berriz, besterik ezean, herri-espiritua, herriaren jakintza, nekazari jendearen kulturarekin lotu zen ia erabat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Jakintza gehiago aurkitzen dut amandre-ipuinetan zientzia liburuetan baino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 52. orr.

Harritu egiten ninduen Hollywoodeko film zaharrei buruz zeukan jakintza entziklopedikoarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus