Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zentral 1 izond zentroari dagokiona, erdialdean dagoena.

Oinarri itzelaren kontrahorma formagabe eta xahutuak lautadaren gainetik hiru bat mila oineraino goratzen ziren, eta haien gainean, erdian, kono zentrala altxatzen zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Emakumez osatutako talde honek elizako nabe zentrala inguratu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-21

Hortik zuzen jarraituz estazioko eraikin zentralera irten da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 30. orr.

Gizarteak, bai nazio zentraletakoak, bai nazio periferikoetakoak, babesik gabe geratu ziren metaketaren dinamikak eragindako indar erraldoien kontra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Gizarteak, bai nazio zentraletakoak, bai nazio periferikoetakoak, babesik gabe geratu ziren metaketaren dinamikak eragindako indar erraldoien kontra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Puntu batetik plano batera egindako proiekzio bat balitz bezala deskriba daiteke geometrikoki aldakuntza hau: perspektiba zentrala edo perspektiba lineala deitu ohi dena bezala, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Ia denek bereizten dituzte [...] arreta zentrala eta arreta periferikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ºC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ºC-an mantendu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Hox direlako geneon arabera kokatzen dira ornoak, saihetsak, giharrak, nerbio-sistema zentral eta sinpatikoaren egiturak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

Nire artikulua erreportaia zentrala izango zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.

2 barruti eta sistema osoan eskua duena.

Toki-gobernuak zuzentzeko giza baliabideak pixkanaka agortu egin ziren, eta gobernu zentrala, tokian tokiko administrazio-talentuaren gero eta eskasia handiago horren aurrean, behartuta aurkitu zen [...] hiri-estatuen administrazioa "administratzaile" izendatuen eskuetan jartzera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Batzorde Federalak gaur aurkeztuko du gobernu zentralaren eta 'lander'-en arteko harremanak beste modu batean finkatzeko ondu duen proposamena.  Berria - Mundua   2004-12-17

Moncloakoa Gobernu zentrala bada, han dagoela erdia, begia, bihotza, eta gu, beraz, kanpoan, lekorean, periferian gaudela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.

Britainiar Indiako gobernu zentralaren egoitza Kalkutatik Delhira eramateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Gobernuen raison d'être positiboa gizarte-eginkizun komunei gidaritza politiko zentrala ematea izaten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Administrazio zentralak %50 pagatuko du eta beste horrenbeste erkidegoek.  Berria - Harian   2005-12-24

Nazio-hizkuntza eta erlijio bakarra indarrez ezartzea, biztanle-taldeak administrazio zentral indartsu zapaltzaile baten mende ordenatzea Aginte zentral ahuldu baten kontroletik kanpo.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Espainiako botere zentralak erantzukizun handia du negoziazioetan.  Berria - Harian   2006-03-26

Agintari zentralak ez zeuden aldaketa hauek ezartzeko gogotsuago toki-agintariak pairatzeko baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan eta Bizkaian dituen zerbitzu zentraletako garbitzaileen soldatak parekatu dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Madril aldera eraman ditu zerbitzu zentralak, eta hori gaitzetsi behar dugu nahitaez.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Arratseko zazpietan, Igeldoko meteorologia zerbitzutik Donostiako Telefonica zerbitzu zentralera bidaliko zen hurrengo egunean espero zen eguraldiaren berri.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 44. orr.

Kubako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko organo ofiziala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.

Hauteskunde Batzorde Zentralaren erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua Galiziako A Coruña probintziako Arteixon egoitza zentrala duen Inditex S.A. enpresa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Mundu Bankuaren egoitza zentralean 2004an MCCren arlo industrialaren ekoizpenaren %16a atzerrian egingo dute 42 filialek, eta kooperatibek eta sail zentralek kontrolaturiko enpresa horietan 6.400 langile inguruk egingo dute lan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Gure Zerbitzuek beti izan zuten emakumeak Errepublikaren Zerbitzu Zentralarentzat lan egiten ote zuen susmoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.

Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentrala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

3 organo bakar batek kudeatzen duena.

Berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Ezta berogailu zentralik ere; gelak harrikatzaz eta egur-labeaz berotzen dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 79. orr.

Berogailu zentrala askoz nahiago dut nik, eta ez dut uste bakarra naizenik horretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

4 bankuez mintzatuz, dirua jaulkitzen duena eta Gobernuaren politika monetarioa gauzatzen duena.

Luis XIV.aren Frantziak ez zuen ez jaulkipen-erakunderik, ez banku zentralik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Dolar-soberakinak ez zituzten munduko gainerako banku zentralek eskatzen urre bihurtzeko; truke-erreserba moduan gordetzen ziren eta Estatu Batuetan inbertitzen ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

G5eko finantza-ministroek eta banku zentraletako gobernariek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

5 (izen gisa)

Kontatu nion haren lanak zentralekoen jakin-mina piztu zuela, eta hori gustatu zitzaiola zirudien.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 14. orr.

Estatu unibertsal gehienetan, bitarteko horiek posta-zerbitzu inperialaren forma hartu izan dute eta "postariak" -izen ezagun hau zerbitzu honen, zentralaren eta tokian tokikoaren, funtzionarioei eman bageniezaieke- sarritan poliziak ere baziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 35. orr.

Zentralean, Los Angelesen, zuzendariorde naiz, baina bulego hartara ikerketa bat egitera bidali ninduten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 7. orr.

6 nagusia, garrantzitsuena.

Geroztik, Bordelen, Pauen eta Montrealen ere luzaz bizi izan den arren, Aurelia Arkotxaren egonleku zentrala Hendaia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

22 urteko neska zoragarri bat, Caracaseko Unibertsitate Zentralean karrera serio bat bukatzen ari dena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Hilak garraiatzen zituen lager ttipi batetik Kontzentrazionlager zentralera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Ordenagailuaren CPU-a, ordea -prozesatzeko unitate zentrala, ordenagailua bera, alegia-, ez zegoen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 83. orr.

Ni, gainera, Vasconiako bulego zentraletan lan eginda, ezin hasiko nintzen mutikokerietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Hortaz, eskolak hartzen zuen gure bizitzako leku zentrala, maila guztietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Lehenengoa, arreta zentrala, ikusmen-eremuko alderdirik garrantzizkoenetan fokatze gisako bat ulertu da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Ikusmenezko esperientzia guztietan bilbatzen zaigu kolorea, eta leku zentrala du gure oroimen eta irudimenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Planteamendu ideologiko horretan ere kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da, bere bizitetxearekin eta jendeekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Hau da apika ikuspegi honen ideia zentrala, inbertsio pribatua ez bada gai atzeraldi ekonomikoari aurre egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

[Automozioa] azpikontratazioa laguntza-lanekin hasi zen (garbiketak, mantenua, janaria, garrioa...), baina gaur egun oinarrizko ekoizpen prozesu zentralaren zenbait atal ere hartzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

Zirkulurik zentralenean, gunerik zaletuenean, badago aski masa kritiko bertsolaritzarako agenteen etorkizuneko harrobia ziurtatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Handik zuzenean poliziaren komisario zentralarengana joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 407. orr.

7 izond/iz futbolistez mintzatuz, eskuinaren eta ezkerraren artean jokatzen duena.

Eraso (atezaina), Flaño eta Herreros (atzelari zentralak), Sota eta Moreno (erdi-puntak).  Berria - Kirola   2004-07-11

Komeriak atzelari zentralekin.  Berria - Kirola   2004-06-30

Alaveseko prestatzaile fisiko berriak defentsa zentral bat eta ezker hegalerako jokalari bana behar dituela azaldu zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-08-05

Ricardo atezaina, Cuellar erdiko zentrala, Raul Garcia euskarria eta Delporte erdilari erasokorra.  Berria - Kirola   2006-03-12

Athletic beste zentral bat fitxatu guran dabilela.  Berria - Kirola   2006-04-12

Realak baditu beste bi zentral ere, Gurrutxaga eta Labaka.  Berria - Kirola   2004-04-29

Oraindik Real Madrileko jokalaria zara, eta han ere zentral bat behar dutela diote.  Berria - Kirola   2004-05-07

Murillok eta Prietok, ohiko zentralek, ezin izango dute jokatu.  Berria - Kirola   2004-11-13

Iaz arazoak izan genituen zentral postuan.  Berria - Kirola   2004-08-28

Gainera, datorren igandeko Celtaren aurkako partidarako atzoko zentral bikotea ere galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-03-28

• 8 iz argindarra sortzen duen fabrika. ik indarretxe 5.

Zentrala 800 megawattekoa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Gasez hornitzen diren zentralek 1.931 gigawatt produzitu dituzte orduko urtarrila eta martxoa bitartean.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Castellongo zentralak 1.075 milioi kilowatt ekoitzi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Garoñako Larrialdi Plana (PENBU) zentralaren gertuko herrietarako soilik eta «osatu gabea» dela kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Zentrala egin arte ez dira geldituko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Ziklo konbinatuko zentrala eraikitzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Aurki hasiko du Nuclenorrek zentrala ustiatzen jarraitzeko beste luzapen bat lortzeko borroka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Zentrala abian jartzeak 400 milioi euroko inbertsioa ekarriko lukeela argitu zuen Marcos Antuñak.  Berria - Harian   2005-12-28

Energia ekoizteko bi ziklo uztartzen dituzte zentral horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Herritarrek zentrala hozteko erabiltzen zen ibaiko ura erabiltzen dute.  Berria - Harian   2005-07-17

Enpresek nahi duten bezala zentral horien gaitasuna bikoizten badute, kopuru horrek nabarmen gora eginen duela.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Alderdi sozialistak zentrala ixteko konpromisoa hartu zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Bi zentralen ahalmena bikoizteko proiektua dago martxan.  Berria - Harian   2005-12-28

Garbitzat jo izan dira beste hainbat zentralen parean ia sufre dioxidorik isurtzen ez dutelako, eta karbono dioxido gutxiago isurtzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Lau behargin hil dira Mihamako zentraleko lurrun ihesean.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Ur kutsatuak ihes egin zuelako zentraleko ubide nagusitik, sisteman izan zen desoreka baten ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak 2003. urteko urrian zigilatu zituen zentral horretako zentrifugagailuak.  Berria - Mundua   2006-02-14

Garbitzat jo izan dira beste hainbat zentralen parean ia sufre dioxidorik isurtzen ez dutelako, eta karbono dioxido gutxiago isurtzen dutelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Zentralaren upelak pitzadurak dituela ikusi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Zentralera edukiontzi erradioaktiboak zeramatzan kamioi batek istripua izan zuen.  Berria - Harian   2005-07-20

Zentrala ixteko eraiki zuten sarkofagoa egoera kaskarrean dago, pitzadurak ditu.  Berria - Harian   2005-07-17

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Argindar guztia zentral nuklear eta hidroelektrikoetatik dator. Frantziako argindar konpainiak lehen EPR erreaktorea Normandiako zentral atomiko batean eraikitzea erabaki du.  Berria - Harian   2006-02-18

Garoñako zentral nuklearrak 33 urte beteko ditu aurten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Arabako Foru Aldundia, Badaiako zentral eolikoaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-10-06

Tximistak hiriko zentral elektrikoa jo du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Zentral elektrikoetan eta beste lantegi batzuetan hozteko nahiz prozesu kimikoetarako erabiltzen den ura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Ziztu bizian jaisten zen bostehun metro beheragoko zentral hidroelektriko baterantz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Erreduktoreak egiten ditue, barkuetan, eolikoetan, zementu-, azukre-, paper-fabrika, laminazino, zentral hidrauliko eta holakoetan behar diranak.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

Zentral termiko konbentzionaletako 1.130 megawatt ixtea sustatuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Castejongoak ziklo konbinatuko zentral termikoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Iaz euri asko egin zuen, eta, horren ondorioz, zentral hidroelektrikoek lan gehiago egin ahal izan zuten, eta zentral termoelektrikoek ez zuten horrenbeste orduz lan egin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Badira teknologia garbiak ikatzezko zentraletan karbono dioxidorik ez isurtzeko, baina oso garestiak dira.  Berria - Gaiak   2006-01-31

ESB ziklo bateratuko zentral bat jartzeko leku bila dabil Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Iberdrolak azaldu duenez, «egungo energia berriztagarrien ekoizpena bultzatzen du itunak», eta «zentral kutsakorrenak» deuseztatzeko balioko du.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Arazoa da Garoña Espainiako Estatuko zentralik errentagarriena dela gaur egun.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mugurdiondo bakarra ezagutzen zuten Orotzen, Papelerako argindar-zentralaren ondoan hazten zena. Orduan baten bat gogoratu da nola Iberdueroren argi-zentral bat leherrarazi zuten bere etxetik gertu eta nola gelditu ziren ia egun oso batean argindarrik gabe.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 56. orr.

Eraikinak erori egingo dira, argindar zentralek energia sortzeari utziko diote.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Telefonoaren ahoan esandako hitzen soinuak korronte elektriko bihurturik harietan zehar telefono-zentralera joaten diren bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Urrutizkin zentraletik, Gipuzkoan telefono zentralita zuten herri guztietara gaztigatuko zen Igeldoko zerbitzutik emandako abisu iragarpena.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.

11 barruti bateko telekomunikazio lineak biltzen diren bulegoa. ik zentralita.

Zenbakia markatu orduko konturatu zen zentralean hartuko ziotela telefonoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 133. orr.

Modelo zaharrekoa zen zentralean klabijak sartu eta atera ziharduen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Ea noiz kentzen didaten traste zahar hau eta noiz paratzen didaten zentral modernoa, botoiak dituen horietakoa, elektronikoa, deiak jasotzeko moduan ote dagoen, hori ez dakit.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 254. orr.

Zentralak dei bat jaso delako seinalea egin zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.

12 sindikato eta kidekoen erakunde zentrala.

Jaime Solares (Oruro, 1953) Boliviako Langileen Zentraleko (COB) buruzagia da.  Berria - Mundua   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aginte zentral (4); banku zentral (6); beste bi zentral (3); beste zentral bat (6); bi zentral nuklear (3); bi zentral termiko (3); boroako zentral (10); boroako zentral termikoaren (6); castejongo zentral (19); castejongo zentral termikoak (3); castejongo zentral termikoei (4); castejongo zentral termikoen (5); dute zentral bikotea (4)

ako zentral (40); ako zentral nuklearra (19); ako zentral nuklearrak (4); ako zentral nuklearraren (10); ako zentral nuklearrari (3); ako zentral nuklearrean (3); egungo zentral (3); garoñ garoñ garoñ garoñ garoñ garoñ gobernu zentral (7); gobernu zentral bat (4)

irango zentral (3); japoniako zentral (5); japoniako zentral nuklearretan (3); lehen belaunaldiko zentral (3); lemoizko zentral (8); lemoizko zentral nuklearra (5); mihamako zentral (7); mihamako zentral nuklearra (3)

santurtziko zentral (4); txernobilgo zentral (14); txernobilgo zentral nuklearraren (3); txernobilgo zentral nuklearreko (6)

ukrainako zentral (3)

zentral bakarra (3); zentral berria (5); zentral berriak (4); zentral bikote (4); zentral bikotea (14)

zentral elektriko (5); zentral elektrikoa (5); zentral elektrikoak (5); zentral hidroelektriko (8); zentral hidroelektrikoa (3); zentral hidroelektrikoak (3); zentral hidroelektrikoek (3)

zentral madrildarra (3); zentral nuklear (34); zentral nuklear bat (6); zentral nuklear gehiago (6); zentral nuklearra (48); zentral nuklearra itxi (4); zentral nuklearra ixteko (4); zentral nuklearrak (42); zentral nuklearrak ixteko (7); zentral nuklearraren (43); zentral nuklearraren aurkako (4); zentral nuklearraren hondamendiak (3); zentral nuklearraren inguruan (3); zentral nuklearraren kontra (3); zentral nuklearraren kontrako (7); zentral nuklearrari (4); zentral nuklearrean (15); zentral nuklearrek (7); zentral nuklearreko (13); zentral nuklearreko laugarren (3); zentral nuklearren (13); zentral nuklearretako (7); zentral nuklearretan (12); zentral nuklearretatik (3); zentral nuklearretik (4); zentral nuklearrik (3)

zentral postuan (11); zentral termiko (13); zentral termiko bat (3); zentral termikoa (16); zentral termikoak (27); zentral termikoaren (11); zentral termikoari (3); zentral termikoei (5); zentral termikoek (8); zentral termikoen (10)

ziklo bateratuko zentral (3); ziklo konbinatuko zentral (10)

ako zentrala (15); ako zentrala ixteko (5); atzelari zentrala (6); banku zentrala (25); boroako zentrala (4); epaitegi zentrala (10); epaitegi zentrala sortu (3); europako banku zentrala (12); garoñ garoñ gobernu zentrala (9); lemoizko zentrala (3); zaintza epaitegi zentrala (3); zaintzako epaitegi zentrala (5)

zentrala egin (4); zentrala egiteko (4); zentrala eraikitzeko (6); zentrala itxi (6); zentrala itxiko (4); zentrala ixtea (3); zentrala ixteko (15); zentrala izan (3); zentrala jartzeko (3); zentrala martxan (4); zentrala sortu (3); zentrala ustiatzen (3)

ziklo konbinatuko zentrala (12); zoritako zentrala (3)

administrazio zentralak (5); aebetako banku zentralak (3); banku zentralak (99); banku zentralak interes (9); batzorde zentralak (19); boliviako langileen zentralak (3); boroako zentralak (6); botere zentralak (7); castejongo zentralak (3); epaitegi zentralak (9); europako banku zentralak (61); gobernu zentralak (11); hauteskunde batzorde zentralak (14); langileen zentralak (3); zaintzako epaitegi zentralak (5)

zentralak egin (3); zentralak hamar urte (3); zentralak handitzeko (7); zentralak handitzeko proiektuaren (4); zentralak interes tasak (8); zentralak martxan (3)

ziklo bateratuko zentralak (3); ziklo konbinatuko zentralak (6)

gobernu zentralarekin (4)

agentzia zentralaren (3); ako zentralaren (8); ako zentralaren aurkako (3); banku zentralaren (24); batzorde zentralaren erabakia (4); boroako zentralaren (4); europako banku zentralaren (10); garoñ garoñ gobernu zentralaren (11); inteligentzia agentzia zentralaren (3); lemoizko zentralaren (3)

zentralaren aurka (7); zentralaren aurkako (8); zentralaren egoitza (3); zentralaren erabakia (4); zentralaren inguruan (5); zentralaren itxiera (3); zentralaren kontra (6); zentralaren obrak (3)

banku zentralari (15); batzorde zentralari dagokiola (3); europako banku zentralari (10); gobernu zentralari (3); hauteskunde batzorde zentralari (4); zentralari buruz (3)

administrazio zentralean (3); banku zentralean (3); batzorde zentralean (3); dimonako zentralean (3); epaitegi zentralean (3); nerbio sistema zentralean (3)

banku zentralek (12); zentralek nitrogeno oxidoak (3)

agentzia zentraleko zuzendari (3); banku zentraleko (39); banku zentraleko gobernu (4); banku zentraleko presidente (3); banku zentraleko presidenteak (13); boliviako langileen zentraleko (3); epaitegi zentraleko (9); epaitegi zentraleko epaileak (4); europako banku zentraleko (25); ihes puntu zentraleko (3); inteligentzia agentzia zentraleko (4); mihamako zentraleko (3); puntu zentraleko (3); zaintzako epaitegi zentraleko (7)

zentraleko buru (5); zentraleko epaileak (6); zentraleko gobernu kontseilua (4); zentraleko presidente (3); zentraleko presidenteak (13); zentraleko zuzendari (3)

banku zentralen (11); zentralen artean (3)

zentralera deituko (3)

banku zentraletako (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus