Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretan, zaldi-hotsa, soldaduen zalaparta eta segizio ugariaren zaratotsa entzun zen atean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.
Motorraren zaratotsa garbiki heltzen zitzaion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 80. orr.
Begiak erdi hertsirik, edozein zaratots edo marruma entzun bezain pronto itzarririk, erne, ohoinak zitezkeelakoan gaueko mamuen zelatan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 48. orr.
Musika notak bainoago, itotakoen arimen negar eta samin-loreak ziruditen haien zaratotsek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 25. orr.
Kanpai danbadek zaratots ibilkari gero eta handiago hura eteten zuten urruneko pabiloi batetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Azantz-zaratots bat entzun nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Atabalen zaratots nahasia. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 41. orr.