Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arteria 1 iz odola bihotzetik gorputzaren beste ataletara eramaten duen zaina.

Arteria baten eta zain baten bidez lotzen zaizkio muskulu guztiak odol-zirkulazioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Bi hodiren bidez konektatzen zen gaixoa makinara: hodi bat arteria batean sartzen zitzaion, odola irten zedin, eta, bestea, berriz, zain batean, odolak itzulerako bidea egin zezan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Adinean aurrera egin ahala, gorputzeko arteria gehienak estutzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Arteriak dilatatu egiten dira; benak, estutu, eta odola parrastan doa ehunetara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Ehunak banatu, zainak eta arteriak moztu eta ondoren, Rebekaren gorputzeko beste zati batetik hartutako ehunekin estaliko dugu burua.  Berria - Gaiak   2004-02-07

Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Robet Listonek zirujautzako hainbat asmakuntza eta tresna egin zituen: arteria itxi eta eria odolustu ez zedin erabiltzen ziren tresnak, esaterako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.

Kateterismoa egin diote bi arteriatan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Odola geldiago doanez kapilarretatik haietara eraman duen arteriatik baino, kapilarren zeharkako ebakiduren azalerak handiagoa izan behar du, guztira, arteriarenak baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.

Ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten atzo Diego Armando Maradona, arterietako tentsioa eta odoleko tenperatura altuegiak zituela eta.  Berria - Kirola   2004-09-12

Ume horri pisua orekatzen lagunduz gero, arterietako arazoek atzera egiten dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Mutazio horrek odola bihotzera eramaten duten arterietan hanturak eragin ditzake.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ume gizen baten arteria nagusiek 40 urteko pertsona erretzaile baten arterien antz handia daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

Bihotzetik kanpora irteten da, aortatik, hau da, odola gorputzaren gainerako ataletara eramateko adarkatzen den arteria handitik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Baldin eta odola, biriketako kapilarretatik presio baxuan igaro eta gero, berriro arteria zabaletara bildu behar balitz gorputzeko beste atal batzuetara eramateko, askoz gehiago ponpatu beharko litzateke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Hazka eginda odola borborka jartzen da, irakiten, eta arteria txiki eta azalekoenetara etortzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 142. orr.

Deiadar dagi ene patuak, eta horrek gorputz honetako arteria koxkor bakoitza Nemeako lehoiaren zaina bezain gotortzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 56. orr.

Beso eta zangoetako arteria nagusiak zain artean daude, oso baldintza onetan beroa trukatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Larruazalaren bitartez gaude harremanetan kanpoaldearekin, eta kolpeak, ebakiak eta urradurak izateko arriskua du; hala, arteria lodienak gainaldean baleude, ezbehar horien ondorioak askoz larriagoak izango lirateke.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 141. orr.

Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

Berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ēC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ēC-an mantendu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Odola berotu egin zaie pixka bat, indar handiagoz isurtzen da beren arteria esklerotikoetatik, eta zainak haziak dauzkate bekokian eta lokietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Honako hauek dira gaitz horietako batzuk: Arteria-hipertentsioa, diabetesa, bihotzeko arazoak, dislipemia, hepatopatia, gaixotasun neurologikoak eta depresio sindromea.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Obsesionatu egin nintzen nire bularraren azpian gurutzatzen ziren zain- eta arteria-zirkuituak, lirdinga eta odolezko barne-sare trinkoa irudikatzen saiatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Ondo diseinaturiko makina bat da bihotza, eta helburura iristeko adinako presioan bidaltzen du odola arteria-sistemara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Arteria-odolak aurrera egiten du, pixka bat hozturik, baina ondoko zainek are odol hotzagoa daramate, eta beraz, beroa xurgatzeko gai dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Denbora luzean uste izan zen arteria-odolaren tenperaturak alde txikia zuela gorputzaren zentro nagusikoarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Gibelak badu, hala ere, beste hornibide bat, gibel-arteria, ondo oxigenaturiko odola presio handian bidaltzen diona, zain-odolarekin nahasteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 211. orr.

Odola (giltzurrun-arteriatik) giltzurrunetara heltzen denean hasten da prozesaketa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 191. orr.

5 irud/hed hirietako kale edo komunikazio bide zabala.

Han behean zegoen metropoli modernoaren bihotz nekagabea, neonezko arteria argitsuek zeharkatua: bankuak, museoak, pizzeriak, megadendak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Lenox da Harlemgo arteria nagusia eta bertan oinez zoazela atentzioa ematen duen lehen gauza, hiruzpalau etxebizitzaz osaturiko eraikinen artean dagoen funeraria mordoa da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.

6 aorta arteria

Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar.  Berria - Gaiak   2004-10-20

7 arteria-adar (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Porta zainaren adar fin bakoitzaren ondoan, arteria hepatikoko adar finak daude, eta anastomosi ugari daude zain- eta arteria-adarren artean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

P mm Hg eta Q mL/min arteria-adar baten muturren arteko presio-diferentzia eta adarra zeharkatzen duen odol-fluxua diren.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

Urdaileko arteria laburrak bost-zazpi arteria-adar txikiak dira, eta arteria esplenikoaren banaketa-adarretan sortzen dira barearen hilioan. ETC-entziklopedia   Urdaileko arteria laburrak, Wikipedia

8 arteria erradial

Denbora luzean uste izan zen arteria-odolaren tenperaturak alde txikia zuela gorputzaren zentro nagusikoarekin, baina berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ēC-ra jaitsi daitekeela eta, aldi berean, gorputzeko tenperatura zentrala bere 37 ēC-an mantendu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

9 arteria esfenopalatino (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arteria esfenopalatinoa arteria maxilarrean sortzen eta sinu frontal, maxilar, esfenoidal eta etmoidaletan, sudur-barrunbearen kanpoko albo-paretan eta sudur-trenkadan barrena hedatzen den arteria da. Sudurreko odoljarioen arteria da. ETC-entziklopedia   Arteria esfenopalatino, Wikipedia

10 arteria femoral (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Bularreko eta hanketako minez jarraitzen dut, eta bi arteria femoralak erabat trabatuta ditut.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-03

Izterrondoan jo du, baina balak ez du arteria femorala ukitu.  ETC-prentsa   Berria, 2006-11-14

Metodo honetan kateter bat sartzen da arteria femoralean eta, aortatik igoz, garuneko arterietara iristen da, azkenik aneurismara helduz.  ETC-entziklopedia   Aneurisma, Wikipedia

Arteria femoralean zehar, kateter bat odolbildua dagoen punturaino bideratzen da, gailu ezberdinen bitartez odolbildua kanporatu eta hodiaren birkanalizazioa lortzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018

11 arteria gastroduodenal (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Urdail eta duodenoko arteria edo arteria gastroduodenala arruntki, arteria hepatiko komunean sortutako (baina aldaerak dituena) arteria bat da. Arteria hau duodeno, pankrea eta omentua odolez hornitzeaz arduratzen da. ETC-entziklopedia   Urdail eta duodenoko arteria, Wikipedia

12 arteria hepatiko (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Arteria hepatiko komuna edo gibel-arteria komuna enbor zeliakoan sortutako arteria labur bat da.  ETC-entziklopedia   Arteria hepatiko komun, Wikipedia

Arteria hepatiko propioa edo gibel-arteria propioa arteria hepatiko komunean sortutako arteria bat da.  ETC-entziklopedia   Arteria hepatiko propio, Wikipedia

Hitz gakoak: erradioenbolizazioa, gibeleko minbizia, arteria hepatikoa, adarkadura.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Gibelaren irrigazioari dagokionez, odoleztatze arteriala zein benosoa ditu, hiliumetik arteria hepatikoa eta porta bena sartzen baitira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

13 arteria hepatiko komun (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arteria hepatiko komuna edo gibel-arteria komuna enbor zeliakoan sortutako arteria labur bat da. Urdaila, pankrea, duodenoa, gibela, behazun xixkua eta omentua odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia   Arteria hepatiko komun, Wikipedia

14 arteria hepatiko propio (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arteria hepatiko propioa edo gibel-arteria propioa arteria hepatiko komunean sortutako arteria bat da. Urdaila eta behazun xixkua odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia   Arteria hepatiko propio, Wikipedia

15 arteria ileokoliko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arteria ileokolikoa goialdeko mesenterio-arteriaren albo batean sortutako arteria bat da. Ileona, itsua, heste sobrea eta goranzko kolona odolez hornitzen ditu. ETC-entziklopedia   Arteria ileokoliko, Wikipedia

16 arteria iliaka arrunt (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arteria iliaka arrunta, aortaren azken zatia. ETC-entziklopedia   Arteria iliaka, Wikipedia

17 arteria iliaka komun (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia   Arteria iliaka komun, Wikipedia

18 arteria iliako (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia   Arteria iliaka komun, Wikipedia

19 arteria iliako primitibo (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arteria iliaka komunak, lehen arteria iliako primitiboak deituak, aorta arteriaren adarkatzean sortutako bi arteria handiak dira. ETC-entziklopedia   Arteria iliaka komun, Wikipedia

20 arteria interlobular (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Giltzurruneko arteria bakoitza giltzurruneko sinuaren barruan arteria interlobularretan adarkatzen da, eta horiek parenkiman sartzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Arteria interlobularrak giltzurrun-arterian sortutako arteriak dira. ETC-entziklopedia   Arteria interlobularrak, Wikipedia

21 arteria karotida (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Hughek trebe mozten zion bizarra anaiari ertzetik, bena jugularra eta arteria karotida igarota.  ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Hortaz, burmuin-kaltea eragiteko, lehenengo eta behin, ezkerreko arteria karotida komuna behin betiko okluitu egin zitzaien, eta bi ordutako atseden prozesu baten ostean, animaliak 135 minutuz asfixiatu egin ziren oxigeno kontzentrazioa %8-ra jaitsiz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Ezkerreko Arteria karotida arteria komunaren adar bat da. Lau zatitan banaturik dago: zerbikal, petroso, leizetsu eta zerebrala. ETC-entziklopedia   Ezkerreko karotida arteria, Wikipedia

22 arteria karotida komun (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hortaz, burmuin-kaltea eragiteko, lehenengo eta behin, ezkerreko arteria karotida komuna behin betiko okluitu egin zitzaien, eta bi ordutako atseden prozesu baten ostean, animaliak 135 minutuz asfixiatu egin ziren oxigeno kontzentrazioa %8-ra jaitsiz. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

23 arteria koronario koroa-arteria.

Jauzi izugarria egin zidan bihotzak, adrenalinak aortaren eta arteria koronarioen artean zirkuitu-labur bat eragin izan balit bezala, halakorik esan badaiteke behintzat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 149. orr.

24 arteria koronarioetako gaixotasun (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Paziente horien heriotza kausarik ohikoena arteria koronarioetako gaixotasun ateromatosoa izan zen 25 kasutan (%40,9), gehienak 30 urtetik gorakoak.  ETC-prentsa   Berria, 2007-09-18

Ebakuntza aurretik egindako bihotz-kateterismoak arteria koronarioetako gaixotasun garrantzitsua zuela erakutsi zuen.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko immunologia, Askoren artean (Nahikari Gabilondo / Alfontso Mujika), EHU/UPV, 2019

Gaixotasun kardiobaskularra terminoa arteria koronarioetako gaixotasun mota guztiei deitzeko erabiltzen dugu; gaixotasun horiek bihotzarekin edo odol-hodiekin (arteriak eta zainak) lotzen ditugu. ETC-entziklopedia   Zirkulazio-aparatu, Wikipedia

25 arteria laberintiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Nerbio hau arteria laberintikoaren satelitea da, hau da, arteria honekin batera doa bere ibilbidean zehar. ETC-entziklopedia   Entzumen-nerbio, Wikipedia

26 arteria pankreatiko handi (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Arteria pankreatiko handia arteria esplenikoan sortutako arteria bat da. Pankrea odolez hornitzen du. ETC-entziklopedia   Arteria pankreatiko handi, Wikipedia

27 arteria-presio

Pertsona normal batek aortan, bihotzaren ondoan, duen arteria-presio maximoa 120-150 mm Hg da (1 kg inguru 6 cm2-ko).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

28 arteria sigmoideo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arteria sigmoideoak, batzuetan, behealdeko mesenterio-arteriatik zuzenean jaiotzen diren arteriak dira, baina, oro har, beheko arteria kolikoa edo arteria sigmoideoen enborra izeneko enbor komun batetik datoz. ETC-entziklopedia   Arteria sigmoideoak, Wikipedia

29 arteria subklabio (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Era honetakoak dira karotida, arteria subklabioak, biriketako arteriak eta izenik gabeko arteria gehienak. ETC-entziklopedia   Odol-hodi, Wikipedia

30 arteria tentsio (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Nerbio sistema autonomoa orekatu eta arteria tentsioa doitzen du, hau guztia Elhuyarreko norbaitek zuzendu behar luke urdaila gibela ez duk lehia ezta hire buruarekikoa ere patioan korrika egiten duanean bezala ez bortxatu ez duk presarik nora joan nahi duk.  ETC-literatura, saiakera   Atzerri, MIkel Antza, Susa, 2012

Duela ordu eta erdi ingresatu dute oinazerik gabeko hemorragiaz eta 140-90ko arteria tentsioarekin.  ETC-literatura, saiakera   Martutene, Ramon Saizarbitoria Erein, 2012

Nik, ia hirurogeita hamar urtetan eta arteria-tentsioak galbidera naramala, barregarri deritzot.  ETC-literatura, saiakera   Gauzen ordena naturala, Lobo Antunes, Antonio (Iņigo Roque), Alberdania / Erein / Igela, 2013

"Zer moduz gaude" galdetzeko denbora eta, asko jota, pultsua eta arteria-tentsioa hartzeko denbora.  ETC-literatura, saiakera   Lili eta biok, Ramon Saizarbitoria, Erein, 2015

Odoljarioa hasi baino lehen, arteria-tentsioa igo egiten da, eta gero, berriz, jaitsi.  ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Biofeedback teknikak teknologia aurreratu eta berritzailea erabiltzen du hainbat adierazle fisi ologikoren informazioa jasotzeko (bihotz-erritmoa, azalaren tenperatura, arteria-tentsioa, etab.)  ETC-zientzia, zuzenbidea   Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak, Askoren artean, UEU, 2013

Gainera, sintoma hauetako batzuk agertzen dira: takikardia edo bradikardia, begininiaren dilatazioa, arteria-tentsioaren goratzea edo beheratzea, oka egitea edo botagura, pisuaren galera, asaldura psikomotorra, giharren ahultasuna, bihotzarritmia, diszinesiak, distoniak, krisi epileptikoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014

Hasierako ezaugarriak edema, arteria tentsioaren gehitzea eta gernuan albumina agertzea dira.  ETC-entziklopedia   Eklanpsia, Wikipedia

Bestalde, siesta sasoian arteria tentsioa ere gutxitu egiten da eta diabetesa duten gaixoengan tentsio aldaketak gerta daitezke siestaren ondorioz.  ETC-prentsa   Berria, 2005-08-17

Potasioa ezinbestekoa da arteria tentsio handia duten pertsonentzat. ETC-prentsa   Berria, 2011-11-08

31 arteria uterina (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Adibidez, Rami helicini (Arteria uterina) izenez ezagutzen dira umetoki-arteriaren adar kiribilduak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Arteria zuzenak miometrioko arteria erradialen (arteria uterinaren adarrak diren) adarkadurak endometrioan sartzen dira eta haien adarkadurak diren arteria helikoidalak edo espiralak ikus daitezke endometrioan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

32 arteria uterino (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Bertatik uterora nerbioak eta odol-hodiak ailegatzen dira, arteria uterinoak eta arteria baginalak, hain zuzen ere. ETC-entziklopedia   Umetoki, Wikipedia

33 arteria zeliako (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Arteria zeliakoaren kasuan, fase arterialean, eremu esplaknikorako odol-emaria ezagutuko dugu, fase kapilarrean gibelaren eta barearen tamaina, eta zain-fasean zain-sistema portalaren ezaugarri anatomikoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

Nahiz eta arteria koronarioak autopsietan beti erlazionatuta egon, KG baskulitis hedatu bat da, zeinetan gorputz osoko odol hodiek parte hartzen duten eta ikusi izan dira aneurismak hauetan ere, Arteria zeliakoetan, Arteria mesenterikoetan, Arteria femoraletan, Arteria iliakoetan, Arteria errenaletan, Arteria axilar besapekoetan eta brakialetan. ETC-entziklopedia   Kawasaki gaixotasun, Wikipedia

34 barneko arteria toraziko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Barneko arteria torazikoa edo barneko bularralde-arteria (emakumezkoen kasuan) arteria subklabiotik eratorritako adar bat da, beheranzko norantza duena. ETC-entziklopedia   Barneko arteria toraziko, Wikipedia

35 barneko karotida arteria (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Hipofisiaren beheko arteriak barneko karotida-arterietatik irteten dira lepoaren alde banatan, eta, infundibuluaren inguruan arteria-eraztun bat osatuz anastomosatzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Garunaren odoleztatzean lau arteria nagusik hartzen dute parte, eskuineko eta ezkerreko barneko karotida arteriek eta eskuineko eta ezkerreko orno-arteriek.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Arteria oftalmikoa edo begi-arteria begi-globoko eta betzuloko arteria da; barneko karotida arteriaren zati zerebralean sortu ondoren hodi optikoan barrena sartzen da betzuloan, eta begiaren ertz medialean amaitzen da.  ETC-entziklopedia   Arteria oftalmiko, Wikipedia

Lepoaren albora kokatua, hioide hezurraren inguruan kanpoko karotida arterian eta barneko karotida arterian banatzen da. Lepoaren atzealdean dago. ETC-entziklopedia   Karotida arteria komun, Wikipedia

36 beheko arteria epigastriko (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Beheko arteria epigastrikoa kanpoko arteria iliakoaren alboko adar gisa sortzen den eta goiko arteria epigastrikoarekin anastomosi bat egiten duen arteria bat da. ETC-entziklopedia   Beheko arteria epigastriko, Wikipedia

37 bihotzeko arteria (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Bihotzekoa gertatzen da bihotzeko arteriaren bat oztopatzean.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-01

Bihotzeko arteriak osatzeko ohiko teknika baino hobea den beste bat aurkeztu dute AEBetan.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-24

Bihotzeko arteria bat bat-batean apurtuz gero, akabo, adibidez.  ETC-prentsa   Argia, 2019-03-03

Urte mordoxka bat bada, dagoeneko, bihotzeko arteria batean lehen metal zatitxoa jarri zidatela.  ETC-prentsa   Argia, 2019-09-22

Bihotzeko arteria nagusia ia erabat itxita zeukan serbiarrak, eta atzo egin zioten ebakuntza, Donostian.  ETC-prentsa   Berria, 2009-01-14

Lepoan ebaki txiki bat egin eta zulo hori baliatzen dute bihotzeko arterietan kateter bat sartzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2011-04-21

Bihotzeko arteria koronario baten endotelioaren patologia-aldaketen eraginez, plaketak atxiki egin daitezke eta arteriaren lumena buxatzen duen odolbildua sortu.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Honek guztiak bihotzeko bat gertatzea eragin dezake, bihotzeko arterietan (arteria koronarietan) irrigazioa galtzen delako eta bertan dauden zelulak hitzen direlako, odola gorputzera ponpatzeko gaitasuna galduz.  ETC-entziklopedia   Arteriosklerosi, Wikipedia

Botikak erabiltzeaz gain, bihotzeko arteriak estutzea tratatu daiteke, estuguneak hedatuz edo odol jarioa birbideratuz, buxadura bat saihesteko.  ETC-entziklopedia   Bihotz, Wikipedia

Transplantea egin ondoren, bihotzeko arterien paretak loditu eta gogortu egin daitezke eta horrek bihotz aloktono baskulopatia sor dezake. ETC-entziklopedia   Bihotz-transplante, Wikipedia

38 birika-arteria

Aurikuletatik jasotako odola biriketara bidaltzen du eskuineko bentrikuluak, birika-arterian zehar; ezkerreko bentrikuluak, berriz, gorputz osora bidaltzen du odola, aorta arterian zehar.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola; birika-arterietatik, beste hodi txikiago batzuetara banatzen da (arteriola izenekoetara), eta haietatik biriketako kapilar finen sarera, oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatuko diren lekura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

39 biriketako arteria

Eskuineko bentrikulu artifiziala eskuineko atriora eta biriketako arteriara lotuta dago, eta ezkerreko bentrikulua ezkerreko atriora eta aortara.  Berria - Gaiak   2004-10-20

40 buruko arteria (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Buruko arteria modu arriskutsuan puzten ariko zitzaion ordu-rako, bien oharkabean. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

41 erdiko meninge arteria (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Erdiko meninge-arteria masailezur-arteriaren goranzko adar albokideetatik lodiena da; zulo biribil txikian barrena sartzen da garezurrean eta duramaterraren zati handi bat garaztatzen du, ganga kranialean ildoak eratuz.  ETC-entziklopedia   Erdiko meninge-arteria, Wikipedia

pterygomeningeus, pterygomeningea, pterygomeningeum: pterigoide irtenguneari eta meninge-mintzei dagokiena, eta bereziki erdiko meninge-arteriaren adarretan, besteak beste, pterigoide giharretara eta dura materreko eskualde batera hedatzen dena (Arteria pterygomeningea). ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

42 erretinako arteria zentral (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Erretinako arteria zentrala begi-arterian sortzen den betzuloko arteria da, nerbio optikoarekin batera ikuspapilan sartu ondoren erretinako ora serrataraino hedatzen diren goranzko eta beheranzko bi adarretan banatzen dena. ETC-entziklopedia   Erretinako arteria zentral, Wikipedia

43 ezkerreko karotida arteria (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Ezkerreko karotida arteria karotida arteria komunaren adar bat da. Lau zatitan banaturik dago: zerbikal, petroso, leizetsu eta zerebrala.  ETC-entziklopedia   Ezkerreko karotida arteria, Wikipedia

Ezkerreko karotida arteriaren estenosia ikusten da, kaltzifikatutako ateroma-plaka batek eragina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018

44 giltzurruneko arteria (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Giltzurruneko arteria bakoitza giltzurruneko sinuaren barruan arteria interlobularretan adarkatzen da, eta horiek parenkiman sartzen dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Abdomeneko aorta arteria handiaren beheko zatia da. Diafragman hasten da, beherantz toraxeko aortaren jarraipena izanda, eta arteria iliakoetan amaitzen da. Bertatik ateratzen dira abdomenean giltzurruneko arteriakETC-entziklopedia   Abdomeneko aorta, Wikipedia

45 goiko arteria epigastriko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Goiko arteria epigastrikoa barneko arteria torazikoaren alboko adar gisa sortzen den eta beheko arteria epigastrikoarekin anastomosi bat egiten duen arteria bat da. ETC-entziklopedia   Goiko arteria epigastriko, Wikipedia

46 karotida arteria (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi)

Karotida arteria, edo karotida soilik, odola burura eramaten duten bi arterietako bakoitza da.  ETC-entziklopedia   Karotida arteria, Wikipedia

Karotida-gorputzak organo txikiak dira (3 x 5 mm), jatorrizko karotida-arteriaren adarkatzean kokatuak daude eta zeregin garrantzitsua dute arnasketan, bihotzaren taupadetan eta odol-presioaren erregulazioan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Animaliari uretanozko anestesiapean (1,5 g/kg p.b) karotida arteria komuna kanulatu egiten zaio odol-presioa neurtzeko, azken hori 80 eta 100 mmHg bitartekoa izanik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Neurologoek hemisferio bat behin-behinean paraliza dezakete, karotida arterian amobarbitala injektatuz.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010

Ugaztunetan, adibidez, erdiko belarriaren hiru hezur?oak eratzen dituzte, eta Eustakioren tronpa, karotida arteria, amigdalak, laringea eta nerbio kranialak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zergatik den egia eboluzioa, Jerry A. Coyne, EHU, 2013

Anatomian, adibidez, Glomus caroticum izena hartzen du karotida arteria komunaren bikoizgunean aurkitzen den hartzaile kimikoak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Karotida-kanala da barruko karotida-arteriak garezurrez kanpotik barrura sartzeko erabiltzen duen pasabidea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018

Garunaren odoleztatzean lau arteria nagusik hartzen dute parte, eskuineko eta ezkerreko barneko karotida arteriek eta eskuineko eta ezkerreko orno-arteriek.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muņoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Bertatik bertara zartatutako jostailuak karotida arteria ebaki zion.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-19

Tomek karotida arteria batean lesio bat du eta hori aztertzeko eskanerra egin zioten ekainean.  ETC-prentsa   Berria, 2014-04-16

Karotida arteria batean nodulo bat atzeman zioten Tomeri, baina gaixoari ez zioten jakinarazi abendura arte, neurologoaren kontsultara joan arte. ETC-prentsa   Berria, 2014-09-25

47 koroa-arteria bihotz inguratzen duena. ik koronario 3.

Bi koroa-arteriek eramaten dute oxigenoa bihotzaren muskulura (bihotza koroa batek bezala inguratzen dutelako deitzen dira koroa-arteria).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Badirudi, gainera, koroa-arteriak txikiegiak direla beren lana behar bezala egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

48 lepauztaipeko arteria (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Lepauztaipeko arteria edo arteria subklabioa goiko gorputz-adarreko arteria bat da. Bi daude; eskuina enbor brakiozefalikotik jaiotzen da, eta ezkerra aorta arteriatik jaiotzen da. ETC-entziklopedia   Lepauztaipeko arteria, Wikipedia

49 orno arteria (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Orno arteria arteria subklabioaren adarra da.  ETC-entziklopedia   Orno arteria, Wikipedia

Biak entzefaloaren oinaldean kokatuta, barneko arteria karotidatik (eskuin eta ezkerra) eta orno-arterietatik (eskuin eta ezkerra) heltzen zaie odola.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Neurozientzien laborategiko eskuliburua, Angel Bidaurrazaga, Itsaso Buesa, Aitziber Mendiguren (arg.), UEU, 2009

Sintomak agertzeak -bertigoa, zorabioa edo nistagmusa- edozein aldetako errotazioan, alde horretako orno-arteriaren konpresioa adierazten du.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoen eskuliburua, Loitzun Iraola Azkona, UEU, 2013

Dirudienez, orno arterian edota arteria erradikularrean nahigabe egindako kortikoide partikulatuen injekzioa eta ondoriozko oklusio arteriolarra litzateke.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Zulo nagusian daude, nagusiki, ornomuina, orno-arteria eta osagai eta vagus nerbioak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Garezurraren anatomia, Jon Jatsu Azkue Barrenetxea, EHU/UPV, 2018

50 sabel-arteria (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Enbor zeliakoa edo sabel-arteria abdomen aortaren aurreko aurpegitik ateratzen den lehenengo adarra da. ETC-entziklopedia   Enbor zeliako, Wikipedia

51 saihets arteko arteria (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Saihets arteko arteria saihetsarteko espazio edo tarteak garaztatzen dituzten arterietako bakoitza da. Aurrealdean bederatzi bikote daude batetik (goiko eta beheko adarra bikote bakoitzean) eta goiko saihetsarteko arteria edo gorena bestetik. Atzealdean, ordea hamaika bikote simetriko dira.  ETC-entziklopedia   Saihets arteko arteria, Wikipedia

Bereziki ikusmen-nerbioan, begi barruan esklera aurrean kokatzen den zatia (Pars prelaminaris nervus optici intraocularis), baita atzeko saihets arteko arteriaren bizkar-adarretatik ornomuinera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

52 umetoki-arteria (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Adibidez, Rami helicini (Arteria uterina) izenez ezagutzen dira umetoki-arteriaren adar kiribilduak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

53 zilborreko arteria (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Odola karenatik pasatzen doan heinean presio arteriala jaistean da; izan ere, zilborreko arterian presioa 50 mmHg-koa da, eta zilborreko zainean 20 mmHg-koa da.  ETC-entziklopedia   Jaio aurreko zirkulazio, Wikipedia

Zilbor-arteria edo zilborreko arteria barneko arteria iliakoaren aurreko enborraren adar biszerala da. ETC-entziklopedia   Zilbor-arteria, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koroa arteriak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus