Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zain1 1 iz odola dabilen hodia.

San Luisen odola baitzebilkion zainetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? -bekaiztu zitzaion, ordea, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Lepoko zain bat nabarmendu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Nire lokietan eta ukabiletan, zainen marra delikatua ikus dezakezue.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 57. orr.

Horra hor tigrearen lehia, lepoko zainaren bila, horra hor idiaren etsipena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 216. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Korala baino gorriztago haien gorputzak, zafiroa bezain urdin haien zainak.  Elizen arteko biblia   Nk 4,7

Bihotzaren taupadak sentitzen nituen zainetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

Kopeta-ertzetako zainak nabarmendu zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.

Polemika piztu da [...] garuneko zainetako gaitza zuela atzeman arren, hori tratatzeko eman zizkioten odolbilduen aurkako botikek eragindako ondorioengatik.  Berria - Mundua   2006-01-11

Eskumuturreko zaina ukitu zuenez, neskatoaren pultsua hartu zuen hatz erakuslearekin eta erdikoarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Begietatik odol-zorrotada jario zitzaion, besoan zain bat irekitzen denean bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 853. orr.

Harry konturatu zen osaba Vernon hartaz gogoeta egiten ari zela, nahiz eta hortzak agerian izan eta zain bat lokian lehertu beharrean taupadaka zebilkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Odolaldiak lehertzeko zorian jarri dizkizu zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Orratza besoko zain batean sartua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Hemen, besoan, zain baten taupadak ikusten nituen.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 114. orr.

Zain horietatik, orratz batez ziztaturik odol tanta bat hartu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Bera da txakurrari geldirik eusten diona orratzak zaina bilatzen duen artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Bere zaina ziztatu eta lauzpabost ordura gertatu zen, ziztadaren eragina jada iragana zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

Bezperan ez bezala, egun hartan ez zuen jasan ahal izan egoera, eta berriro ziztatu zuen zaina arratsaldez.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 121. orr.

Lepoko zainak, puztuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Lokietako zainak, guztiz irtenak, lehertu beharrean zeuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Bihotzak taupadaka egiten dit, begia pizten zait, ikusten ditudanean, odola zainetan asaldatzen zait, arima altxatzen zait.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 271. orr.

Robertek zainak ebaki zituen bainuontzian.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 54. orr.

Orain dela hiru hilabete eskumuturretako zainak ebaki nituen, arrazoirik gabe bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 20. orr.

Bakarrik utzi gaituzte berriro ere euskaldun karlistok, eta abandonaturik hustu dira erreketan gure semeen zainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Ez zuan odol bakarrekoa: bazian bere ukitu aleman eta italiarra zainetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Baina hik ez al duk odolik zainetan, sakristau arraioa?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Jainko maitea, hiriko jendeak odol apur bat izango balu zainetan...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Egunero, metodikoki, whisky kopan isuri zizkion tanta beltz haiek, pixkanaka, Raulen zainetan herioa barreiatu zutela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 131. orr.

Odola irakiten ari zitzaion zainetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 135. orr.

Burura bildu zitzaion zainetako odol guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

Barizeek zainetako gutxiegitasuna sor dezakete, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Literatura zainetan zeraman, horretarako egina zen.  Berria - Kultura   2004-02-11

Zainetan zebilkigun gaztetasunari nolabait etekina atera nahi izanez gero, ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputzeko atal gehienetan, arteria odolak bere oxigenoaren herena uzten du [...] gainerakoa, berriz, atzera bihotzera garraiatzen da zain-zirkulazioan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Besoek eta zangoek badute beste zain-sare bat larruazalaren azpi-azpian, eta, bero dagoenean, beste sistema horretara bideratzen da zain-odola gorputzari hozten laguntzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Dagoeneko [...] zain-odolak ez dauka oxigeno askorik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Begi txiki kizkur zain-gorritu haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

Ematurik ere, alkoholaren karga eztia hasia zitzaidan zain-gaineratzen, eta ordu bi eta erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Karbono dioxidotik garbiturik eta oxigenoa berriturik, birika-zainetara biltzen da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Odol-kapilarretan katigaturik daude tubuluak, eta giltzurrun-zainetara konektaturik kapilarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Diabetesa, depresioa, minbizia, bihotz-zainetako nahasmenduak, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Ez dago zientziarik foliolo baten tegumentuarenik, zelula baten filamentuenik, odol-zain baten makodurarenik, [...].  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Odol-zainetaraino sartuta zeukan beldurrak eragin handiagoa zuela erabaki hartan maitasunak baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Giza zainetan mantso-mantso zabaltzen diren isurkarien ahalmen fina...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 125. orr.

4 medikuntzan, odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. ik arteria.

Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Hodi bat arteria batean sartzen zitzaion, odola irten zedin, eta, bestea, berriz, zain batean, odolak itzulerako bidea egin zezan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Zain horiek gibelera eramaten dute odola, eta, han, bihotzera itzuli aurretik, elikagai molekulak kentzen zaizkio prozesaketa kimikorako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.

Zainak, berriz, hondakinak eramaten ditu, motorraren ihes-hodiak betetzen duen funtzioa betez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Aski dira muskuluek egiten dituzten mugimenduak zainak estutzeko eta odola bultzatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Bero kantitate nahiko handiak galduko lituzke arteria-odolak inguruetako ehunetan besoan behera igarotzean, eta itzulerako zain-odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

5 sustraia, erroa.

[Zuhaitzak] hala, tamainaz ikaragarri handiak egiteaz gainera, beren zainak ere, hezetasunez goraino beteta, hazi egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.

Nahikoa duzu, intsusa-adar bat hartu, eta lurrean bere horretan iltzatu eta sartzea: zainak bota, eta hor emango dizu agudo hosto eta lore.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Haritzak lurrean zainak dituela, lurreko indar trinkoenak bereganatzen baititu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.

Zumarraren zainak zirela uste nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 139. orr.

Airea falta izan zitzaidan, urtegiaren barruan banengo bezala; hondoko lokatz eta zainen artean trabatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Lizarraren zain-zuztarrak gaiztoak omen ziren beste zuhaitzentzat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Landare baten menpekoa dela zomorroa zeharo, haren zainetatik xurgatuz, edo hosto berriak janez, dela elikatzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

6 irud/hed

Lurraren erraietan zabiltzala sentitzen duzu, denboraren zainetan.  Berria - Kultura   2006-03-05

[Elurra] ondoren urtzen denean, lurraren zainetatik zabaltzen da eta hala iristen da mendien beheko oinetaraino, eta handik, borborka, iturrietatik ateratzen da oparo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3670. orr.

Eta nork uka niri, poesiaren zainak, funtsean, analogia ezinasmatu horretan gordetzen ez direnik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 172. orr.

Han baititu zainak, kataroen garaitik datorren herejia kontu ilunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 188. orr.

Barne tzarra ez da luzaz gordetzen ahal, gezurrak zainak labur baititu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 159. orr.

Nongoa da, nondarra, zein etxetakoa?; non ditu zainak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Kulturaren zaina non dagoen, Javierrek santu euskaldun bien izenak eta izanak ezagutu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Kutsadurak zainak egin ditu arima-zolan eta maisurik adituenak ere beharturik daude horien jarraipena egitera, errotik ateratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.

Kulturaren zaina non dagoen, Javierrek santu euskaldun bien izenak eta izanak ezagutu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Behean, autoak eta ahizparen gorpua, kolpe bakar batean bizitzaren zainetatik deserrotua.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 126. orr.

Indian, musulmanek gizaldiz gizaldi, beren musika ez ezik beren puritanismoa ere zainetaraino txertatu zioten gizarteari.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Zainetaraino gorritu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

7 leinua.

Garaipen handia izan da hau, data historikoa Ondarretako kartzelan, Aitzolen zainekoek gabonila esaten dioten abenduaren zazpia apuntatu nahi baduzu, 1944 honetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

8 giharra hezurrari itsasten den zuntz sorta; nerbioa. ik beherago 14a; ik tendoi.

Gainean zainak eta haragia zituztela ikusi nuen, eta larruazalez estaltzen ari zirela.  Elizen arteko biblia   Ez 37,8

Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, egurraren zain batetik irekia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

Giharrak dituela dirudi, zainak beharbada.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Zain-lotailuak urratuta, bi operazio egin arren ere, hanka makalik gelditu zitzaion.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 169. orr.

Gaixotasun batek, odolaren zirkulazioko arazoren batek, nerbio zain bat gaitzitu izanak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Izter-zainak ebaki zizkiola, dagaz, eta horrela paralizatu eta hebaindu zuela dukeak zezen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Errebolbera ezkerreko eskuan, idi zain bat eskuinekoan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

8a irud/hed

Zain txiki urdin eta arrosak zauden, lore baten zainak ematen dutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Eliza bat, nola erran, finezian finkatua: gora, hain gora, kupula, haren zainek zortzi puntako izar bat osatzen dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

9 pl nerbioak; buru egoera.

Kaosa egin da Joseren buruan, erle-saldo amorratu bat dabilkio buru-muinetan ziztaka, zuhurrena ere erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Ur sufredunak zainetako minak sendatzeko dira onak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Bortz minutu geroago, zainak janak nituen barrenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

Katekesiko arduraduna etorri zitzaion ate joka don Serapiori, zainak ikaran, karabineroek eskatu ziotela apeza bilatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Egoera umorez hartzen ahalegintzen banintzen ere, zainak airean nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Tarte luze batez egon ziren aiduru, zainak airean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 291. orr.

Itzul hona, itzul hara, konturatu nintzen zainak arrunt altxatuak nituela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Zainak korapilo zeuzkan eta monologatzen segitzen zuen itsasertza hotzean nola:[…..].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 132. orr.

Pentsamenduaren latzaz eta musikaren indar zaplastatzaileaz zainak daldaraka susmatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 16. orr.

Zainak kiskailtzen dizkidaten bilkuretara joateko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Kafeak noski zainak inarrosi zizkidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 84. orr.

Artalde multzo mantsoa ezker aldean irudikatuz zainak jabaltzen zaizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Begien inguruan nekeak eragindako halako azkura bat, zainak txinaurrien ibilbide bilakaturik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 351. orr.

Gérard-ek ez du aski odol hotza, zainak airatzera ez uzteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 125. orr.

Denak aitortu ditu bainan erranez zainak zaizkiola nagusitu, sobera edana zuen batez.  Herria   2004-02-05

Dardarka eta zain-ikara batek astindurik hasten zen Nathaniel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Ematurik ere, alkoholaren karga eztia hasia zitzaidan zain-gaineratzen, eta ordu bi eta erdiak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Zainen jabaltzeko pilulak eta haien arraberritzeko medikuaren ordenantzak ez zituen ordea ahantzi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Bata zainetarik eri, bestea langabezian, azkena estatuak lagundu enplegu batean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Zainen uzkurduraz gorputz-adarrak zurrun zituen, hildako batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Orgasmoa zainetan gora zetorkion neurrian, aurpegia aldatuz joan zitzaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.

Beharko dute beste zainik erakutsi hurrengo partidetan.  Herria   2001-11-08

10 material gertatzen den beste kolore edo gai bateko zerrenda mehea.

Haren aurpegi eta gorputzean zehar, habe-zuraren zainak eta erretenaren gaineko belarra ikusi nituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.

Sasoi horretan huts eta heze egoten direnez, egurra ere hutsa eta ahulduta egoten da barruko zainengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Mea-zain bat aurkitzen duela, ez diola inori deus esaten, harria berak bakarrik induskatzen saiatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 121. orr.

Zilar eta urre zainak diren lekuan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Ez dago han urrezko pipitarik, ezta urre zainik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Lur haren azpian mea-zain mataza ikusgarri batek egon behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

Metal arruntezko mea artean urre-zain bat bezala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.

11 irud/hed

Ttipiren txostenaren lehen zatian ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

12 zainen gainean adlag ipar oso urduri.

Sozialixtak zainen gainean dira.  Herria   2005-11-17

Aste hartan, zainen gainean zegoen Josepe. Partida zer izan den: zainen gainean jokatua, eta sobera harrabots, oihu eta musika, eta ez dutela beren hoberena erakutsi biek ere.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 165. orr.

Ekialde-Hurbilean, berriz ere nahasmendu asko, sei palestinar hilak, ehun bat kolpatu bestalde, denak zainen gainean.  Herria   2001-04-05

Ni kruxitua, zer gertatzen ote zen, bihotza dena koropilo, arrunt zainen gainean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.

13 zainetan adlag ipar urduri.

Publiko haundi horren aintzinean, gu ikasleak zainetan ginen.  Herria   2003-12-25

"Redios!" Mikel zainetan zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 252. orr.

Ahapetik ihardetsi nuen, hain bainengoen zainetan:[...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Ez nuen lorik egin ahal izan, sobera zainetan bainintzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 107. orr.

Ez diet jendeei irririk eskaini, ez ditut ongi-hartu, zainetan jarri naute.  Berria - Kultura   2004-03-16

Zaintzaleak arrunt kexu eta zainetan senditu nituen, eta enetzat arrazoi bat gehiago alaitzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Baina odol-jario ñimiño hura gelditzen ez zela erreparaturik, zainetan jarri nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Bertsulariak aldiz erdi-zainetan, buruari hazka, mikroa hunki eta hunki, eskuak umi...  Herria   2005-11-03

Irujok nahi zuena egiten zuela eta Olaizolak, arras zainetan, ez pilotarik mugitzen.  Herria   2005-06-09

Batzuk zainetan, bertzeak kezketan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

14 zainetako iz

Jauzi egin dut kamainatik, zainetakoak eraginda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

-Gaixotasunen bat sinatuko dik hemengo medikuak, esaiok zainetakoa duala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.

Bien bitartean zainetakoa berotzen zihoakion ziztu bizian, eta aurrekoaren begirada samurrak, haren hurbiltasunak ez zioten batere laguntzen sua amatatzen...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 74. orr.

14a gihar zain

Guraizeekin mihi-azpiko gihar-zaina mozten zien.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

ik mihipeko.

15 hanka-zain (orobat hankazain g.er.) tendoia.

Izterrean edo hanka-zainetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Zakur hark auzokoen ipurdi mazelak bezain gustukoak zituen arrotzen izterrak eta hanka-zainak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.

Etxera joan eta aitak areago berotu zizkion hankazainak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.

16 lepo-zain (orobat lepozain eta lepazain) iz lepoko zaina.

Agustinen lepo-zaina ebaki zuen dudarik gabeko kolpe batez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.

Atzamarrak paratu dizkiot lepazainean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 172. orr.

Hurrengo aldian ene eskuz bihurtuko diat lepo zaina bestela -mehatxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Eta abertzaleak jakina, hortzak tinko, lepo zaina hegian, oka egiteko zorian. · Ezpainetan behera egiten dion muztaxagatik bera zen, nire lagunek ahotan mesprezuka zerabilten huraxe, Liceuan harro eta lepozain barik ausartzen zen kriminala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

17 zain eta muin adlag gogotik, sakon.

Arrazoi pisuzkoa, oraindik zain eta muin heldu nahi ez izateko, ez bederen burua onbideratzen ez nuen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Nonbait etsipenez gainez gain eginik, senar-emazteek, gurasoek alegia, egun asko, espero baino egun gehiago, baitzeramatzaten zain eta muin, eta itsasontziaren arrastorik ez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Biek ala biek itsasontziaren brankako saihetsean irakurri zuten Ainhoa, eta biak ala biak geratu ziren zain eta muin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 64. orr.

18 zain txarra inpresio, uste txarra.

Ez nekien zergatik, baina oso zain txarra ematen zidan galdera hark.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 106. orr.

Asunto honek zain txarra ematen dit, gero.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 128. orr.

Zain txarrak jota, haren deiaren esperoan egon nintzen asteburuan eta hurrengo astearen hasieran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Zerbaitek zain txarra piztu zion, haatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 71. orr.

Emakumeak esku-poltsa arina darama aldean, eta hala ere, kosta egiten zaio trenetik jaistea, bertara eraman duen arazoak zain txarra emango balio bezala azken momentuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

19 zainak eman susmoa hartu, inpresioa hartu.

Ez, Miss Prism maitea, badakit, baina zainak eman dit buruko minez zinela.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 69. orr.

Zainak ematen dit ikur hori nonbait ikusi nuela oso aspaldi.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Baina zainak ematen dit ez zaiela burutik pasatu gai on hau.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus