Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zedarritu, zedarri(tu), zedarritzen (100 agerraldi, 33 liburu eta 21 artikulutan) 1 du ad zedarrien bidez seinalatu edo mugatu. ik mugarritu.

Hurrengo minutuan, denak kanpoan zeudela, bi hilerrietako behin-behineko mugak zedarritu ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.

Lurrak ez zedarritzeak, gainera, kolonoen eta indigenen arteko gatazkak areagotuko dituela nabarmendu du Survivalek.  Berria - Gaiak   2004-08-20

2 hed/irud ik zedarriztatu.

Ama bat negar batean ari da bere lurretako mugak zedarritzen dituen egurrezko hesiaren alboan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Eskuinetara, pasealeku estu bat zedarritzen zuten zuhaitzek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Ziztuan nindoan burdinesiz zedarritutako karrika estuetan barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Eguzkiak argiztatutako eraikin batzuek parkea zedarritzen zuten hegoaldean eta ekialdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Ile gorrixkaren mataza izurtu batek kiribil lisoez zedarritzen zion kopeta luze eta estua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Gizon argia zen, helburuak ondo zehazten eta helburuetara iristeko bideak zuzen zedarritzen zekiena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 169. orr.

Geratu egin zen une batez, ateko markoak zedarritzen zuen koadroari begira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 123. orr.

Kalea San Joanen hasten da, eta Kanpandorre kalean amaitzen; Parte Zaharra zedarritzen zuen.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Uhartea zedarritzen zuten lau argi iturrien labankadek ilunbeak ebakitzen zituztela, Creac'hen maldara heldu ginen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Guztiz arbitrarioak diren mugak jartzen saiatzen baikara gure ingurua espazio-denboretan zedarritzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 24. orr.

Alderdiak zatikatu ziren, Hegoaldeko borroka sustatzen eta Iparraldekoa onesten zutenen arteko leizeak zedarrituz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 25. orr.

Bere ibilbide akademikoa behar bezala zedarritzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Subjektu begiralea da trazu berezien taula bati dagokionean, eta ohar-hartzailea tipo deskribatzaile bati dagokionean; hautemate urruntasun ezin hobe batean dago kokatuta, bere mugek informazio egokiaren aleak zedarritzen dituztelarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Erregistro hauetako bakoitzean zenbait objektu izendatu dira, zedarritu, aztertu, eta horren ondoren zuzendu, atzera definitu, ihardetsi eta ezabatu egin dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

Irudien historia zedarritu duten berrikuntza teknologikoen artean bada bat askotan egiazko iraultzatzat hartu izan dena; argazkiaren asmakuntzarekin irudi "automatikoak" sortzeko aukera ekarri zuena, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ikerkuntza egiteko erabiltzen diren baliabideak ere inguru zabalago batean aztertu behar dira, ez unibertsitateak jartzen dituen muga zedarritu horietan bakarrik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

"Garapen" hitza, halaber, oso gauza zedarritu bat adieraztera mugatu da zenbaitetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 21. orr.

Holako ikastegietan ikasten zutenak pribilegiodunak zirela, goi mailako hezkuntza nahiko zedarritua eta mugatua baitzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lurrak zedarritzea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus