Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakume oso eder eta xarmangarria zen. Elizen arteko biblia Jdt 8,7
Neskatila xarmangarri honek aingeru baten moduan xurgatu dit. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.
Guztia harengatik eta alabatxo xarmangarriarengatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Eugeni xarmangarria, laztanik gozoenez ase nahi dut ipurdi hori! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 91. orr.
Bere osaba xarmangarriarekin bizitzera joan nahi zuela, nire malenkonia eta krudeltasuna jasan ezin zituelako. Berria - Kultura 2006-01-31
Bai, xarmangarria zara, eta ez nau harritzen neskatila hori Dancenyri zuri baino gehiago iharduki izanak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 177. orr.
Poz handia guretzat, Patri, pertxenta baitzen, zinez, gure amonen amona xarmangarri hura. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 35. orr.
-Lan bakarra dun: xarmangarria izatea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 78. orr.
Piztiatxo xarmangarria zaitut! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 263. orr.
Lur eder bat, Holanda, herri xarmangarriak eta hiri are xarmangarriagoak dituena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.
Ikusi ditut begi xarmangarri horiek nigan finkatuak, amoltsutasunaren eiteak ederragotuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.
Irribarre xarmangarriak erakutsi zituzten hasieratik; ez zen gutxiagorako. Berria - Kultura 2004-11-19
Musika-tresna horren tonu xarmangarria hainbat hari sinpatikok eragiten dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Gazte zarenean eta etxetik lekutu berritan, xarmangarri dira korridore ilunak, lau tanta isurita agortzen den dutxa, labezomorroak sukaldean eta berogailu eza ganberetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.
Gai liluragarria, xarmangarria, erakargarria. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.
Asmo xarmangarri horiek zergatik behar dute izan nire irudimenaren ameskeria hutsa [...]? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 383. orr.
Nola didaten burua sutzen eta arima limurtzen zure hitz xarmangarri horiek! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.
Zein otzana zen modurik xarmangarrienean, prest beti nik nahi nuen guztia egiteko, nik nahi nuen gisan, nik nahi nuen momentuan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.
Ahotsaren ñabardura, bularren kulunka zainarta edo ipurdi borobilen balantza xarmangarria. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 177. orr.
Haurraren xalotasun xarmangarriak ez zion ordea gezurrik erraten utzi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Zure manuak xarmangarriak dira; zure manatzeko manera are da atseginagoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.
Irakurri ondoren maite zaitut xarmangarri hura, zure eskuz idatzia, aditu dut zure aho ederra aitormen hori errepikatzen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 107. orr.
Xarmangarri zegoen, eta gainera hain zentzudun: mutil baten itxura zeukan -bularralde guztiz emeduna, hori bai-, bere aldaka estu haiekin, modeloengan hala behar ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Andoni Olaberengana txanpona jaurtitzera hurbiltzen ziren andrazko gazte guztiak barre eginda urruntzen ziren, kapelu kriket haiek xarmangarri luzituz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.