Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurda edo tendoia da -zuntz-ehun gogor batez egindako kordoi bat- lotura hori egiten duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.
Muskulua hezurrari lotzen dion tendoia erraz hautematen da besaurrea goratzen denean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Bizepsa eta erradioa lotzen dituen tendoia oso sendoa da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.
Hantura jaitsi zait, baina tendoia daukat ukituta, bi aldeetatik. Berria - Kirola 2004-04-21
Tendoia minberatuta dauka, eta gaiztoak omen dira horrelako lesioak. Berria - Kirola 2004-12-09
Kirurgialariek izterreko tendoiaren zati bat betazaletan jartzea erabaki zuten, haurrak begiak ireki zitzan. Berria - Gaiak 2004-08-03
Gorri ageri ziren idi eta arkumeak, kolore zurbilagoz txahalak, eta gantz eta tendoien orban horiak ere nabari ziren han-hemenka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.
Jeremie Brechetek akilesen tendoian duen lesioa uste baino larriagoa da, eta frantziarrari ebakuntza egin behar izango diote. Berria - Kirola 2004-09-29