Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antza denez, jaun nahiz andereak, Porte Champerretera joan asmoz, igotzen edo jaisten zirenean, metodo sistematikoz oinperatzen zizkion txarolezko zapatatxoak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.
Ez Jainkoak, ez inongo sorkarik oinpera gaitzake, ez hain ondoraino azpiratu, geurok egiaz irits dezakeguna areagotuz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.
Han zuen, eta han baino ez, nolabaiteko aukera irabazteko, bere ideiak nagusiarazteko, arerioak oinperatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.
Batzuetan jainkoak zokoraturik gelditzen dira, besteetan gizakiak oinperaturik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.
Fedearengandik sortzen den itxaropenak beldurra garaitu, oinperatu eta hezi egiten du. Herria 2001-03-08
Ohorezko kontua baitzen hura, eta, ohore kontuetan, oinperatutako duintasuna berreskuratzeko bide bakarra mendekua zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 36. orr.