Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
indarretxe iz argindarra sortzen duen fabrika. ik zentral 8.
Transistore irratia asmatu zen 1954an, eta urte berean sortu zen lehenbiziko indarretxe nuklearra. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.
Auzokideak beldur dira indarretxea ez ote den izango auzoan atzemandako minbizi kasu ugariren jatorria. Berria - Euskal Herria 2006-04-23
25.000 metro koadro izango ditu guztira guneak, eta hamabi filmaketa estudio hartuko ditu, horietako bat indarretxe bat egondako lekuan kokatua, 150 metro luze eta 40 metro garai. Berria - Kultura 2004-02-03