Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naturak hamaika aurpegi ditu, urteak lau urtaro. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Urteak neramatzan nik urtaroen berri jakin gabe, zeren, ni ibili nintzen lurretan, hezea eta beroa ziren nagusi, eta urtaro bakarra zen klima haren fruitu eta ondore, uda eta udaberri artekoa zirudiena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.
Denborak aurrera egin zuen, urtaroak bata bestearen atzetik etorri eta joan ziren. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.
Gure euskaldean, lau urtaro badira; lau urtaro horietan ingurumena aldatzen da eta bizi moldeak harekin. Herria 2003-03-13
Udazkenak duela urtaroetan antz gehien ametsarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.
Udazkena deritzon urtaroan, azken beroa lehen hotzarekin nahasten da eta hemen ere negu zorrotzak eta udak elkar jotzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Sethen kontakizunetan bi urtaro daude: udazken eta negu eternalak. Berria - Kultura 2004-01-21
Mikel Strogoffek nahiago zuen bidaia negu beltzean egin, urtaro horretan lera zerbitzua antola baitzitekeen ibilbide osorako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Urtaro hartan hotz handia egiten zuen, eta ez zen garai ona sendaketa-lanetan hasteko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 590. orr.
Ez dut oroitzen zein urtaro bizi genuen, ez dakit egutegiak zein zenbaki iragartzen zuen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.
Urtaro guztien estratuak ageri ziren humusaren geruzetan, norabait jotzen zuen hark guztiak, zerbait zehaztu nahian. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 121. orr.
Teknologia gau eta egunaren zikloaren eta urtaroen zikloaren tiraniatik gizakia askatzen ikusi dugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.
Urtaroak baduela ondorio handia gure eguneroko bizitzan: [...] lurrak ematea nahi badugu, hazia garai batzuetan bakarrik ereingo dugu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 27. orr.
Nik ezagutu nituèn Indiak urtaro bakarrekoak baitziren. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.
Filipinetan urtaro lehorra da abendutik maiatzera arte doana. Berria - Mundua 2006-02-18
Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.
Ordurako urtaro euritsuan sartuak ginen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
Tatariarrek urtaro hotza kanpamentuetatik atera gabe emateko asmoa ote dute? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.
Lurraldea gurutzatzea guztiz nekoso bihurtzen da urtaro beroan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Kalaportura horrela heldu zen urtaro berria martxo eta apirileko egunetan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.
Handik aurrera bakarrik moldatu beharko nuela urtaro lainotuetan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 182. orr.
Euria eta urtaro aberatsak bidali dizkizue zerutik. Elizen arteko biblia Eg 14,17
Negua zen urtarorik gogorrena. Berria - Kirola 2006-02-10
Denboraldien hasiera, erdikoa eta azkena, eguzkiaren gorabeherak eta urtaro-aldaketak. Elizen arteko biblia Jkd 7,18
Euri fin eta grisaren sasoian -urtaro aldaketarekin iraunkor bihurtu zena- gure oihalezko estalkia berogailu-hodi zurrun bihurtu zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.
lau urtaro (3); urtaro aldaketa (3)
lau urtaroak (4)
urtaroen arabera (8)