Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume batzuek ere ematen digute horrelako sentipena, amodioaren kontra igurzteko aukeratu gaituzten begi argi eta faltsuzko emakume xarmagarri, gozoek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.
Emakume xarmagarria zen Susana, guztiz ederra. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 177. orr.
Gwendolen bezalako neskatxa xarmagarri batekin ezkontzen banaiz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 35. orr.
Bai neskatxa xarmagarria! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.
Neskato xarmagarri haren begiak ikusi nahi zituen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.
Biloba, hemezortzi hilabeteko ume xarmagarria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.
Ez zen irakasle xarmagarri, alai horietakoa; aitzitik, ahots doinu monotono samarra zuen eta ez zuen lortzen gu ikasgaiarekin gehiegi txoratzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.
Turko bikaina zen; ez arabiarra, turkoa baizik, lodia, abegikorra, xarmagarria, turkoz jantzia, turbante eta guzti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.
Nire laztana, bai xarmagarria zaudela! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 36. orr.
Xarmagarri iruditzen zaidan irudi bat datorkit. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 65. orr.
Xarmagarriarena egin nahi zuenean jokatzen zuen horrela, mutilek bagenekien hori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 73. orr.
Zinez sorkari xarmagarria gure mariposa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.
Hango edo hemengo herri tipi xarmagarriak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.
Alemaniara datozen Euskal Herriko lagunei erakustea gustatzen zaidan herrixka turistiko xarmagarria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 33. orr.
Hortz irten xarmagarri bat. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 119. orr.
Aitak bekozkoa zimurtzen du arku xarmagarri bat eratuz. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.
Kantarik xarmagarrienak kantatzen zizkiotela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.
Gorteko manera xarmagarriekin kamisoia apur bat bildu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 56. orr.
Erregina Zuriak denentzat zuen hitz adeitsu bat, buru makurtze xarmagarri bat. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 55. orr.
Orain dakusun aniztasun xarmagarria. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.
Bera zen, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Itxurakeria xelebre hori, aldi berean pedantea eta xarmagarria. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 231. orr.
Zoruan kolore xarmagarriko perretxiko sendoak hazten ziren, aulki legez erabiltzen zirenak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 108. orr.
Segur aski ez du sekula izango bakartasun une baten plazer xarmagarriaz gozatzeko aukerarik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 43. orr.
Magia larderiazkoa eta xarmagarria zuen. Xarmagarria zen haren irribarrea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 115. orr.
Sorgin Astekariak antolaturiko Irribarrerik Xarmagarriena sariaren irabazle bost aldiz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 193. orr.
Xarmagarria eta erakargarria izaten jakin behar da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.
Ia hautematen ez zen marra gorria xarmagarri ageri zen larruazal zuri-zuri hartan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 96. orr.
Zorionez, xarmagarri zegoen Honoré gau hartan eta akuria ahantzi egin nuen kasik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.
Ez ote zen alabaina, herritar eta kanpotiar jendearen xarmagarri egina izan oroz lehen Pierre Lotiren elaberri goxo eta buru-hauste gabeko kondaira hura? Herria 2003-07-31