Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iragan nuen udaberria, iragan nituen uda eta udazkena, eta orain neguan nago. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Urte hartako udaberria joan zen, eta haren ondotik udak ere bide berari ekin zion. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.
Udan sartzeko beste hiru aste falta direnean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 222. orr.
Uda ala negu, egunero, gauza bera egiten zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.
Negu zein uda, bere gelatxo ziztrinean sartuta, une batez ere lisatzeari utzi gabe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.
43ko uda zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.
2003ko udan 2,5 metro galdu zuten altueran Alpeetako glaziarrek. Berria - Gaiak 2004-10-19
Elkarren antzeko gizon gazteak ziren Juan Duñabeitia eta Ernest Hemingway 1914ko uda hartan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 25. orr.
Kruz Lete Sarasola izan zela 1931 hartako udatik aurrera Anduaga esaten dioten bazterrean Ama Birjina ikusi zutenetako bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.
Hamarkada honetako udak azken 500 urteetako beroenak izan dira, adituen arabera. Berria - Gaiak 2004-03-05
Uda batean, gure lagunartearen jostaleku nagusira etorri zen, Alaska izeneko hotelera, eta hantxe ezagutu nuen nik, artean hutsik zegoen areto batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Egun batean -uda zen eta bero zakarra egiten zuen- Lubis eta Pantxo bi anaiek berekin joan nendila eskatu zidaten gauza bat erakutsi nahi zidatelako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Laster uda izango zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.
Uda guztiak mendian ematen genituen, bertan etxe bat alokatzen baikenuen hiru hilabeterako, uztailetik irailera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.
Uda iritsi zen, eta kurriloak ez ziren joan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.
Udak idortutako belazeak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.
Uda amaitzera doa. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.
-Uda finitzera utzi ezazu lehenik -erran nion, soa otarrean itzatuz. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 134. orr.
Uda goxoki iragaiteko ene herritarren artean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.
Bata uda kantari pasatzen zuena eta bestea lanean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 129. orr.
Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela. - 0. orr.
Gauzak gero eta narratsago zeuden, uda joan eta uda etorri. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 32. orr.
Udan, hostoek osorik estaltzen zuten tabako-saila. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Udan eta gainerako opor garaietan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.
Mark Rothkoren erakusketa izango da Guggenheim museoak udara eta udazkenera begira eginiko eskaintzaren ardatz nagusia. Berria - Kultura 2004-06-08
Udako egun luzeetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Udako gau izartsua genuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Udako arropa poltsa batean sartzen ari nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.
Artean mahuka gabeko udako soineko loreduna zeraman emakume handi batek aurrera egin zuen gu guztion artetik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.
Printze zaharraren udako etxean ikusitako mirabe haietako bat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.
Asteburuetan, udako oporretan, gabon oporretan eta ahal zuten guztietan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
-Jauna, joan den udaz geroztik ez duzu zeure Dultzane ikusi, ezta nik neure emaztea ere. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 61. orr.
Uda atsegin bete-bete bat izan zen beretzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.
Uda hura itogarria izan zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.
Gaugiroa, epela oso, uda hurbilaren zantzu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
Zalantza han geratu zen bere garunean, uda beroetako hauts-izpiak bezala. Pako Aristi «Note book», 2005 - 132. orr.
Uda gogorra izan da 1937koa Penintsulako mendi, baso eta mortuetan, hiri birrinduetan eta itsaso galduetan, eta ia denean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
-Uda luzea izan dezagun! -haren topa-hitzak, edariak eskuan izanda. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Baita Bernardo eta Villi anaiak ere, elkarte judu hark oparitutako soingaineko luzeekin, zeinak uda gorrian ere janzten zituzten, urratuak baitzituzten trajeak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.
Andresek uda osoan gogotik ikastea erabaki zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Ene maite bihotzekoak, arras uda ahaztezina izan da pairatu berri dugun hau. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Ronen eta bere familiaren argazki bat zen, aurreko udan Eguneroko Igarlea-n agertutakoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.
Aurtengo uda behintzat nahiago dut idazten pasa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.
Guztiz zuzen ibili zinen Miramar jauregian emandako hitzaldi uda-usaineko hartan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 8. orr.
Uda luzea eta astuna iruditu zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.
Aurtengo uda arrunt nahasia dugula. Herria 2002-09-05
Behin, uda egun sargori eta lika batez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Uda-gau oskarbi bat zen; ispilu beltz baten gisa zetzan portua beren oinetan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Uda denboran ere dardaratzen dira leihoko beirak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.
Uda-garaia zen, eta gizona Jainkoaren zerbitzariaren atzetik zihoan mendian gora. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.
Uda-sasoiko piku berde zoragarriak jaten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 76. orr.
Uda hasiera guztietan, haragi fresko eta xamur-xamurra, fakultateetako eskortetatik ekarri berria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.
Zinez esan dezaket Lizarrak liluratu egin ninduela uda amaiera hartan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 178. orr.
2002ko uda-aurre honetan atera diren liburuen artetik deigarriena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 29. orr.
Uda hondarreko han izanen gara. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.
Bi neskak egunkari-paperezko txanoak eginak zituzten euren uda-kapelak estaltzearren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 287. orr.
Itzalkinek, uda-jantziek, lastozko kapelek dir-dir egiten zuten eguzkitan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Uda koloreko beso luzeek mahaia laga zuten halabereko paparra bistaratuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Bere senarra idazkariorde zen garaia gogoratzen zuen, familia osoa uda pasa Donibane Lohitzunera joaten zenekoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.
· Zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak. Elizen arteko biblia Sal 74,17
Ezin izan dute leku gogaikarriagorik aukeratu udaberri-udako desfilerako. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 73. orr.
Garaia ere ez da zaila asmatzen: nire galtza motxei eta etxean egindako jertse horri erreparatuta, ezin da uda betea ez negu gorria izan. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.
Uda betea izatera, uztaila edo abuztua, hotelean mugimendu handia egongo zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 149. orr.
Nahiz eta neguan iguzkirik ez zen sekula sartzen ibiltokiraino, eta zeldan oraino guttiago, ez eta uda betean ere. Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.
Kasik uda betean bezenbat mugimendu, aroa gisa hartakoa izanez geroz. Herria 2001-05-31
Haren atzean uda betean elurrez zurituriko mendiak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Uda beteko arratsa egiten zuen egun hartan ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Kostalde guzian, aratsalde erditan, 27 grado itzalean, hori kasik uda beteko heina da, ez udazken erditakoa. Herria 2005-11-03
· Arraina ezin zen ekarri uda bete-betean, ez zelako egoera onean iristen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.
Uda beteenean da, baina bide bazterreko belar erre horitzen hasiak beste ezerk ez du erakusten eguzkiaren lana. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 197. orr.
Uda-giro bare eta argitsu hartan, liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 101. orr.
Zerua garbi zegoen, oroiloreak bezain urdin, eta uda-giroa sumatzen zen airean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 207. orr.
Uda giroak kutsatuta edo oporraldien zirimolak harrapatuta. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Ikasleak behartuta zeuden gaztelu barruan egotera, arreta guztia ikasgaietan jartzen ahaleginduz, uda-giroko haize-bolada tentagarriak leihoetatik sartzen ziren bitartean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 255. orr.
Hirira jaisten zenean, uda ala negu izan, burutik oinetaraino oihal lodi eta koloredun batez estaltzen zen, mairuen gisara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.
Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.
Sukaldeko leihoa zabalik izaten zuen beti, uda ala negu, egun ala gau. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 158. orr.
Errepidean, uda nahiz negu, beti izaten zen Rosatik Gruarora zebilen gurdi eta bizikleta joan-etorria. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.
Karrikaz karrika uda zein negu, umeak atzetik zituela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.
Berdin diola, esan dit, uda edo negu. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.
Beltzez jantzi ohi zen uda eta negu, laburregi geratzen zitzaion traje batekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.
Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.
Uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu. Elizen arteko biblia Za 14,8
Oinutsik zebiltzan uda eta negu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.
Ez hotzak ez beroak izutzen ez duten agente bakarra, ez negu gorriak ez uda minak geldiarazten ez dutena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
2003ko uda minak eragin 15.000 hil aipatu dira. Berria - Harian 2005-05-15
Udaminaren garai hori zen, abuztuko airea bero-bero puzka dabilenekoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.
Uda minean gaude, nahiz ez den hain beroa gure eskualdean. Herria 2002-07-25
Uda minean, eguzkiak azkar berotzen zuelarik, oroz gainetik gustatzen zitzaidan haren itzalean errada egotea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 77. orr.
Uda minean eta eguerdiz egin nahi izan zuten behin urte zaharrekoa gure herrian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.
Bilkuratik etxerakoan behin, uda minean, eguna jadanik ekialdetik altxatzen ari zela [...] Donapaleuko merkatuaren paretik pasatu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 76. orr.
Behin hola, bidean nintzela, uda mineko galerna ari zela kanpoan, beribilez etxerakoan, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 31. orr.
Uda mineko ilbete txuri-txuria, biribila. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 67. orr.
Oporretatik bueltan, uda partean egindako irakurketei buruz galdetu zidan apaiz batek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 86. orr.
Han aurkituko zituzten uda partean ehizara etorritako inuitak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.
Hilabete honetan diseinatuko dute eraikuntza, obrak uda partean iraganen dira, bastiza prest izanen da iraileko eskola sartzerako. Herria 2005-06-09
Uda partean atsegingarria da berokirik edo paltorik ez janztea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.
Uda partean hirietako turkiarrez gainezka egoten omen dira Itsaso Beltzeko hondartzak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.
Leinuaren sortetxea, uda partean bisitatzen zuena, eguraldi bigun eta eramangarriz, neguan ez bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.
Lakuaren ondoko bazterrak ikusmiratzen, oso politak baitziren uda parte hartan, argi biziz onduak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.
Oraindik badira natura eta bakardadea maite duten banaka batzuk, eta bertan ematen dute uda partea, baina automobila dute denek. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 7. orr.
Larruzko estalki mardul batek, jaitsi eta erabat itxi daitekeenak, bidaiatzea samurtu eta bigundu egiten du uda parteko bero sapetan eta ekaitz gaiztoetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.
aurtengo uda (26); azken uda (4)
heldu den uda (4); helduden uda (9); hirugarren uda (4)
iazko uda (4); ibili nintzen uda (4); joan den uda (6); joan zen uda (7)
uda aintzin (10); uda aitzin (6); uda ala negu (12); uda aldean (10); uda aldera (8); uda amaiera (4); uda amaieran (12); uda arte (8); uda aurreko (4); uda aurretik (38); uda baino lehen (37); uda bero (5); uda beroa (7); uda bete betean (8); uda betean (43); uda beteko (8); uda bitartean (14); uda bukaeran (5); uda bukatu (4)
uda egun (4); uda erakusketa (22); uda erdian (4); uda eta negu (13); uda eta negua (4); uda eta udazkena (4); uda etorri (5); uda garaia (8); uda garaian (17); uda gau (6); uda giroa (4); uda gogorra (6); uda guzia (5); uda guzian (31); uda guziez (4); uda guziz (12); uda guztia (4); uda guztian (9); uda guztiz (4); uda hartan bertan (5); uda hasi (10); uda hasiera (6); uda hasierako (5); uda hasieran (16); uda haste (5); uda hastean (6); uda heldu (4); uda hondarreko (4); uda huntan berean (4); uda huntan guzian (6)
uda igaro (9); uda igaro arte (4); uda ikastaroak (8); uda ikastaroen (7); uda iritsi (5); uda izan (14); uda joan (8); uda leku (33); uda leku elkarteak (9); uda lekuk (22); uda minean (14); uda mineko (5); uda nahasia (8)
uda ondarrean (4); uda ondarreko (5); uda ondoren (7); uda oro (6); uda osoa (14); uda osoan (26); uda ostean (19); uda osteko (4); uda partean (82); uda partean ez (4); uda parteko (9); uda pasa (4); uda pasatu (12); uda pasatu ondoren (4); uda pasatu zen (4); uda pasatzera (10); uda sasoian (6); uda sasoiko (6); uda zen (25)
udaberri eta uda (4); udaberria eta uda (5)
antolatutako udako (11); antolatzen dituen udako (5); aurreko udako (5); aurtengo udako (18); ehuko udako ikastaroetan (7); ehuren udako ikastaroak (4); ehuren udako ikastaroen (4); ehuren udako ikastaroetan (12)
udako arratsalde (14); udako arratsetan (4); udako beroa (4)
udako egun (29); udako eguzki (5); udako eguzkiak (4); udako erakusketa (5); udako euskal unibertsitatea (22); udako euskal unibertsitateak (34); udako euskal unibertsitatearen (7); udako euskal unibertsitateko (6); udako fitxaketa (5); udako gau (25); udako gauetan (4); udako goiz (8); udako goiz batean (4); udako haize (4); udako hilabeteak (7); udako hilabeteetan (5); udako hitzorduak (8)
udako ikastaroa (5); udako ikastaroak (30); udako ikastaroek (8); udako ikastaroen (26); udako ikastaroen barruan (6); udako ikastaroetako (4); udako ikastaroetan (39); udako ikastaroko (7); udako ikastaroko gazteen (6); udako ikusgarriak (9); udako kanpaina (4); udako lan (7)
udako opor (7); udako oporrak (22); udako oporraldia (6); udako oporraldiaren (4); udako oporretan (18); udako sasoia (4); udako sasoina (4); udako soineko (7); udako solstizioa (6); udako solstizioaren (4); udako tenorea (5); udako topaketa (6); udako topaketak (4); udako torneoetan (4)
udako unibertsitate (4); udako unibertsitatea (8)
aitzineko udan (4); aurreko udan (15); aurtengo udan (43); datorren udan (17); heldu den udan (12); helduden udan (11); hurrengo udan (6); iazko udan (35); iragan udan (27); joan den udan (41); joan zen udan (9); joanden udan (10); udaberrian eta udan (5)
; udan batez ere (5); udan bereziki (5); udan beti (4); udan bezala (6); udan egin (10); udan egin zuen (4); udan egindako (9); udan egingo (4); udan egiten (4); udan eta neguan (4); udan fitxatu (6); udan gaude (8); udan hasi (4); udan heldu (4); udan ikusten (5); udan iritsi (7); udan iritsi zen (6); udan izan (10); udan izandako (4); udan jarri (4); udan ondo (5); udan sortu (4); udan zehar (11); udan zein neguan (4)
urte hartako udan (4); urteko udan (17)
udaren azken (5); udaren ondoren (4)
udarik beroena (4)
udatik aurrera (12)
udaz geroztik (8)