Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igaro ziren nonbait udazkena eta negua gu zigor-geletan geundelarik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 106. orr.
Elanor txikiak ia sei hilabete zituen eta 1421eko udazkena sarturik zegoen dagoeneko. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 386. orr.
Etorria zen udazkena eta, berarekin batera, atzera ere hondartzan bakarrik paseatzeko aukera. «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.
Lur gainean zabaltzen zen belarra lehorra zegoen, udazkena baitzen, urtarorik bigunen eta sikuena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.
Udazkenak aurreneko egunetan hego haizea ekarri zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.
Udazkena laburra duk Siberian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 340. orr.
Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
1524ko udazkenean, albistea hedatu zen Nafarroako Estatuetan: [...]. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.
Liburuko gainerako bost ipuinak 1985ean idatzi nituen: lau udan, eta azkena udazkenean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 226. orr.
Beste hamar liburu idazten ari dira, batzuk udazken honetan argitaratzeko. Berria - Kultura 2006-04-28
Isildu gabe hitz egiten zuen Krimeako udazkenei buruz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 210. orr.
1922ko udazkeneko gau eder bat zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 82. orr.
Udazkeneko egun bat zen, hego haizeak zeruko errautsak garbitu, eta Donostia urre kolore beteaz janzten den horietakoa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.
Gauza beltz eta txiki bat herrestan zebilen, gelako berotasunak suspertutako udazkeneko euli berankor bat inondik ere. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.
Udazkenerako iragarrita zegoen bi hartz emeen etorrera, baina, egun, hala izanen denik ez du inork ziurtatu nahi. Berria - Harian 2005-04-10
Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Gaua genuen konplize, udazkena begirale. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 43. orr.
Udaberri edo udazken goiztiarreko haizerik gabeko goiz isiletan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.
Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.
Afrikako eguraldi beroarekin ohituta, ezin arrotzago sumatzen zuten iparraldeko mendi haietako udazken izoztua. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.
Udazken garbiko egunen sokak bai, goiz eta arrats garbi alai zeharrargikoak ekartzen badaki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Udazken lehorra dator, baina zentral hidraulikoen erritmo geldoa apalduko dute beste azpiegiturek. Berria - Ekonomia 2004-10-10
Udazken osoa pasa zuen Alesek josten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 93. orr.
Udazken beteko harmoniaz jantzitako musika, ironiaz ukitua baina berak buru barnean itzalez inguratua bezala entzuten duena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.
Udazken bete-betean ere bainatzeko moduko ur beroa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.
Hori zen ia dena, ur gozoko ibai batzuetara udazken beranduan etortzen ziren amuarrain erraldoiak eta izokinak kenduta. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Diezek «udazken gatazkatsua» iragarri zuen, negoziazio kolektiboan patronalak eta administrazioak «ez mugitzeko jarrera» dutelako. Berria - Ekonomia 2004-08-18
Behin betiko epaia ez da aurtengo udazkena arte espero. Berria - Ekonomia 2004-02-13
1973tik da Knesseteko diputatu, iazko udazkena arte Likuden eta ordudanik Kadima alderdian. Berria - Harian 2006-03-30
Udazken goiz batean Moncloara paseatzera joan zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.
Donostiako udazken arrats hezeetan gertatzen zitzaizun hura hasi zaizu gertatzen W.n ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.
Udazken-egun malapartatu batean. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.
Udazken hasierako egun garbi bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 155. orr.
Bihotz-ilun sumatzen zuen zenbaitetan, zuhaitzetako azken hostoak udazken amaiera aldera bezala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.
Udazken erdialdera Jonathanek unibertsitatetik hots egin zidan. Berria - Kultura 2004-08-27
Udazken hondarreko eguzki-sarreraren argitasunak estaltzen zituen berdeguneak eta ibilbideak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.
Baina orduan udazkena zen, iazko udazken sasoia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.
Udazken koloreari eusten diote oraindik eskualde honetako arboladiek. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.
Udazken giro naturala bezain gauza estimatzekorik apenas. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.
Eguberri belaxka eta udazken-girotakoa bada, gero kontuak, Pazkotan, alegia! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.
Letrak aldraka, udazken partean zozabarrak bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.
Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.
Udaberriz betea nire egunen udazkenean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 95. orr.
Beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia, gure aldea eta gure ifrentzua, gure udazkena eta gure udaberria. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.