Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer konta dezaket besterik? txikia zinenean gertatu zen gauza bat konta diezazuket. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 139. orr.
Dakidana besterik ezin konta dezaket. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.
Dena kontatu zidan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 103. orr.
Gainera, telefonoz ezin nion ezer kontatu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.
Lasaitasuna behar zen zerbait kontatzeko. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.
Telemakok bidaiaren gorabehera guztiak kontatu zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 125. orr.
Goetheplatzekoa kontatzen hasi nintzaion. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Liburuaren hari nagusia kontatzeko eskatu diot. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 100. orr.
Kontatua dut historia. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 144. orr.
Sekretu bat kontatzera doanaren jarreraz. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.
Berak ez zuela kontu haiek kontatzeko abilidaderik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Labur kontatuko dizuet. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.
Eta istorioa halako gozamenez kontatu duzunez, infernuko zulotik zure hitzak entzuten aritu naiz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 20. orr.
Ceciliak zekien apurra kontatu zion totelka. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 202. orr.
Hitz egin behar nuen, gertatutakoa kontatu, barrena hustu. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.
Guk hitzarmen bakarra genuen: etxetik kanpoko abenturak elkarri kontatu behar genizkion. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.
Aedo batek bezala kontatu diguk gertatutako guztia. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.
Lisak lehengusuaren istorioa kontatu zion entzun nahi izan zuen orori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 94. orr.
Kontatu zuen arteko historia. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 51. orr.
Harrigarria zen zeinen aske sentitu ziren, eta zeinen gezur gutxi kontatu behar izan zuten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
-Ez ezak etxean kontatu autobusa hartu dugunik -esan nion-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.
Florentek kontatu zion Pirouette kalera joana zela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.
Kontatu zion nola lagun batek afaria ordaindu zion Baratterenean egun zoragarri batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.
Nor ikusi dudan kontatu diot Mikeli, 22.000 euro balio dituen furgona batean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 21. orr.
Kontatu zidan ezen, gerra piztu zenean, aitak ez zituela hamasei urte besterik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.
Estherrek kontatu zidanaz pentsatzen aritu nintzen, nola ikusi zuen Hitler kafetegian. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Ene!, mundu guztiari kontatzeko irrikaz nago. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.
Berak kontatu nahi ez badizu, ni ez naiz nor. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Baina komeria horiek ez dira hemen kontatzekoak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.
Bazuten segur zer konda elgarri, eskolako orroitzapen, gazte denborako eta beste. Herria 2001-10-18
Baluke ziur zer konta. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 162. orr.
Hamabost fraide kontatu ditut. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
-Hirurehun versta kontatu ditiat Permetik Jekaterinburgera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.
Ordura arte idatzitako sarrerak kontatzeko lanik ez nuen hartu artean, baina ehunetik gertu izan behar zuten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.
Gero bagoiak bata bestearen ondotik, bagoi baxuak, estali gabeak, eta haietan, kaxatan, bolbora, lastogeruzaz banandutako kaxak, hiru, lau, bost bagoi, kontatu nituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.
Lehenbiziko asteetan ezin nituen neure hatzak kontatu ere egin: ohartzen nintzen han zeudela guztiak, baina, zera, ezin nituen kontatu batetik bestera pasatzean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.
Jarri ditudan kopuruak gutxi gorabeherakoak dira nahitaez; baina dena kontatu dut, nik uste, eta batere labur ibili gabe... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 92. orr.
Bel-en apaizak hirurogeita hamar ziren, emazteak eta seme-alabak kontatu gabe. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.
Cella horrek, paretak eta inguruko galeria kontatu gabe, kolomen altuera izango du diametroan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.
Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu, gauza harrigarriak, ezin konta ahala. Elizen arteko biblia Jb 9,10
Ez dagoela lekurik ezin konta ahala iheslarirentzat. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Gotorleku hau ezin konta ahala inurrik eta zenbait soldaduk defendatua dago. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.
Frantzia ezin konta ahala jaurerri txikitan banatuta zegoenez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.
Ezin konta ahala opari zuen: Charvet musuzapiak, art moderne eiteko hautsontziak, [...]. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 99. orr.
Hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.
Beste gisa bereko ezin konta ahala herritatik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 161. orr.
Ezin konta ahala ziren horrelako aldaerak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 164. orr.
Ezin konta ahala izango direla historiako zuloak, etengabea anakronismoaren arriskua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 54. orr.
Jerusalemgo altxortegia ezin konta ahalako aberastasunez betea zegoela. Elizen arteko biblia 2 M 3,6
abenturak kontatu (7); aitak kontatu (5); aitari kontatu (8); amak kontatu (13); amari kontatu (7); ametsa kontatu (10); anaiei kontatu (6); bere bizitza kontatu (5); bere historia kontatu (9); bizitza kontatu (14); bizitza osoa kontatu (6); egia kontatu (14); elkarri kontatu (5); esperientzia kontatu (7); gauza asko kontatu (7); gauza bat kontatu (6); gauza kontatu (7); gauzak kontatu (8); gertaerak kontatu (5); gertatua kontatu (11); gertaturiko guztia kontatu (5); gertaturikoa kontatu (5); gertatutako guztia kontatu (6); gertatutakoa kontatu (28); gorabeherak kontatu (11); guztia kontatu (55); hamar arte kontatu (7); historia kontatu (49); historiak kontatu (6); hori guztia kontatu (6); istorio bat kontatu (11); istorio osoa kontatu (6); istorioa kontatu (44); istorioak kontatu (14); kasua kontatu (5); lagunek kontatu (5); norbaiti kontatu (5); ondo kontatu (5); pasadizoa kontatu (6); titularra kontatu (6); xehetasun guztiekin kontatu (5); zehatz mehatz kontatu (23) zera kontatu (5); zerbait kontatu (23)
historia kontatuko (7); ipuin zoragarriagoa kontatuko (18); istorio bat kontatuko (7); istorioa kontatuko (8); kontatuko zuela hitzeman (18); tesiarena kontatuko (7)
gauzak kontatzea (5); istorioak kontatzea (11); kontatzea erabaki (9); kontatzea merezi (7)
elkarri kontatzeko (7); esperientzia kontatzeko (5); gauzak kontatzeko (9); gertatutakoa kontatzeko (7); guztia kontatzeko (7); historia kontatzeko (8); istorio bat kontatzeko (6); istorioa kontatzeko (14); istorioak kontatzeko (11); kontatzeko aukera (6); kontatzeko beharra (5); kontatzeko eskatu (14); kontatzeko eskatzen (6); kontatzeko gogoa (8); kontatzeko irrikaz (5); kontatzeko modu (7); kontatzeko modua (10); kontatzeko moduak (5); kontatzeko moduan (8); kontatzeko moduko (8); kontatzeko modukoa (5)
abentura kontatzen (6); abenturak kontatzen (8); amak kontatzen (6); bere bizitza kontatzen (5); bidaia kontatzen (10); bizipenak kontatzen (9); bizitza kontatzen (25); buruz kontatzen (14); dirua kontatzen (5); egunak kontatzen (8); elkarri kontatzen (5); gauza asko kontatzen (5); gauzak kontatzen (13); gertaerak kontatzen (8); gertatutakoa kontatzen (6); gorabeherak kontatzen (23); guztia kontatzen (14); historia bat kontatzen (5); historia kontatzen (36); historiak kontatzen (8); ipuin bat kontatzen (8); ipuina kontatzen (7); ipuinak kontatzen (18); istorio bat kontatzen (11); istorio bera kontatzen (7); istorio hau kontatzen (5); istorioa kontatzen (84); istorioak kontatzen (49) kontatzen den istorioa (5); kontatzen diren istorioak (5); kontatzen duen liburu (5); maitasun istorioa kontatzen (5); pasadizoak kontatzen (10); txisteak kontatzen (7)
bizia kondatuz (5)
bizia kondatzen (5); historia kondatzen (8)