Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zedarriztatu, zedarrizta(tu), zedarriztatzen (78 agerraldi, 3 liburu eta artikulu 1ean) 1 du ad zedarri ez-fisikoen bidez seinalatu edo mugatu. ik zedarritu 2; mugarriztatu.

Lehenik lanean hasten diren enbrioiaren geneen eginkizuna modulu horien lurraldea zedarriztatzea da; hasieran, berdin-peto dira modulu guztiak ere, eredu baten kopiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Muga horiek zedarriztatzerakoan sortzen dira nonahiko eta nolanahiko oztopoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 84. orr.

Hau onartu nahi ez bada, orduan nire esakunea Matematika hutsera zedarriztatzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Puntuak eta aldiuneak mugak besterik ez dira, h[au] d[a], espazioaren eta denboraren zedarriztapenaren kokaguneak; baina kokaguneek zedarriztatu edo determinatu behar diren begiespenak aurresuposatzen dituzte beti.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

Espazioa kanpoko begiespen ororen forma huts gisa kanpoko agerpenetara baino ez da zedarriztatzen apriorizko baldintza den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Metafisika zedarriztatzen duen kritika bat negatiboa da hainbestez, baina aipatutako erabilera zedarriztatzeko eta suntsitzeko mehatxua egiten duen oztopoa aldi berean deuseztatzen duenez gero [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Legeen aplikazioan nabarmentzen den antinomia nomotetikaren etsamina-saialdi onena da gure jakituria zedarriztatuan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus