Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Joka ari zirela, zakua zangopilatu zuten eta barnean zuen guzia funditu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.
Preso miatzaileek ikaragarriak egin zizkiguten, otoitz liburuak urratuak eta zangopilatuak, arrosarioak eta medailak berdin laidoztatuak. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.
Hemendik goiti, deputatuek onartu lege berria berme, frantses bandera zikintzen, urratzen, erretzen edo zangopilatzen duen norbaitek [...] sei hilabeteren presondegia ukaiten ahalko du. Herria 2003-01-28
Gaixo loretegiak! Zangopilatuak izan dira, nehork ez zuela urrikalpenik heien suerte dohakabearentzat! Herria 2003-07-31
Zuzendariak, presoekin hitz egin partez Polizia sarrarazi zuen kezko pote eta gomazko pilotak jaurtikiz, dena puskatu eta zangopilatuz eta, kartzeleroen laguntzaz presoak jipoitzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 123. orr.
Zoritxarrez, badira ere herrialdeak zointan holako eskubideak alde bat eta itsuski ostikatuak eta zangopilatuak baitira! Herria 2001-06-07
Nazioen artean finkatuak izan ziren hitzarmenak zangopilatu zituen aleman armadak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
Demokraziaren zaintzaleak (hala direla diote segurik!) demokrazia zangopilatzen! Herria 2004-05-20
Estatu frantsesak berriz ere Iparraldeko jendearen borondatea zangopilatzen du, demokraziaren kontzeptua oinarritik zapuztuz estatu arrazoiaren izenean. Berria - Harian 2005-09-30
Uko egite hori handizki doa herritarren nahiaren kontra, demokraziaren oinarriak berak nunbait zangopilatuz. Herria 2001-01-18
Garai batean, artzain bakarti bihurtzeko gogoa neukan, baina nekazaritzako ametsak zangopilatu nituen aski laster. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Eskubide nagusiak zangopilatzen dituzuenean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 136. orr.
Interneten garai hauetan, gero eta errazagoa da musika, testu, edo filmak kopiatzea, gehienetan, egile eskubideak zangopilatuz. Berria - Harian 2005-12-29
Torturak Otsabideko komisarian, jasan ezinezko errepresioa, giza eskubide zangopilatu eta ukatuak, demokrazia eskasa, familienganako presio justifika gaitzak. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 44. orr.