Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Animalien orroak edo txorien txioak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 295. orr.
Haizea, ahotsak, txorien txioak, hostoen xuxurlak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 299. orr.
Baratzeko txoriren baten txioak entzuten ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 227. orr.
Soilik errekaren berezko marmarra eta inguruko birigarroen txioa baino ez zen entzuten bazterretan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.
Gero eta hurbilago sentitzen du hiru txita eta ama oiloaren zirin-usaina, eztitan ditu belarriak hegaztien txio alaiekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Txori kaiolatu eta tristeen txio etsiak entzun nituen. Berria - Kultura 2006-01-05
Orduantxe bakarrik hasi zen maiatzeko egunaren argitasunaz eta txorien txio gazteez ohartzen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.
Egunsentiak gela barrena ñabardura urdinez margotu zuen, eta txolarreen txio traketsa inguratu zen leihora. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.
Enarak txotxi-txotxi ("txio berezi onekin azaltzen dute beren estuasuna ta samiña"). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.
1879ko maiatzaren 21ean ezkondu ginen, eguratsa lore urrinez eta txori-txioz mukurru agertzen zen larunbat dirdaitsu batean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 329. orr.
Egin otoitz nahi duzun beste, baina ez diozu txio bat ere entzungo Hari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.
Kanarioak txio egiten zuen bere kaiolan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 181. orr.
Nork prestatzen dio beleari jatekoa, beraren kumeek, goseak nora-ezean dabiltzalarik, Jainkoari txio egiten diotenean? Elizen arteko biblia Jb 38,41
Emakumeek txio egiten zuten katiluen tintinen artean, txoriek txoritegian bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.
Habian utzitako arrautzak hartzen diren bezalaxe hartu dut neuretzat lur guztia, eta ez zuen inork hegalik mugitu, ez txio egiteko mokorik zabaldu. · -Baina zenbait antzezpen on ere eman dituzte -egin zuen txio Miss Goldweiserrek. Elizen arteko biblia Is 10,14
txio egiten (3); txio txio (5); txio txioka (6); txorien txio (4)