Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kaleko ahotsak datozkizu, klaxonak eta metroaren burrunba, baita tarteka hegazkinena ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Jaunak gurdi- eta zaldi-hotsa eta gudaroste handi batena bezalako burrunba entzunarazi zien siriarrei kanpalekuan. Elizen arteko biblia 2 Erg 7,6
Gero Bordeletik, Afrikatik eta Biarnotik beretik sorterriaren irudia halo ilun baten itxuran zetorkidan, artetan bonben tximist eta burrunbek moztua. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 40. orr.
Motorraren burrunba entzun zuen Ruche jaunak, Ravignan kalean durundi egiten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Ondotik armada motorizatuak, buruen gainetik pasatzen zitzaizkigun airekoen burrunbez lagundurik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.
Errepideko burrunba, zabor-biltegiko traktorearena, pabiloietako zarata haize lodiarekin nahasian iristen ziren, buztinezko pilota gogor bat bezala, eta belarritik sartzen, zainetan barna gorputza zurrunduz. Berria - Kultura 2004-08-15
Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.
Jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa, ur handien eta trumoi indartsuen burrunba zirudiena. Elizen arteko biblia Ap 19,6
Harryk eskuineko sarbidetik zetozen ehundaka ahotsen burrunba entzuten zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.
Ezpainak mugitzen ikusiko duzu argi psikodelikoek argitua, baina musikaren burrunbarekin ez diozu noski ezer adituko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.
Calandako danborren burrunbarekin, su-festak izan ziren iluntzean. Berria - Kultura 2004-05-11
Lehenbizi bat-batean beren gelan iraulitako aulkien burrunba eta paretetako kolpe-hotsak aditzen genituen, eta gero garrasi lazgarriak eta basatiak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.
Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba. - 0. orr.
Eztanda urrun baten burrunba besterik ez zuen aditu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.
Tren jasoaren burrunba entzun zen haren buruaren gainetik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Ezkaratzetik pasatuz sukaldera nindoala, gure etxera zetorren auto baten burrunba entzun nuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.
Bibragailu elektriko baten burrunba eta artazien hotsa entzuten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.
Azken egun haietan Kondor Legioaren hegazkinen burrunba ia eguneroko gauza bihurtu zitzaigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.
Gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka. Elizen arteko biblia Jr 47,3
Eta erlastar eta liztorren burrunba. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.
Ahots anonimoa burrunba bihurtu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.
Uraren burrunba gero eta ozenagoa zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.
Ederra, pianoak atera zuen burrunba. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.
Burrunba bat piztu eta hiltzen da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.
Burrunba handian ari zuen musikak eta itzalita zeuden argi guztiak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.
Orduan, Jaunak burrunba handiko trumoiak egin zituen filistearren kontra. Elizen arteko biblia 1 Sm 7,10
Trumoi lehertu berriaren burrunba ozenarekin. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.
Burrunba bortitz batek jakinarazi zigun behera bota zutela zerbitzurako atexka. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.
Lehergailuen burrunba gorgarriak isilik utzi zuen Madrilgo herria. Berria - Harian 2005-03-11
Bere beheraldia gelditu zen, eskua gora altxatuta, eta burrunba ikaragarria sortu zen estadioan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.
Etengabe aditzen baitzen motor-hotsa, Central Park Westeko nire terrazako jardinaren gainean sumatzen den burrunba dardarti horixe bera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.
Gero zarata ederreko soinu tinko eta betean segitu zuen suak, trumoi jarraitu baten gisa, motorren eta transmisioen burrunba motela estaliz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.
Burrunba motel bat besterik ez zen, DC-7 arrunt bat, oso goian distiratsu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Autoen burrunba urruna. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.
Une batez ez zen deus aditu, kanpoko Super-Constellation abiatu berriaren motor-zurrunga izan ezik, eta segidan haren ohiko burrunba gure buruen gainetik hegaldatzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Kaletik kamioi baten aldizkako burrunba iristen zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.
Aldizkako durunda hotsa zen, milaka erleren burrunba totela bezalakoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.
Belarrietan, berriz, sekulako burrunba. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 133. orr.
Burrunba-hots arraro bat izan zen, eta gero isiltasuna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.
ik burrunbots.
Burrunba-hots apal batek hautsi zuen inguruko isiltasuna. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.
Ordu batzuk geroago alde egin zuen ordezkaritzak eta berehala entzun zen Omochi jaun izugarriaren burrunba-ahotsa: [...]. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.
Zooan bezalakoxea zen burrunba-zarata hura, han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, musika modernoaren antzeko arrabotsa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.
Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean, oinaztargiek mundua argitu zuten, lur-barrenak ikara eta dardara egin. Elizen arteko biblia Sal 77,19
Trumoi-burrunba zela-eta, ez zuten ezer entzuten, eta ezin zuten jakin jendea aupaka eta bibaka ari ote zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.
Bat-batean deabrua etorri zitzaion ikaragarrizko ekaitz-burrunba eta zarata artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.
Hilabetetan entzun nuen nik ur-burrunba bera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 332. orr.
Ozendu dute itsas urek, Jauna, ozendu itsas urek orroa, ozendu itsas urek olatu-burrunba! Elizen arteko biblia Sal 93,3
Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor-burrunba ezagutu balu bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Handik pixka batera, auto-burrunba sentitu genuen, abaila bizian aldapa behera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.
Inoiz baino sargoriago, likits eta ustelago zegoen giroa, isats urdineko hainbat txoriren ziztu-burrunba bazterretan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Lucasek autoa abiarazi eta hauts harroaldi baten erdian egin zuen azelerazio burrunba. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 88. orr.
Ikaragarrizko jende-burrunba zegoen aretoan, eta hainbat bider errepikatu behar izan zituen bere hitzak karabana-buruak, denek uler zitzaten. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.
Barnean haatik ele burrunba nagusi. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.
Burrunbak: Gero eta gutiago aipatzen da Juppé jaunaren kontra Nanterre-ko epaileek hartu duten erabakia. Herria 2004-02-19
Hau zarata da, egunkariek maite duten burrunba, ez diskurtso berri. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.
Olinpi-jokoen burrunba handia. Herria 2004-09-02
Dena espantu ariz ikaragarriko burrunba badela hor gaindi Eguberri bestarekin, hirietan dena argi eta girgilleria, dena musika, kantu eta merkatu berezi, saltegietan izigarriko mugimendua, denak ari gauzak eros eta eros, nork nori eginen dion opari pollitena. Herria 2004-12-23
Eguzki-izpi batek Ellen esnatu zuen, burrunba gorri bat haren betazaletara isuriz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Gorroto burrunba isil hark zorigaitz zehazgabe bat iragartzen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.
Munduak darabilen etengabeko izangintza edo izategintza hazkorrak ateratzen duen burrunbaren erdian, Joxemielen sorkari guztiak batera harturik ere, ez dira putz ñimiño baten parera iristen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.
Mahai-oihala kolpe bortitz batez teinkatuz, gainean dauden telefonoa, liburuak, argimutila, pitxiak eta gainerakoak burrunba batean lurrera dira erortzen eta zenbait puskatzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.
Armairuaren tiraderak burrunba batean bota dituzte lurrera, sofaren tapizeria ere altxatu dute. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.
Bizar-labanak gogor lanean, ilea mozteko makina elektrikoak burrunba batean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.
Belarriak burrunba batean dauzkazu, eta ezin duzu ia ezer entzun. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.
Suak eta urak elkarrekin topo egin dutela, eta hortik sortzen den talkak burrunba batean altxatzen dituela haize-kolpe indartsuak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.
Azkenean, ez batera ez bestera, bidean bi litro kalimotxo hartu eta Artxandako Potorrolandara abiatu ziren burrunba batean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak, egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,32
Hanka-hotsek burrunba egiten zuten kaleetan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Sekulako burrunba egiten zuten airean, eztanda eta tiro zaratatsuak etengabe boteaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.
Lanpararen inguruan burrunba egiten ari ziren euli gogaikarriei so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Erauntsian, airean burrunba egiten zutenak erleak bailiran. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.
Patio osoan burrunba egin duen ahotsez, "judu-saldo oso hau" bere ustez dagokion lekura eroateko agindu du, ukuilura alegia. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 66. orr.
Harryri burrunba egiten zion buruak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.
Zure leihoak argitan zeuden, nire bihotz guztia burrunban. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.
Mendia orroka, inarrosten, burrunban, hondoa jotzen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.
Obus bat bezala burrunban joan da hari buruz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.
Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
Erleak burrunban eta eltxoak dantzan zebilzkien udaberri hark [...] bazirudien bere bizkar hartu zuela giza atsekabeen jakintza bat. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.
Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean, arik eta, bere indarra eta oldar zorrotza makaldurik, zarata izugarriko burrunban lehertu arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.
Txirrinaren hots hila belarrietan burrunban. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.
alimaleko burrunba (3); auto baten burrunba (5); autoen burrunba (3); batek burrunba (3); baten burrunba (19); baten burrunba entzun (3); bere burrunba (3); bezalako burrunba (8)
burrunba bat (6); burrunba batean (8); burrunba batek (3); burrunba egin (7); burrunba egin zuen (3); burrunba egiten (24); burrunba egiten zuen (7); burrunba egiten zuten (8); burrunba entzun (13); burrunba entzun zen (4); burrunba entzuten (6); burrunba ere (3); burrunba eta (19); burrunba handi (3); burrunba handia (4); burrunba handiena (3); burrunba hots (5); burrunba hotsa (3); burrunba ikaragarria (6); burrunba urruna (4)
eta burrunba (16); halako burrunba (4); holako burrunba (3); sekulako burrunba (6); trafikoaren burrunba (3); trumoi burrunba (3); uraren burrunba (3); zen burrunba (4); zuen burrunba (7)
burrunbarik ez (3)