Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz, noranahi hedatzen da hegazabalen txorrotxioa airezko zurubi ikusezinean barrena, bazter batean aditzen da kurrilo-saldoen kantua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.
Txorien txorrotxioak; gainerakoan, hilobietako isiltasuna. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.
Abuztuko egun beroetan han itzalean lo egin zitekeen, txorien txorrotxioek eta eulitzarren durundiak urrumaturik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.
Txorien txorrotxioa eta zomorroren baten zunburruna, beste soinurik ez zen aditzen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 137. orr.
Zioenez, delako monjeak urretxindor bat ikusi zuen adar batean txorrotxioka, eta hain politak ziren haren txorrotxioak, hain liluragarriak, non hari entzuten ez dakit zenbat mende egon baitzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.
Era guztietako txori talde handi bat etorri zitzaion; beren txorrotxioz eta hegoak astinduz poz eta alaitasun handia agertzen zuten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1079. orr.
Hegazti nabarrek, baso apartatuetan hegan, bazterrak aire samurrean zehar euren txorrotxio gardenez betetzen dituztenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.
Patioan bere txorrotxio zaratatsuak kantatzen jarraitzen zuen kanarioak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Lapur-txorien txorrotxio istilutsua. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.
Hesi batetik txolarre baten txorrotxio umela zetorren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.
Burdin sareen segidan, kexuzko txorrotxio betiereko bat izaten da, hostoen azpiko txorien barne kantu bat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 382. orr.
Erreka nagusitik bananduta arranoaren habian arranokumeek eduki behar duten txorrotxio eztiaz xuxurlatzen duten xirripak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.
-Txorrotxio handikoak dira Baztan aldeko txoriak, antza. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.
Orain esna zegoela, ezin zuen ulertu nola lo egin ote zuen txoriek ateratzen zuten txorrotxio-hotsaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 91. orr.
· Txori-txorrotxioak egiten zituen Chicok sei haietako bat balantzaka ikusten zuen bakoitzean. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.
Irri garden bat, ume irri bat, lokarturiko etxearen isiltasun handian txirula baten txorrotxio samurra zirudiena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.
-Lerroa, berriz, zabalerarik gabeko luzera da -egin zuen txorrotxio Maxek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
-Tira, haurrok, joan zaitezte beste gelara jolas egitera, guk kafea hartzen dugun bitartean -txorrotxio egin zuen izeba Emilyk-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.