Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xoragarri iz adkor zoragarria.

Seme xoragarri bat ere izana du.  Herria   2004-12-30

Leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Gure mendi xoragarrien artean erresumaño bat bezala bildurik zituzken ikusi nahi zazpi probintziak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

Aran ibaiaren lehen urratsen eremu xoragarrian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 9. orr.

Errioxako Naiaratik Leongo Ponferradara, Galizia hor berean delarik orain, bide xoragarria egin dut bizian, amets guti errealitate atsegingarri bilakatzen dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 185. orr.

Orduko ezkilen boz xoragarriak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

Zenbat oroipen xoragarri hitz sorgin horren ingurukoak, beti ere gizasemeen etxetik kanpoko zereginei lotuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Gure mendi xoragarrien artean erresumaño bat bezala bildurik zituzken ikusi nahi zazpi probintziak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

Denbora batez xoragarri zen gure Euskaldunak ikustea, igande egunetan, pilota partidetan, merkatuetan, bakotxa bere gerriko gorriarekin eta bere makilarekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 186. orr.

Bospasei aste joan ziren hola, denak berdin xoragarriak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

Meza bat zinez xoragarria, Josep Camino apeza aldarean, berrehun eta berrogoi bat kantari zituela bere aintzinean.  Herria   2005-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus