Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zentralita 1 iz eraikin edo enpresa bateko telefono lineak konektatzen dituen tresna.
Urrutizkin zentraletik, Gipuzkoan telefono zentralita zuten herri guztietara gaztigatuko zen Igeldoko zerbitzutik emandako abisu iragarpena. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 42. orr.
2 irud/hed zentral txikia.
Zelan elkartu ginen jatorri oso desberdinetako lau pertsona bizileku eta zentralita gisa erabiliko genuen Segovia kaleko duplex baten, kobazuloa ematen zuen egitura negargarriko pisu zikin eta ilun baten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.