Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tomsk egun batzuk lehenago azpiratu zuen Feofar Khanek eta handik joko zuten inbaditzaileek Irkutsk aldera, erdi aldeko Siberia mendean hartu ondoren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.
Munduan zenbat langile ez ote dagoen azpiraturik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Gorrotoa XI. gizaldian hasi zen, musulmanak, Indian sartu, hinduak azpiratu eta hauen tenpluak desegiten hasi zirenetik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 183. orr.
Horrela ibili ziren denboraldi batez, jentilak ezin zubia azpiratu, baina lamiek ere ezin bukatu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.
Berriro azpiratu zituen aitaren itzal eta larderiak, agindua betearaziz, goiz eder honetan etorraraziz, zer eta zorro hauek garraiatu nahi zituelako farora. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 163. orr.
Garaitu du, azpiratu nauela uste du. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 85. orr.
Haren ulua nekez azpiratzen ahal du kamioien azantzak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 11. orr.
azpiratu zuen (3)