Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zehazki (1198 agerraldi, 168 liburu eta 556 artikulutan) 1 adlag modu zehatzean. ik zehatz 3; zehaztapen 6.

Kierkegaardek zehazki formulatu zuen, bere Errepikapen saiakeran, nozio horren zentzua zein zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.

Zehazki esateko, guk iraupen-irudi deitzen dugun hori [...] ez dagokio, berez, denborazko sintesiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

1854ko azaroaren 8an zehazki, gure amak 26 urte bete zituen egunean, hain zuzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 43. orr.

Agustinek Testamentu Berria irakurri zuen, San Paulok Erromatarrei idatzitako epistolan 13,13 pasartea zehazki.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

Zer zen zehazki?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 32. orr.

Zer da, zehazki, maximo bat edo minimo bat?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Zer esan nahi duen zehazki "alta bada" horrek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

Azal niezaiola gero zehazki zergatik gertatu zen ezbeharra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Txarteltxo bat eman zidan, makinaz zehazki idatzia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Logikaren muga, ordea, oso zehazki determinatzen da, pentsatze ororen erregela formalak xeheki aurkeztu eta hertsiki frogatu baino egiten ez duen zientzia baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Eranskinei buruz, ea arduraz egiten ari den, guztien berri ere zehazki eskatuz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Iduritu zitzaion hitz horiek ez zirela zinez lausenguzkoak, eta osaba zehazki begiztatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 122. orr.

-Zer gertatzen da zehazki?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

-Zer galdetu nahi didak zehazki: ea mutil batekin nagoen?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 19. orr.

Zertan ari zarete zehazki orain?  Berria - Gaiak   2004-05-08

Baina zer zen zehazki galtzeko beldur zinena?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Non demontre gordeak zituzten, haren gizonek etxe miaketak hain zehazki burutu zituztelarik?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

Ezinezkoa zen zehazki jakitea abortua debekatuta zegoen gaizki zegoelako, edo gaizki zegoen debekatuta zegoelako.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 32. orr.

Soa lurrari iltzatua, edo, zehazkiago, hegazkineko zurubiari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Era horretako azterketa batean bada denborazko jarraitasunen eskegitze bat -zehazkiago esanda formulazioen egutegiaren eskegitzea-.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 190. orr.

2 (ezezko testuingurutan)

-Ez da zehazki nagikeria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.

Hidroxiapatitoa da mineral hori: ez da, zehazki, konposatu kimiko bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Ez da bortxaketa, ez zehazki, baina gogoz kontrakoa edozelan ere, barren-barreneraino gogoz kontrakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Ez zen zehazki kalte handiak izatea gogamenean, baizik eta ez ezagutzeraino aldatua izatea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Ez daki zehazki nork esan dituen hitz horiek.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Inguruak, berriz, zehazki zergatik ez bazekien ere, Gernika ekartzen zion gogora.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Ez nekien zehazki zein zen gezurra, baina gezurretan ari zen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Oskarrek ez du zehazki gogoratzen zergatik hasi zen joaten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.

Ez dut zehazki zenbat ginen gogoratzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 11. orr.

Ez zekien zehazki zertan zetzan gakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.

Ez du oroitzen zehazki noiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Esan behar da, dena dela, t afrikatuaren ahoskunea ez dagoela zehazki ahosabaian, sabaiaren aurrealdea eta hortz hobien atzealdeko eremuan baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Gaur egun ere, ezin da zehazki esan zergatik zigortzen den.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Oraindik ez da ezagutzen zehazki nola igarotzen den informazioa egoera kimikotik nerbio-egoerara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Bazekiat -nolatan ez diat bat jakingo?-, baina ez zehazki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus