Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Giza historia oraindik bere haurtzaroan dagoela, eta balitekeela milaka urte zenbatezinetan horrela jarraitzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.
Irkutsk biltegi handi bat da, non Txinaren, erdialdeko Asiaren eta Europaren artean trukatzen diren salgai zenbatezinak pilatzen diren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.
Paretak estaltzen zituzten liburuen multzo zenbatezina begiradaz jo eta esanen zuen, [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.
Zenbatezinak dira haren gudarosteak, guztien gain altxatzen haren argia. Elizen arteko biblia Jb 25,3
Banan-banan, ordea, hostopilaren zatiak, esperientziaz dakigu, izarren hautsa bezalakoak baitira, zenbatezinak, laino infinitu eta erabateko baten ttanttak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.
Askok dagoeneko 12.000 kilometro baino gehiago egin dituzte epaiketa horretara joateko eta geratzen zaizkienak zenbaezinak dira. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Jende guztia doa haren atzetik segizioan, zenbatezina bildutakoen kopurua. Elizen arteko biblia Jb 21,33
Egiptotik, mila eta berrehun gudu-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin. Elizen arteko biblia 2 Kro 12,3