Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mugarritu, mugarri(tu), mugarritzen du ad mugarrien bidez seinalatu edo mugatu. ik zedarritu; mugarriztatu.

Hitz haien patetismoak eta erabatekotasunak zirrara handia eragin zidaten, eta uste izan nuen adin nagusirako bidea mugarritzen zuten auzietako bat zela hura, Errege Magoena edo sexuarena bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 86. orr.

Atzeko atetik sartu ziren, ostatuko harrera-gunetik, gizon itsu batek zaintzen bainoago mugarritzen zuen espazio ilun batetik, atezaina lodia baitzen gorpuzkeraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Pablo Picassoren jaiotzak (1881) eta Bilbon eginiko artista iberikoen erakusketak (1925) mugarritutako bi egunen artean, tradiziotik abangoardiarako jauzia egin zuen arteak.  Berria - Kultura   2004-02-17

Arazoa, mendebaldean gure ziklo historikoko zein momentu justutan gauden mugarritzea da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Laburbilduz, hizkuntza ez da agertzen aldez aurretik mugarrituriko ikur multzo gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 138. orr.

Txinatar edo filipinar edo ez dakit nongo hark, oholtzaren gainean, begi egartien aurrean, alutik, zilarrezko zapata takoidunek mugarritutako alutik atera zuen hiru metroko nakarezko idunekoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Ukabilen esola imajinarioez mugarritu genuen Ukapenaren Erresuma.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus