Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hatzak erabiliz zenbatzen ditut. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 37. orr.
Kopurua eta zenbatzen direnak gauza bera ez den bezala, era berean, batasuna bera ere ez da bat den gauza bera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.
Hiru zenbatzen ditudanean, bota zuen sorginkeriak aurkaria desarmatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.
Zenbatu zituen Akabek eskualdeburuen laguntzaile ziren gazte haiek: berrehun eta hogeita hamabi. Elizen arteko biblia 1 Erg 20,15
Berrogei zenbatu ditu guztira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 95. orr.
Tortosan, 85 hildako zenbatu zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.
39.723 langabe zenbatu dira uztailean, ekainean baino 225 gutxiago. Berria - Ekonomia 2004-08-04
Botoen %99 zenbaturik, SDSk botoen %29,1 eskuratu ditu, LDSk berriz %22,8. Berria - Mundua 2004-10-05
Hogei herri zenbatu ditut egungo etapan, Sarriarainoko bidean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.
303 segundoak zenbatutakoan, mahaitik altxa eta kafetegitik desagertu zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 115. orr.
Begira zerura eta zenbatu izarrak, ahal baduzu. - 0. orr.
Eguneko irabaziak zenbatu aurretik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.
Erregearen idazkaria eta apaiz nagusia etorri ohi ziren Jaunaren etxean bilduriko dirua zenbatzera. Elizen arteko biblia 2 Erg 12,11
Zenbatu zazpi aste, garia ebakitzen hasten zareten egunetik. Elizen arteko biblia Dt 16,9
-Hoa olagarroaren erroak zenbatzera! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.
Hil eta gero ere, zenbatu ezin ahala mirakulu egin zituela. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 394. orr.
Israeldar batzar osoak ezin zenbatu ahalako ardi eta idi-multzo handia eskaini zuten opari. Elizen arteko biblia 1 Erg 8,5
Ezin zenbatu adina istripu ukan ditut. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 18. orr.
Ubarroiek zenbatu ezineko saldotan alde egingo dute airetik iparralderantz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 329. orr.
Mikelek espaloiko harlauzak zenbatzeari ekin zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Hamar arte zenbatu eta gainera datorren zama sentitzeko garaia da orain. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.
Zenbatzen bazekien. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Lanorduak ez ziren zenbatzen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Koordinadoraren ustetan, zenbatzeko tresnen softwarea manipulatua izan zen. Berria - Mundua 2004-08-20
Nola zenbatzen da, zer zenbaki darama sorbaldan? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 159. orr.
Hi, putakumea, zenbatuak dituk egunak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.
Bushen egunak zenbatuak daude eta aurki aldaketa egongo da gurean. Berria - Mundua 2004-02-10
Haurtxoek berek bazekitenean, ankertasunaz eta esperimentazioaz, euliak sei hanka dituela, Aristotelen garaietatik erauzi egiten zizkielako, boluptuosoki zenbatzen zituztela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.
Egunak gaizki zenbatu ote dituzte? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.
Jira erdia egin eta gorantz ekin dio, presarik gabe baina pauso seguruz, ozenki zenbatzen duela: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.
Zehatz-mehatz zenbatzen zituen emakumeek eramaten zizkioten oilarrak, arrautzak, hariak eta ehunak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.
Llansaritzat jasotako errubloak behin eta berriro zenbatzen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.
Orriak zenbatzea beti komeni da, bai aurkezteko eta bai lanketarako diren zirriborroetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 370. orr.
Atal eta azpiatal bakoitza zenbatu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.
Iduritzen zait egun [...] mendeak saltatu ditudala eta ezin zenbatuzko jendetza batean murgildua naizela. Igarobidea eragozten baitiote haien distirari hemengo arku ilunek -bata bestearen gainean altxaturik, mahatsondo bihurriek, huntzak eta ezin zenbatuzko sasi-arrosek harturik-. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.
Gizakiaren grinak ezin zenbatuzkoak dira -itsasoko hondar-aleak bezala-. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 352. orr.
Musika matematika da, matematika alai jostalaria, matematika eroa, musika-noten arteko konbinaketa infinitua izan baitaiteke, ezin zenbatuzkoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.
arte zenbatu (3); banan banan zenbatu (3); botoak zenbatu (3); ezin zenbatu (6); ezin zenbatu ahalako (4); gehiago zenbatu (16); gehiago zenbatu zituen (7); gutxiago zenbatu (19); gutxiago zenbatu dira (3); gutxiago zenbatu zituen (6); guztiak zenbatu (6); hildako zenbatu (6); inguru zenbatu (6); inguru zenbatu dituzte (3); kasu zenbatu (4); lagun zenbatu (4); langabe gehiago zenbatu (10); langabe gutxiago zenbatu (17); langabe zenbatu (6); langabe zenbatu ditu (3); nork zenbatu (4); orriak zenbatu (3); zauritu zenbatu (5)
zenbatu ahal (8); zenbatu ahal izan (4); zenbatu ahalako (4); zenbatu behar (7); zenbatu besterik ez (3); zenbatu ditu inemek (4); zenbatu ezineko (3); zenbatu gabe (10); zenbatu zituen inemek (3)
denak zenbatuak dauzka (3); zenbatuak dauzka jainkoak (3)
inguru zenbatuta (3)
berriz zenbatzeko (3); botoak zenbatzeko (6); botopaperak zenbatzeko konpromisoa (3); bozak zenbatzeko (3); hzren botopaperak zenbatzeko (3); zenbatzeko sistema (3)
egunak zenbatzen (5); orduak zenbatzen (3); zenbatzen dira (6); zenbatzen ditu (4); zenbatzen hasi (12); zenbatzen hasi zen (8); zenbatzen zituen (12)