Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanpoan, gero eta ozenagoa da zarata; gero eta hurbilagoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Aretoko zarata gero eta biziagoa, urduriagoa eta zoliagoa zelako. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.
Itzartu nintzenean ez zen zaratarik aditzen, ez eta hotsik ñimiñoena ere. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.
Azal gogorreko koadernoko paperean kristalezko lumak egiten zuen zarata entzuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.
Autoaren zarata entzun zen patioan, gero gutxitu eta azkenean desagertu zen hotsa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Suma ditzake zamaketarien marruak eta polea herdoilduen zarata. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 25. orr.
Kristal hautsien zaratak esnatu zuen Gabin. «Kuskue tanden», 2004 - 127. orr.
-Zarata egiten baduzu, jo egingo zaitut. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.
Ez zen ausartu mugitzen, zarata egiteko beldurrez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Pasabidean, zarata areagotu egiten da eta ezagutu dut: gizakiek eginiko zarata da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Bilbo: zarata %4,7 gutxitu zen eta goizean goiz ohi baino %2,53 auto gutxiago sartu zen hirira. Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Txanoko kaskabiloek zarata ateratzen zuten mugitzen zenean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.
Zarata eta algara hiriko plaza eta kaleetan luzaroan zabaldu zen eta isekatzaileen oihuak han eta hemen entzun ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.
Kanpotik zetorkidan zarata identifikatzea izan nuen lehendabiziko lana. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.
Batera eta bestera ibiltzen zen ziegan barrena, zaratarik atera gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.
Orain hemen nintzen, zaratarik gabeko herri honetan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
Zaldien zarata entzutean, leihotik begiratu eta ahaideak ikusi zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 713. orr.
Tranbia baten zarata gailendu zitzaion euriarenari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Orduantxe gogoratu zen Ruche jauna zarata ez zetorrela lantegietatik, etxebizitzatik baizik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
Hegal-hotsa gudura zalapartaka doazen zalgurdi askoren zarata bezalakoa zen. Elizen arteko biblia Ap 9,9
Euriak zaratak moteltzen ditu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.
Kaioen zaratak burua altxarazi zion. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.
Trumoi sakon eta luzearen moduko zarata. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.
Bizikletaren gurpilak bezala, jiratu egiten ziren trenaren gurpilak ere, baina zarata batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
-Zer da zarata hori? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 159. orr.
Zarata eta zaborra, irtenbide zaileko erronkak. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Arin eta zarata handirik egin gabe. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.
Zarata txiki batzuk entzun zituen komunean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 18. orr.
Harri lodi-lodi bat harresien gainetik igaro zen, zarata ikaragarria eginez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.
Bere buruaren gainean, merkatu nagusiaren zarata isila hedatzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.
Hantxe geratu ginen, arkuko espazio biribil haizetsuan, hiriko zarata motelduak entzuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.
Korridoretik, oinen zarata astuna belarriratu zitzaigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.
Inguru hartan kirrinkak eta klaskak eta zarata iheskorrak ugari ziren, baina ez zen ahotsik edo urrats-hotsik entzuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.
Han geratzen zen ikusten nola urak, lasterka bizian eta zarata sorgarria ateraz, errotarriei eragiten zien. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Florentek merkatu nagusitik ateratzen zen zarata etengabea entzuten zuen orain. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Zarata ikaragarriz, branka altxatu zitzaion zamaontziari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Trenaren zarata monotonoak urrundu, bakartu egiten zituen bidaiariak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.
Txalupa batzuetan arrantzaleenak ez ziren agindu bozak entzun zituen eta zarata metalikoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 350. orr.
Zarata desatsegina izan daiteke, baina, jarraitua ez bada, ez du eragingo inolako galera edo kalterik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.
Goizero, zarata arraro batek iratzartzen ninduen, erdi industria erdi musikazko zarata batek. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.
Sekulako jendetza, sekulako zarata, sekulako kea! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.
Ur azpiko zaratak baleei kalte egiten diela frogatu dute. Berria - Gaiak 2004-07-23
Mendi gainetatik zetorren zarata burrunbatsu ozenari, elizako kanpandorretikakoa erantsi zaio. Txillardegi «Putzu», 1999 - 139. orr.
Zarata arraroki temati eta gogaikarria zen, halako soinu-laguntza gaizto bat bestela ere xelebrea eta agian inoiz gertatu gabea zen egoera zail baterako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.
Erdiko belarriko bi muskulu txikiek, 80 dB-tik 85 dB-ra bitarteko zarata mailarekin aktibatzen direlarik, tinpanoa tenkatzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.
Isilik ibili behar dute, zarata asotsik egin gabe eta zarata atera gabe. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 177. orr.
Plataforman pilatu ginen, kobratzaileak zarata-turuta bati tiratu zion kartsuki. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 141. orr.
Kanpai-hotsak eta portuko sirenen eta oihuen zarata-ore trinkoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 198. orr.
Beharbada, kaletarra izanik, harrituta dagoelako, hainbesterainoko zarata ezak urduri jartzen duelako. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.
Urgulldikako kolpe-zaratak eta oihu urrunak ahuldu egin bide ziren, moteldu, eta pixkanaka iraungi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Estore hautsi baten dardara zarata. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Bat-batean, azantz-zarata handi eta arraro bat entzuen nian. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.
Iluntasunetik beste zaldi batzuen irrintziek erantzun zioten, eta apatx-zarata gorrak ondoren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 14. orr.
Bat-batean bizikletaren txapa-zarata entzun genuen, lurrean arrastaka. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.
Feltro-zarata handi bat eginez lurra jo oihalak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.
Zooan bezalakoxea zen burrunba-zarata hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Organoak elkarrengandik nahiko hurbil daudelarik, tartetik igarotzen den aireak igurtzi zarata atera dezan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 24. orr.
Herrien nahia ukatzeko «ezpata zarata» ez egiteko eskatu du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2006-01-11
Indarkeria politikoak sortzen duen zaratak beste injustizia asko estaltzen dituelako. Herria 2003-10-02
Horrek "ikusmen-zarata" sortzen du. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 103. orr.
Teknikoki, hizketako hotsen artean bokalak eta kontsonante ozenak dira hots diren bakarrak, gainerakoak, kontsonante trabariak zarata dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 98. orr.
Bokalak hots dira eta kontsonanteak zarata. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.
Hots bat edo zarata soila den erabakitzea fisikagileei uzten diegu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Esan genezake igurzkariak, organo artikulatzaileen artean airea estuegi pasaraztean sortzen den zurrunbiloari dagokion zarata direla. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 150. orr.
Laringe hotsaren tinbrea bere osotasunean agertzen da, eta desagertzen da aho zarata. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 77. orr.
Zigarroa ahoan ebala, zaratatxo mehe bat egiten eban, nrrr-nrrr-nrrr, soinuaren zaratapean, hur-hurretik bakarrik eta doidoi entzuten zana, ezagutzen ez ebanak ondoan animaliatxoren bat egoala pentsateko modukoa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 83. orr.
Trenaren zaratapean Stanley etxean sartu da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 128. orr.
ahotsen zarata (3); ateratzen zuen zarata (3); ateratzen zuten zarata (3); autoen zarata (7); basoko zarata (6); basoko zarata mutuak (4); bere zarata (5); bezalako zarata (4)
edozein zarata (4); egindako zarata (3); egiten duen zarata (4); egiten zuen zarata (4); egiten zuten zarata (6); egundoko zarata (6); gurpilen zarata (3); hainbeste zarata (4); hango zarata (3)
inguruko zarata (4); izugarrizko zarata (5); jendearen zarata (6); jendearen zarata hotsa (4); kaleko zarata (4); kanpoko zarata (3); moduko zarata (6); motorraren zarata (4); motorren zarata (3)
olatuen zarata (3); sekulako zarata (6); soinu eta zarata (3); sortutako zarata (3); trenaren zarata (3)
zarata aditu (5); zarata aditzen (3); zarata arraro (4); zarata artean (5); zarata atera (8); zarata ateratzea (5); zarata ateratzeko (3); zarata ateratzen (14); zarata ateratzen zuten (3); zarata ateraz (3); zarata atereaz (4); zarata bakarra (3); zarata barruan (3); zarata bat (13); zarata bat entzun (5); zarata batean (8); zarata batek (10); zarata batzuk (3); zarata bera (3); zarata burrunbatsuak (3)
zarata egin (9); zarata eginez (9); zarata egiten (19); zarata egiten dute (4); zarata entzun (33); zarata entzun zen (10); zarata entzunda (3); zarata entzutean (5); zarata entzuten (18); zarata entzuten du (4); zarata entzuten zen (4); zarata eta algara (3); zarata eta iskanbila (3); zarata eta zalaparta (6); zarata gehiago (5); zarata gehiegi (9); zarata gehiegi ateratzen (3); zarata gutxiago (6); zarata guztiak (5); zarata handi (14); zarata handi bat (5); zarata handi batek (3); zarata handia (44); zarata handia ateratzen (4); zarata handia ateraz (6); zarata handia atereaz (3); zarata handia dago (5); zarata handia egin (4); zarata handia eginez (3); zarata handia zegoen (5); zarata handiagoa (5); zarata handiegia (3); zarata handirik (12); zarata handirik egin (3); zarata handirik gabe (3); zarata handiz (18); zarata hots (3); zarata hotsa (16)
zarata ikaragarria (5); zarata izugarria (5); zarata jasanezina (3); zarata lasaigarria (3); zarata metalikoa (3); zarata mutuak (4)
zarata pixka bat (4); zarata txiki (6)
zarata zela eta (3); zarata zen (4); zer da zarata (5); zer zarata (3)
zaratak entzun (5); zaratak esnatu (5); zaratak esnatu zuen (3); zaratak iratzarri (3)
zarataren bat (6); zarataren erdian (5); zarataren gainetik (3)
batere zaratarik egin (3); ez zaratarik (3); ez zen zaratarik (5); ez zuten zaratarik (4); zaratarik atera gabe (11); zaratarik ateratzen (4); zaratarik batere egin (3); zaratarik egin gabe (27); zaratarik egiten (4); zaratarik entzuten (4); zaratarik ez (21); zaratarik ez ateratzeko (4); zaratarik ez egiteko (4); zaratarik gabe (20); zaratarik gabeko (3); zaratarik txikiena (7); zaratarik txikiena ere (3); zen zaratarik entzuten (3)
jendez eta zarataz (3); zarataz bete (3)
zaraten artean (3)