Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txiotxio (orobat txio-txio) iz txorien kantu labur eta errepikatua.
Eta txoriaren txiotxioak ozenki entzuten ditugu honako esaldi kantari honetan: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 44. orr.
Gelako isiltasuna, lumak paperaren kontra ateratzen zuen hotsa baizik asaldatzen ez zuena, txonta baten txio-txioak urratzen zuen noizik behinka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.
Txori xeheen txio-txio baketsua eta martxo bukaerako kukuaren kanta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.
Idia bezain eraman handikoa, azeria bezain zorrotza, zaldia bezain azkarra, txorien txio-txioa bezain alaia. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 73. orr.