Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina, zer da p bat, beste inolako zehaztapenik gabe? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.
Zuzenketa gehienek ez dute Jaurlaritzaren egitasmoaren edukian aldaketa nabarmenik eragiten, artikuluen zehaztapen, argipen edo azalpen hutsak direlako. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Lexikoa, adierak, hizkuntza batetik besterako parekotasunak, aldeak, ñabardurak, zehaztapenak... Berria - Kultura 2004-09-09
Soinu txikiari buruz zenbait zehaztapen egitea egokia litzatekeela uste dut. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Herrialdeari zigorrak jartzearen alde agertu zen baina zehaztapen bat egin zuen: «Inor ez da ari hitz egiten Iran okupatzeaz edo bere kontra ekintza militarrak abiatzeaz». Berria - Mundua 2006-01-14
Zenbaki horiek agerian uzten duten egoera baikorra ukatu gabe, hainbat zehaztapen egin behar da hemen datu horiek era egokian balioztatzeko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 113. orr.
Zehaztapenak egitera etortzen zitzaidan azaltzeko komunistak ez zirela bera bezain argiak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Neure buruari hitzeman nion Kattinari zehaztapenak gero emango nizkiola. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 42. orr.
Gero hainbat argibide ematen hasi zitzaion emakumea, zehaztapen eta xehetasun ugariz jantzitako konta-modu urduri batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 164. orr.
Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.
Azterketa-metodo baten zehaztapena (datuen lanketa kuantitatiboa, zehaztu daitezkeen ezaugarri batzuen araberako deskonposaketa, ezaugarri horiei buruz ikertuko da euren arteko korrelazioa, dezifrapen interpretatiboa, maiztasunen eta banaketen azterketa). Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.
Zehaztapen eta sailkapen horietatik ez litzateke ziurtasunez ezer aterako, hizkuntzari berez dagokion esparrutik at. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 277. orr.
Begi-bistakoa zen, bada, zerbait garrantzitsua adierazteko zerabilela kontakizun bitxi hura, hain zehaztapenez betea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 93. orr.
Zehaztapen ilun samar hau beharrezkoa da zientzia enpiriko batean. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.
Orain, ordea, zehaztapen berri bat egin nahi nuke: ezintasuna hautsiz sor daitezkeen pertsonaia edota elementu narratiboak jakinak direla. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.
Hala, bada, eta orain arte esana gogoan, bizpahiru zehaztapen metodologiko egingo ditugu, bat-bateko bertsogintzaren azterketa doitzen lagunduko digutenak. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.
Eztabaida honen nondik norako nagusiak deskribatu baino lehen, zehaztapen terminologiko batzuk egin beharra dago, nahitaez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 169. orr.
Orokortze-eskemak edo zehaztapen progresiboen eskemak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.
Ustekabean, ordea, gerrako istorio eder bat entzun nuen, nire bibliofiliak espero zituen zehaztapen tekniko eta lehorren ordez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.
Eraketa hau bermatzen da azaleratze, mugarritze eta zehaztapen instantzia batzuen arteko harreman-multzo baten bidez. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.
Bukatzeko aztertuko ditugu zehaztapen saretak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.